Saltatu

Izaera propioa duen lanerako gunea etxean, zure neurrira

Esertzeko, biltegiratzeko eta lan egiteko ezinbesteko osagarrietarako ideia mordoa dituen lanerako gune honek etxean halako eremu bat sortzen lagunduko dizu. Modu eraginkorrean eta malguan lan egin ahal izango duzu; apaingarriak izango dira zalaparta sortzen duten bakarrak.

Lanerako gune gris ilun batean, zutik eta eserita egoteko IDÅSEN idazmahai beltz/gris iluna dago apalategi baten ondoan. Horma kontran armairuak daude.
Lanerako gune gris ilun batean, zutik eta eserita egoteko IDÅSEN idazmahai beltz/gris iluna dago apalategi baten ondoan. Horma kontran armairuak daude.

Bi idazmahai bakarrean

Eserita edo zutik egon (edo biak txandaka), zutik eta eserita egoteko idazmahai honek lanerako jarrera egokia izaten lagunduko dizu. Lanerako azalera handia du kontzentratzeko behar beste toki emateko, eta kableak azpian gordetzeko aukerari esker, eremua garbi eta anabasa gabe izango duzu.

Ikusi IDÅSEN bulegoko idazmahai guztiak
Eserita eta zutik egoteko IDÅSEN idazmahai beltz/gris ilun bat dago lanerako gune batean, leiho baten ondoan. Hormetako batean marko beltzak dituzten irudiak daude.
Ikusi IDÅSEN bulegoko idazmahai guztiak

Biltegiratze dotorea

Akabera leun eta garbia duen armairu honek arreta bereganatzen du edozein gelan. Tamaina handia du, gainera. Horri esker, nahikoa leku izango duzu laneko gauza guztiak gordetzeko. Sarraila adimendun integratuari esker, gauzak seguru egongo dira bertan ez zaudenean.

Ikusi IDÅSEN bulegoko biltegi eta tiradera-unitateak
Hiru IDÅSEN armairu gris ilun daude horma baten kontra. Gainean, landare bat, lanpara bat eta idazmahairako antolatzaile bat daude. Beheko tiradera bat irekita dago.
Ikusi IDÅSEN bulegoko biltegi eta tiradera-unitateak

Oroitzen lagunduko dizun horma

Egin ohar, irudi eta ideia guztien jarraipena ohar-panel magnetiko honekin. Imanak gainazalera itsats ditzakezu zuzenean. Hitzordu bat edo jaso beharreko gauzak gogoratu beharra duzu? Idatz itzazu panelean klariona erabilita. Efektu deigarria lortzeko, konbinatu panel bat baino gehiago.

Ikusi ohar-panel guztiak
Bi IDÅSEN armairuren goiko aldean, bi SVENSÅS ohar-panel daude, argazkiak eta klarionaz idatzitako hitzak dituztela.
Ikusi ohar-panel guztiak

Atera etekinik handiena duzun tokiari

Gelan eremu bat bereizi beharra baduzu, apalategi honek bete dezake gela bitan zatitzeko funtzioa, biltegi zabal gisa erabiltzeko aukera izateaz gain. Itxura bikaina du alde guztietatik. Konbinatu kolore bereko altzariekin itxura dotore eta bateratua lortzeko lanerako gune osoan.

Ikusi IDÅSEN sistema
IDÅSEN apalategi gris iluna erabili da etxean lanerako gunea bereizteko. Biltegiratze-kaxak, liburuak eta bestelako elementuak ditu barruan.
Ikusi IDÅSEN sistema

Era aktiboan eserita

Eserita eta zutik egoteko euskarri honekin, zure gorputzak mugitzen jarraituko du nahiz eta lanean eserita egon. Integratutako mekanismo burutsuari esker, etengabe mugitzen egongo zara, zure muskuluak eta bizkarra sendotuko dituzu eta, bide batez, jarrera osasuntsua lortuko duzu.

Ikusi idazmahairako etxeko aulki guztiak
Horma baten kontra dagoen idazmahai batek marko beltza duten irudiak ditu gainean, eta haren aurrean eserita eta zutik egoteko TROLLBERGET eserlekua du.
Ikusi idazmahairako etxeko aulki guztiak