Funtzio bikoitzeko altzariak egongelako ideiak egia bihur ditzakete
Egongelari uste baino etekin handiagoa atera ahal diozu, nahiz eta gela txiki xamarra izan. Are gehiago, bakoitzak bere txokoa izan dezake eta elkarrekin egon bakoitza bere gauzak egiten. Hori lortzeko, gela eremutan banatu behar da, funtzio ugaritako altzariak hautatu, eta, harrigarria badirudi ere, altzariak hormen ondotik kendu.

