Landare-proteinazko bolen brotxetak
Ez dago ezer hoberik udako beroari aurre egiteko bolak, barazkiak eta jogurt-saltsarekin egindako brotxeta bat baino. Errezeta sinple hau ezin hobea da etxean gonbidatuak badituzu eta gehiegi konplikatzeko gogorik ez baduzu. Azkarra, erraza eta gozoa.


Osagaiak:
Bola-brotxetak
15-20 HUVUDROLL landare-proteinazko bola
2-3 patata
2-3 tipula gorri
Berenjena 1
Soja-jogurta eta feta gazta
2 dl soja-jogurt
1,5 dl feta gazta xehatuta
2 koilarakada aneta fin xehatuta
Urratsez urrats:
Bola- eta barazki-brotxetak
Paketearen jarraibideen arabera prestatuko ditugu bolak, baina 1-2 minutu kenduko diogu kozinatzeko denborari (barbakoan txigortuko baititugu). Moztu barazkiak zatitxo ertainetan (patata, tipula eta berenjena), eta prestatu brotxetakbola bat eta barazkiak tartekatuz. Gatzpipertu, bota olio txorrotada bat eta erre barbakoan.
Soja-jogurteko saltsa
Nahastu soja-jogurta eta aneta-koilarakadak, gatzpipertu eta gehitu feta gazta xehatua. Nahastu ondo eta gorde hozkailuan zerbitzatu arte.
Nola zerbitzatu
Kokatu ogi polar bat platerean eta banatu landare-proteinazko bolak, azalorea eta ozpinez ondutako tipula gorri pixka bat oinarriaren gainean. Amaitu oliba-olio birjina estrako txorrotada batekin eta lagundu esne-gain harrotuarekin. Plater honekin batera entsalada mistoa egin dezakezu.