Saltatu
Berria

KÄRRSJÖN Ispilua + argiztapen integratua, Lainoaren kontrako, 60x80 cm

99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Beti prest dagoen eta ulertzen eta laguntzen zaituen ispilu bat; nork ez luke hori nahi? Dutxa ondoren ez da lausotzen eta garbi mantentzen da, eta memoria-funtzioa duen LED argiztapen integratua du. Gozatu egunero luxuzko sentsazio batez.

Produktu-zenbakia606.133.94

Produktuaren xehetasunak

Lausotu gabeko isla garbia edukitzeak denbora eta ispilua garbitu beharra aurrezten ditu.

Aktibatu lausotzea ekiditeko funtzioa dutxatu aurretik eta ispilua ez da lausotuko. Energia aurrezteko helburuarekin, ordubete igarotzean desaktibatzen da funtzio hori.

Botoi gutxi batzuk sakatuta, nahi duzun kolorearen tenperatura eta distira-maila ezar ditzakezu. Zure ezarpenak ispilua pizten duzun hurrengo aldirako gordeko dira.

Ispilua zuretzat egokiena den moduan jarri, bertikalki edo horizontalki.

Ispiluak mintz babeslea dauka atzealdean, apurtuz gero mozteko arriskua murrizten duena.

Diseinatzailea

Zhelin Lian

Produktu-zenbakia606.133.94

Informazio erabilgarria

Instalazioari buruzko zalantzaren bat baduzu, jar zaitez profesional batekin harremanetan. Instalazioa eraikuntza eta iturgintzari buruzko tokiko legeriaren arabera burutu behar da.

Horma mota bakoitzak burdinki mota bat behar du. Erabil itzazu zure hormarako egokienak diren burdinkiak (ez datoz barne).

Argiaren tonua alda dezakezu zuri berotik (2700 Kelvin) argi zuri hotzera arte (6500 Kelvin).

LED argi-iturriak 25.000 ordu irauten ditu gutxi gorabehera; hau da, 10 urte inguruko iraupena lanpara egunean 6 orduz piztuta badago.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Ispilua:
Beira
Muntatze-euskarria/ Itxigailua:
Altzairua, galbanizatua
Lotune-kaxa:
ABS plastikoa
Behealdeko egitura:
Aluminioa, Hauts-estaldura
Difusorea:
Plastiko polikarbonatua

Zainketa

Lehortu zapi garbi batekin.

Garbitu uretan hezetutako zapi leun batekin eta, behar izanez gero, erabili urratzen ez duen garbigarri bat.

Segurtasuna eta betetzea

ADI! Iraultzeko arriskua: produktu hau ondo lotuta egon behar da. Erabili torloju eta tako egokiak. Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan aditu batekin.Jar zaitez argiketari profesional batekin harremanetan, hark informatzeko eta instalazioa egin diezazun.IP44-rako onartua.

Neurketak

  • Altuera: 80 cm
  • Zabalera: 60 cm

Bilgarriak

KÄRRSJÖN

Produktu-zenbakia606.133.94
  • Zabalera: 64 cm
  • Altuera: 5 cm
  • Luzera: 84 cm
  • Pisua: 7.44 kg
  • Paketeak: 1

Honentzako osagarriak: KÄRRSJÖN

Lotutako produktuak

Zuretzat gomendatua

Funtzionaltasuna

Dutxatu ondoren lainorik gabe egotea eguneroko luxua da

Imajinatu dutxatik irteten eta ispiluan begiratzen duzula: lainotuta dago eta ez du ondo islatzen garbitu ondoren ere. Imajinatu airean dagoen ur-lurrun epela izan arren isla garbi eta lainorik gabeko batek agurtzen zaituela. Hori justu gertatzen da argiztapen integratua eta lainoaren aurkako funtzioa dituen KÄRRSJÖN ispiluarekin. Aktibatu funtzioa dutxatu aurretik, ispilua lainotu gabe gera dadin eta ordubete igaro ondoren automatikoki itzal dadin. Eguneroko luxua, ezta?

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.

Más de