Nabarmendu landareen itxura Ilse Crawfordek diseinatutako lerro garbiko loreontzi honekin. Denboragabea eta iraunkorra da, eta landareentzako eguneroko loreontzi bikaina izango da, bai kanpoan bai etxe barruan erabiltzeko.
Produktuaren xehetasunak
Edonon jar dezakezun eta landareen itxura nabarmenduko duen loreontzi soila eta denboragabea.
Loreontziaren hondoko zenbakiak barneko diametroa adierazten du, neurtu gabe zein tamainako landarea koka dezakezun jakin dezazun.
Gresa urte askotan zehar etxearen parte izan daitekeen material iraunkorra da. Primerakoa da loreontzietarako eta etxean egunero erabili ohi diren besta gauzetarako.
Loreontzi hau atari zabalean egon daiteke zerotik azpiko tenperaturetan izoztu gabe, baldin eta dagoen lurra atera edo estaltzen baduzu.
Loreontzi hau Ilse Crawfordek diseinatutako beste produktu batzurekin konbinatuz, itxura bateratua emango diozu etxeari.
Ilse Crawford
Neurketak
- Altuera: 12 cm
- Barruko diametroa: 13 cm
- Loreontziaren gehienezko diametroa: 12 cm
- Kanpoaldeko diametroa: 15 cm
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da gresa?
Zeramika beroarekiko erresistentea eta iraunkorra da, eta oinarrizko materiala zenbait buztin mota dira. Milaka urtetan zehar objektu praktikoak egiteko erabili izan dute gizakiek. Gresa zeramika mota bat da, askotan lodixeagoa egiten dena kolpeekiko erresistenteagoa izan dadin. Tenperatura altuan erretzen da, eta horrek egitura trinkoa ematen dio. Modu naturalean aldatutako koloreak esmalte matearekin konbinatzen dira maiz, landa-itxura emateko.