Saltatu

Atondo deigarri eta naturala nabarmentzen diren landareekin

Eraman etxera naturaren bakea landareak modu adimendunean erabiliz, adibidez, leiho azpian dauden loreontzi hauek edo gunea banatzeko erabili den landare zintzilikari hau. Ezkutuko biltegiratze-soluzio gris ilun eta zuriek anabasa kontrolatzen laguntzen dute, eta elementu naturalek, esate baterako, zura, banbua eta jutea, baita landareak ere, ustekabeko efektua sortzen dute.

Atondo bat PAX armairu gris ilunekin, banbuzko SINNERLIG lanpararekin eta STÄLL oinetako-altzariekin landareak dituen leiho-ertz baten azpian.
Atondo bat PAX armairu gris ilunekin, banbuzko SINNERLIG lanpararekin eta STÄLL oinetako-altzariekin landareak dituen leiho-ertz baten azpian.

Erlaxatzeko txokoa atearen ondoan

Bihurtu etxeko atondoa landarez beteriko santutegi zurezko aulki erosoekin, ratanezko alfonbrarekin eta ehun zuri-beltzekin. Hormetan jakak zintzilikatzeko kakoak jarriz eta oinetakoak eta poltsak uzteko apalak kokatuz, gauza guztiek izango dute euren lekua eta dena edukiko duzu eskuragarri etxetik irten eta sartzean.

Ikusi hormako kako eta biltegiratze-osagarri guztiak
Zurezko bi FRÖSET aulki STRÖG alfonbra baten gainean eta landarez inguratuta. Banbuzko SINNERLIG lanpara handia dago sabaian esekita.
Ikusi hormako kako eta biltegiratze-osagarri guztiak

Bikoiztu oinetakoak biltegiratzeko lekua

Hainbat oinetako-altzari konbinatuz, familia osoaren oinetakoak gordetzeko behar adina leku duen eremua sortu dugu leiho-ertzaren azpian. Elementu naturalek, esate baterako, landareak eta ratanezko lanpara handia, indarra ematen diote leku neutro bati.

Ikusi oinetako-altzari guztiak
STÄLL oinetako-altzariak, horman ilaran jarrita, landare ugari dituen leiho baten azpian. Aurrean, FRÖSET aulki bat dago MAJSMOTT kuxin batekin.
Ikusi oinetako-altzari guztiak

Dibertitu zaitez landareekin

Eraman natura etxera modu berezi eta ez hain ohikoetan, adibidez, giroak banatzeko hainbat loreontzi zintzilikari ilaran jarriz. Bestalde, leiho-ertza nabarmen dezakezu honen moduko ugaltze-sorta dotore batekin. Honek tamaina ezberdinetako edalontziak eta metalezko erretilua ditu.

Ikusi loreontzi-euskarri eta landare guztiak
Hainbat CHILISTRÅN loreontzi zintzilikari zuriren xehetasuna. Barruan, landareak dituzte, eta guneak banatzeko erabili dira. Aurreko leihoan landare argiztatuak daude.
Leiho-ertza landareekin eta zenbait aldaxka dituen VATTENKRASSE ugaltze-sortarekin. Leihotik argia sartzen da.
Ikusi loreontzi-euskarri eta landare guztiak

Handitu lekua eta sortu harmonia

Bete horma armairuz eta gehitu apalak maila ezberdinetan oinetakoak eta arropa gordetzeko; ondoren, jarri kaxak eta osagarriak gai txikiagoak edo beste sasoietakoak biltegiratzeko. Horman ispilu handia jarriz, gunea handiagoa dela irudituko du, eta fokuei esker, berriz, lekua argiztatuta mantentzen da eta zabaltasun-sentsazioa lortzen da.

Ikusi PAX sistemak
PAX armairu gris ilun batzuen ateak irekita daude; barruan, arropa, loreontzi-euskarriak eta HEMMAFIXARE eta TJENA biltegiratze-kaxak daude.
Zenbait CHILISTRÅN loreontzi alde batean zintzilikaturik eta PAX armairuak aurreko horman. Erdian, ispilu handi bat dago.
Ikusi PAX sistemak

Mantendu gauzarik txikienak txukun

Gunea ahaleginik gabe txukun mantentzeko, gehitu osagarriak eta kaxak tiraderen barruan. Gauzarik txikienak, adibidez, giltzak edo diru-zorroa, leku espezifiko batean gordetzen badituzu, denbora asko aurreztuko duzu etxetik irteterakoan.

Ikusi arropa-antolatzaile guztiak
PAX armairu baten tiradera, irekita; barruan hainbat KOMPLEMENT kaxa daude diru-zorro, poltsatxo eta giltzekin.
Ikusi arropa-antolatzaile guztiak

Etzan zaitez eta hartu atsedena

Atondoak ez du zertan kaosa izan Bakea transmititzen duten landareak, ehun deigarriak dituzten aulki erosoak eta biltegiratzeko leku ugari gehitzen badituzu, eremu txukun eta lasaia sortuko duzu, senideei itxaroten diezun bitartean lasai esertzeko.

Ikusi jangelarako aulki guztiak
Bi FRÖSET aulki MAJSMOTT kuxinekin STRÖG alfonbra baten gainean. Hondoan PAX armairu gris ilun batzuk ikus daitezke.
Ikusi jangelarako aulki guztiak