Nola lortu
Udako gau-jai inprobisatuetan besteko abegitsua da neguan. Eskuz eginda dago, kanaletan bildutako ur-hiazintoekin, ibaiaren emariari kalterik ez egiteko.
Produktuaren xehetasunak
Produktu guztiak errepikaezinak dira, eskuz eginak baitaude.
Sandra Kragnert
Neurketak
- Diametroa: 37 cm
Bezeroen iritziak
Zure estiloak

Emakumeak ahalduntzen laguntzeko negozio-erabakiak
SOARÉ mahai-zapia hain da arrakastatsua, non ia desagertu egin baita. Zergatik? Salmenta-kopuruak hain ziren handiak, non ezinezko bilakatzen ari baitzen kalitateari eta esku-langintzari eustea eta zuntz naturalez egiten jarraitzea. SOARÉ produktuaren ardura duen taldea hura makinaz egindako beste produktu batez ordezteko prestatzen ari zen. Baina erabakia gauzatu aurretik, bidaia bat egin zuten eta dena aldatu zen erabat.
Vietnamgo Mekong ibaia uretako hiazintoz beteta dago, SOARÉ produktua egiteko erabiltzen den landare berdeaz beteta, alegia. Berehala hazten denez, baliabide berriztagarria da, baina baita ibaia oztopatu dezakeen arriskua ere. Ibai inguruan bizi diren pertsonek (emakumeek batez ere) uretako hiazintoa jaso, eta zurtoinak ehuntzen dituzte. Horrela, ibaiari oztopoak kentzen dizkiote, tradizioari eusten diote eta aparteko ordainsaria eskuratzen dute.
Emakumeak ahalduntzeko bide bat da.
Lillemor Franzén eta bere kideak ehuleen etxeetan izan ziren, SOARÉ produktuak izan dituen inpaktu positiboei buruzko istorioak entzuten. "Emakume batek esan zigun SOARÉ produktuari esker haren alaba irakasle izateko ikasten ari dela orain", esan du Lillemorrek. Bi edo hiru ehule elkartu ohi dira horietako baten etxean, elkarrekin ehuntzeko. Hitz eta barre egiten dute, eta etxeak zaintzen dituzte, baita eskolarako txikiegiak diren umeak artatu ere. "Hau ikusita, oso arro nago IKEA-rako lan egiteaz" dio Lillemor-ek, "Horrelakoak bihotzeraino iristen dira, benetan".
Negozio-erabaki hobeak hartzea
Taldeak erabaki zuen, zuntz naturalen eskarigorakorrari eutsi ahal izateko, horrelako produktu gehiago txertatu behar zirela, baina makinaz eginak. Bezeroek sorta zabalagoa dute aukeratzeko eta, horrela, SOARÉ produktuaren salmenta-presioa murrizten da. Makinaz egindako mahai-zapiak eskuz egindakoak baino kopuru handiagoetan ekoitzi daitezke eta, horrela, SOARÉ ekoizpenak bere horretan jarraitzeko aukera bermatzen da. "Negozio ona egiteko asmoa izan dugu beti, eta horretan ari gara" esan du Lillemor-ek. "Eta Vietnamera egindako bidaian, ohartu naiz SOARÉ produktuak negozioa baino asmo handiagoa duela".
Materiala
Jarri mahaia naturaren laguntzarekin
SOARÉ mahai-zapiak ur-hiazintoz ehunduta daude, landare eder eta azkar hazten den batez. Biltzeak, lehortzeak eta ehuntzeak ur-bideak libre mantentzen ditu, tradizioak gordetzen ditu eta ehuleei eskolatzea bezalako aukerak ordaintzeko dirua irabazten die.