Saltatu

Suediako etxe tradizional baten xarmaz beteriko jangela txikia

Sortu zure ametsetako etxe landatarra Suediako landetxeetan inspiratutako jangela txiki honen bidez. "Allmoge" estiloan, Carl Larsson izeneko Suediako artistaren margolanei esker ospetsu bilakatu zena, landako bizitza idilikoa gogora ekartzen duten zurezko altzariak eta xehetasun landatarrak konbinatzen dira. Gela honek ukitu modernoa ematen dio estiloari, giro freskoa eta dibertigarria gehituz.

Suediako landetxe baten modura diseinatutako jangela, lauza urdinezko hormekin, gorriz tindatutako PINNTORP aulkiekin eta estilo tradizionaleko altzariekin.
Suediako landetxe baten modura diseinatutako jangela, lauza urdinezko hormekin, gorriz tindatutako PINNTORP aulkiekin eta estilo tradizionaleko altzariekin.

Artisau-itxurako altzariak Eskandinaviako estiloarekin

Akabera gorria duen zur trinkozko aulkiaren egitura sendoa Suediako altzarien estilo tradizionalari egindako omenaldia da. Armairu gorriak, bat datozen beirazko ateekin, ukitu bizia ematen dio gelari. Altzariak lanpara modernoekin eta hormen eta plateren tonu urdin biziekin konbinatu ditugu giro alaia eta garaikidea sortzeko.

Ikusi jangelako mahai guztiak
Gorriz tindatutako PINNTORP aulkiak eta hegal eraisgarridun PINNTORP mahaia horma urdineko jangelan, Suediako landetxeen erara diseinatua.
ARTISTISK mozteko taula, plater txiki urdinak, mahai-tresneria, edalontziak eta pitxerra hegal eraisgarridun PINNTORP mahai baten gainean.
Ikusi jangelako mahai guztiak

Zintzilikatu eta erakutsi sukaldeko tresnak xarma landatarra lortzeko

Kokatu lapikoen, zartaginen eta zeramika, zur eta metalezko plateren konbinazio landatarra hormetan dekorazioaren parte gisa. Espezia-ontziak uzteko apala urdin biziaz margotuta dago, eta hainbat tonutako lauza urdinak hautatu ditugu guneari freskotasuna, sakontasuna eta mugimendua emateko.

Ikusi sukaldeko hormetan biltegiratzeko soluzio guztiak
Espezia-ontziak uzteko bi BEKVÄM apal urdin eta bi KUNGSFORS errail hainbat sukaldeko tresnarekin zintzilikaturik lauza-horma batean.
Ikusi sukaldeko hormetan biltegiratzeko soluzio guztiak

Tonu beix leuneko marra landatarrak

Ehun-gaiek leuntasuna ematen diote guneari, eta lekua berehala erosoago bihurtzen dute. Gela honetan kolore beix argiko eta zuriko aulkietarako kuxinak, sukaldeko zapiak, alfonbra eta gortinak erabili ditugu, guneari itxura uniformea eta lasaia emateko. Marrek ukitu landatarra ematen dute; marra gorriak dituen lihozko sukaldeko zapia landetxe-estiloa areagotzen duen xehetasuna da.

Sukaldeko zapia dago zintzilik MALINDA aulkietarako kuxina duen PINNTORP aulkiaren atzealdean, hegal eraisgarridun PINNTORP mahai baten ondoan.

Biltegiratzeak estiloa eta nortasuna gehitzen dituenean

Gune txikietan oso garrantzitsua da biltegiratzeko behar adina leku edukitzea. Armairuaren estiloak Suediako estetika tradizionala areagotzen du, eta funtzio bikoitzeko bankua, berriz, eserleku zein biltoki gisa erabil daiteke. Jangelan edo sukaldean bankua edukitzea oso ohikoa da Suedian. Emaitza informala, praktikoa eta erosoa da.

Ikusi jangelako banku guztiak
HEMNES beira-arasa hiru tiradera baxera-elementuz beteta dituela, horma urdinaren eta hegal eraisgarridun mahai baten ondoan.
Pinuzko PERJOHAN banku biltokiduna leiho handi baten ondoan. Gainean ardi-larrua dauka, eta biltokian hainbat ehun-gai ikus daitezke tolestuta.
Ikusi jangelako banku guztiak

Lortu Suediako landetxe-estiloa jangela txikietarako ideia hauei esker

Lortu estilo hori altzari tradizional gorriak eta elementu modernoak konbinatuz, hala nola gorriaren osagarri diren eta ukitu bizia ematen duten tonu urdineko xehetasunak eta diseinu garaikideko argiztapen-artikuluak. Erakutsi eta zintzilikatu sukaldeko tresnak eta eman gozotasun ukitua ehun-gai neutroekin. Så mysigt.

Ikusi jangela-sorta guztiak
Suediako landetxe baten erara diseinatutako jangela lauza urdinezko hormekin, hegal eraisgarridun PINNTORP mahaiarekin eta aulkiekin erdialdean.
Ikusi jangela-sorta guztiak