Saltatu

Sortu haurrentzako logela lasaigarria zure logelaren barruan

Berotasuna estiloarekin eta tenperaturarekin lotu daitekeen ezaugarri bat da. Logela honen dekorazioa eta kolore leunak direla eta, familiako kide guztiek logela hau beretzat hartzen dute, baita peluxeek ere. Denek dute beren espazioa, gela pribatu baten modura, baina estilo eta funtzio berarekin konektatuta daude. Babesleku segurua lanez gainezko mundu batean.

Logela baten barruan umeentzako txoko bat dago, SUNDVIK ohe hedagarri batekin, burkoekin, jostailuekin eta horman paperezko apaingarriekin.
Logela baten barruan umeentzako txoko bat dago, SUNDVIK ohe hedagarri batekin, burkoekin, jostailuekin eta horman paperezko apaingarriekin.

Sormenak ez du leku askorik behar, denbora pixka bat baino ez

Elkarrekin zerbait sortzea da konektatzeko modurik onena, eta hori egiteko antzinako modu klasikoak duela hainbat belaunaldi bezain dibertigarriak dira gaur egun ere. Noiz eskaini zenion denbora azkenekoz marrazteari edo margotzeari? Zerbait sortzeko modu berriak ikastea pozgarria da zentzu askotan. Denok atera beharko genuke barruan daukagun artista gutxienez egunean behin.

Ikusi MÅLA seriea
Aita eta semea elkarrekin marrazten. Aitak eskuak elkartuta ditu txori baten itxura egiteko eta umeak silueta paperean marrazten du.
Ikusi MÅLA seriea

Idazmahai txiki bat dirudi, baina ideiaz betetako unibertso oso bat da.

Zure txoko pribatuak ez du zertan izkina batean egon. Garrantzitsuena zurea izatea da, muga bakarrak zure sormena eta irudimena dituen bazterra. Askotan, ideiarik onenak egia bihurtzen dira neurrira egindako idazmahaian esku txiki batzuk jarrita.

Ikusi haurrentzako mahai guztiak
SUNDVIK haurrentzako idazmahaia; gainean FLISAT hormako apal bat dago, eta inguruan arkatz, paper eta marrazki asko daude.
Lehen planoan, SUNDVIK haurrentzako idazmahai bat ageri da. Estalki irekia du, barruan gordeta dagoena erakusteko, eta FLISAT hormako apal bat du gainean.
Ikusi haurrentzako mahai guztiak

Une onegiak hegan ateratzeko

Besaulki bat eta txotxongilo bat istorio handi baten hasiera izan daitezke. Hontz jakintsu honek bere buruari galdetuko dio zer moduz zure eguna eta pozik entzungo ditu zure pentsamendu guztiak, positiboak eta negatiboak. Esku baten laguntzaz, hontzak hegoak mugituko ditu entzuten ari dela jakin dezazun, baina ez da inoiz hegan aterako une maitagarri honetatik. Hala ere, norbait aharrausika ikusten duenean, ohe txiki bateraino salto egin eta zure istorioaren amaiera entzun ahal izango du handik. Jarraitu eta lo sakonean murgildu ahal izango duzu nahi duzunean.

Aita bat logela bateko besaulki batean eserita dago eta haur bat istorio bat kontatzen ari zaio, SKOGDUVA peluxezko txotxongilo baten laguntzarekin.

Une beraren hiru bertsio desberdin

Familiako kide guztiek elkarrekin goza dezakezue egunaren amaieraz, nahiz eta ordu berean ohera ez joan. Batek oheak prestatzen dituen bitartean, beste batek merkantzia garrantzitsuz betetako tren bat gidatzen du eta beste bat era guztietan tren hori atzeratzen saiatzen da... Garrantzitsuena elkarrekin egotea da. Hori da beti eguna amaitzeko modurik onena.

Ikusi logela honetako gurasoen zatia
Logela batean, aita batek oheko burkoak ondo jartzen ditu; lehen planoan, bi haur zoruan jolasean daude tren-zirkuitu batekin.
Ikusi logela honetako gurasoen zatia

Ohe erosoa guztiontzat eta edozertarako

Familiako kide guztiak beren oheetan daudela jakitea da lasai lo egiteko baldintzarik onena, adina eta, mmm... banako mota edozein dela ere. Nork deitzen du jostailuzko ohetik? Ongi, peluxeentzako lekua ere badago ohe handian. Eta hori familiako edozein kideri aplika dakioke.

SUNDVIK ohe hedagarri baten lehen planoa, SKOGSDUVA oheko arroparekin eta bere ondoan DUKTIG jostailuzko ohe bat dago zoruan.
Goitik ikusitako haurrentzako ohe batean, zorro nordikoa, SKOGSDUVA burko-zorro bat, kuxina eta peluxeak daude.

Txoko gogokoenez betetako logela

Logela da gela pertsonalena, baina familiako gainerako kideekin partekatu daiteke. Sekretua kide bakoitzarentzat eta guztientzat eremu desberdinak sortzea da, eta biltegiratze-soluzioak ondo planifikatzea. SUNDVIK haurrentzako altzarien sortarekin, artikulu txikienek helduentzako logela zatiaren estiloarekin bat egingo dute, edo alderantziz.

Ikusi SUNVDVIK seriea
Logela batean haurrentzako ohea, idazmahaia eta armairua, gurasoen ohearen xehetasun txiki bat eta biltegiratzeko-lekua duen banku bat daude.
Ikusi SUNVDVIK seriea

Ikusi haurtxo eta haurrentzako logeletarako inspirazio-ideia gehiago