Zartagin moderno honek aluminiozko kanpoalde gris-urdina eta bi isurigailu ditu, baita itsasten ez den sol-gel izeneko estaldura eta egurrezko heldulekuak. Ezin hobea plater guztietarako eta zuzenean mahaian zerbitzatzeko.
Produktuaren xehetasunak
KLIPPFISK zartaginak diseinu moderno eta koloretsua du, mahaian jarri eta hortik zerbitzatzeko ezin hobea.
Edozein plaka motatarako, baita indukzio-plaketarako ere.
Itsaspenaren kontrako zeramikazko sol-gel estaldura erresistenteari esker, arrisku gutxiago dago janaria itsasteko edo erretzeko.
Zartaginak bi isurbide ditu, pertsona eskumati zein ezkertiek erabil dezaten.
Egurrezko helduleku erosoak zartagina erraz altxazen laguntzen dizu.
Aluminiozkoa da, beroa modu uniforme eta eraginkorrean banatzen duen materiala, janaria ez erretzeko edo itsasteko erregulatzea ahalbidetzen duena.
Erraz erabiltzen eta garbitzen da estaldura itsasgaitzari esker.
Ondo konbinatzen du KNORRHANE tresnekin eta KLIPPFISK serieko beste produktuekin.
Henrik Preutz
Neurketak
- Diametroa: 28 cm
- Altuera: 5 cm
- Luzera, heldulekuak barne: 51 cm
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da ez itsasteko zeramikazko sol-gel estaldura?
Ez itsasteko sol-gel estaldurari maiz zeramikazko estaldura esaten zaio, eta gero eta gehiago erabiltzen da zartaginetan ez itsasteko beste estaldura batzuk ordezteko. Nagusiki silizez osatuta dago, eta produktuari gel itxurako disoluzio bat aplikatuz eta labean lehortuz sortzen da. Emaitza gainazal gogor eta distiratsua da, ez itsasteko propietateak dituena. Sol-gel estaldura hainbat koloretan sor daiteke, bero handia jasaten du, erabiltzeko zein garbitzeko erraza da eta koipe gutxirekin edo koiperik gabe kozinatzeko aukera ematen du.