Saltatu

Nola erosi IKEA sukalde bat 5 urratsetan

IKEA sukaldea erostea oso prozesu erraza da, eta urrats gutxi batzuk soilik egin beharko dituzu. Jarraitu honako gida honi zure ametsetako sukaldea sortzeko, zure estilo, leku eta aurrekontura egokituz. Galderaren bat baduzu edo gure zerbitzuren bat behar baduzu, jarri harremanetan gure sukalde-adituekin.

Instalazioaren azken faseetan dagoen METOD sukalde zuri bat. Aurrealdea armairu baten kontra jarrita daukan tiradera bat dago lurrean.
Instalazioaren azken faseetan dagoen METOD sukalde zuri bat. Aurrealdea armairu baten kontra jarrita daukan tiradera bat dago lurrean.

1. urratsa: Esplorazioa

Sukaldean egin nahi dituzun aldaketan zeinahi ere diren, IKEA hasteko lekurik onena da. Eman begiratu bat eta askatu irudimena zure ideiak errealitate bihurtzeko. Kontuan hartu zure beharrak eta zure ametsetako sukaldea zein den eta kitto! Zein kolore-konbinazio geratuko litzateke hoberen zure etxean? Biltegiratze ireki edo itxia? Estilo klasikoa edo zerbait modernoagoa nahiago duzu? Agian bien nahasketa?

Sukalde-eremua horma urdin ilunekin eta estilo naturaleko alfonbrarekin; sukaldearen estiloak, tamainak eta antolaketa azkar aldatu ohi dira.

Gure sukaldeak, zure aukera

METOD sukaldea: aukera infinituak edozer estilo eta espaziorako
ENHET sukaldea: erraz eta bizkor muntatzen diren biltoki irekiak eta itxiak
KNOXHULT sukalde modularra: oinarrizko funtzioak prezio txikien truke
Sukalde amerikarrak: nortasunez beteriko soluzio trinkoak

2. urratsa: Neurketa

Oso garrantzitsua da dena oso ondo neurtzea, ondorengo planifikazioaren oinarria izango baita. Oso erosoa den soluzioa sukaldeak neurtzeko dugun zerbitzua erabiltzea da, baina zeure kabuz ere egin dezakezu. Zehazki zer neurtu behar duzun jakiteko, eskuratu IKEA sukaldeak planifikatzeko gidaren kopia IKEA dendan edo egin klik hemen linean ikusteko.

3. urratsa: Planifikazioa eta diseinua

Hartu behar duzun denbora guztia planifikatzeko eta ziurtatu benetan nahi duzun sukaldea planifikatzen duzula. Kontuan izan sukaldea nola erabili ohi duzun eta zuretzat erosoak diren gauzak. Eman begiratu bat uneko sukaldeari eta idatzi gustatzen zaizun guztia eta aldatu nahi dituzun gauzak.

IKEA sukaldeetako batzuk linean planifikatzeko tresnak dituzte, beraz, planifikazio-probak egin ditzakezu edonoiz. Bestela, IKEA sukaldeak planifikatzeko zerbitzua ere erabil dezakezu. Dauzkagun adituek urrutitik edo dendan laguntzeko prest egongo dira.

4. urratsa: Erosketa

Nahi duzun diseinua duzunean, joan gertuen duzun IKEA dendara edo erreserbatu hitzordua linean sukalde-aditu batekin. Sukaldearen planifikazioa zurekin batera ikusiko dute, dauzkazun zalantza guztiei erantzungo diete eta sukalde berriaren entrega-zerbitzua erreserbatzen lagunduko dizute.

Antolatu bilera bat sukalde-aditu batekin
Leiho batetik gertu, idazmahai zuri baten ondoan eserita eta ordenagailu batekin lanean ari den IKEA-ko kolaboratzailearen arropekin jantzitako pertsona bat ikusten da.
Antolatu bilera bat sukalde-aditu batekin
Kontsultatu gure entrega-zerbitzuak

Zelako entrega nahi duzu?

IKEA-k entrega-zerbitzu mota ugari ditu, sukalde-proiektuaren urrats guztiak egitea errazagoa izan dadin, adibidez, Click & Collect (eskaera linean egin dezakezu, gero IKEA dendan dohainik jasotzeko) edo etxeko entrega urgentea.

Kontsultatu gure entrega-zerbitzuak

5. urratsa: Instalazioa

IKEA-ko sukaldeak zeure kabuz instalatzeko diseinatuta daude, baina ez duzu hori zertan egin. Behar duzun laguntza guztia eskaintzen dizugu. Dena guk egitea nahi baduzu, esan besterik ez duzu.

Erreserbatu instalazio-zerbitzua
Jaka urdin bat daraman pertsona bat armairu baxuak eta altuak eta haritz-efektuko altzari-gaineko laminatua dituen sukalde zuri bat instalatzen ari da.
Erreserbatu instalazio-zerbitzua