Saltatu

GULLIGAST Haurtxoentzako gimnasioa, koloreaniztuna

39,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak
Produktuaren ezaugarriak
  • Garbigailuan garbitu daiteke

Haurrentzako gimnasio txiki bat, figura dibertigarriekin eta ispilu batekin, zure haurrak bere aurpegia eta egiten dituen mugimenduak ikusi ahal izateko. Hori guztia alfonbra leun baten etzanda, itzulipurdiak egiten hasteko.

Produktu-zenbakia904.842.58

Produktuaren xehetasunak

Haurrentzako gimnasio honetan, zure haurtxoa alfonbra leun batean etzango da, bere isla ikusiko du ispiluan eta 3 animaliarekin eta 2 lore koloretsurekin jolastuko du. Figurak bigunak eta erauzgarriak dira, esku artean eduki eta ukitu ahal izateko.

Haurtxoentzako gimnasioan zintzilik dauden objektuetako batzuek hainbat soinu egiten dituzte. Lore gorriak txintxirrin bat du; untxiak txilio egiten du sabela estutzen zaionean; eta saguaren belarriek goxoki-bilgarriek bezala egiten dute farfar.

GULLIGAST bildumako jostailuei esker, zure haurrak bere zentzumenak garatuko ditu, eta bere burua eta inguruan duen mundua ezagutzen joango da. Opari ezin hobea jaioberrientzat eta guraso berrientzat.

Diseinatzailea

Stina Lanneskog

Produktu-zenbakia904.842.58

Informazio erabilgarria

Jostailuak hartzeko besoa luzatzeak estimulatu egiten du begi-esku koordinazioaren garapena.

Kolore eta eredu ezberdinekin jolasteak hobetu egiten du haurrek ingurua ulertzeko duten gaitasuna.

Mugimenduak eta kontraste handiek estimulatu egiten dute haurtxoaren ikusmena eta jakin-mina.

Alfonbrak eta peluxeek ondo jasaten dituzte bai jakin-minez dena ukitzen duten atzamarrak bai musu hezeak, eta garbigailuan sar daiteke, 40ºC-tan.

Ederki ematen du GULLIGAST bildumako beste pieza batzuekin.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Oihala:
100 % poliesterra
NOTRANS:
100 % poliesterra, zuntz hutsa

Zainketa

Garbitu garbigailuan, gehienez ere 40°C-tan, programa leunean.

Ez erabili lixibarik.

Ez lehortu lehorgailuan.

Ez lisatu.

Ez garbitu lehorrean.

Segurtasuna eta betetzea

Zure haurtxoa arriskuan ez jartzeko, ez ezazu produktu hau inoiz sehaskan erabili.0 urtetik gorakoentzat egokia.Produktu honek CE ziurtagiria dauka.

Neurketak

  • Zabalera: 90 cm
  • Altuera: 49 cm

Bilgarriak

GULLIGAST

Produktu-zenbakia904.842.58
  • Zabalera: 46 cm
  • Altuera: 5 cm
  • Luzera: 102 cm
  • Pisua: 1.00 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.7Batez besteko balorazioa
132Iritziak

Honentzako osagarriak: GULLIGAST

Pelutxezko jostailu leuna sinpleki, adiskidetsu; Kokoriko jartzeko ezin hobea.

Maitagarrien basora bidaia

Bizitzako lehen uneetan ume txikiek hainbat deskubrimendu bidaia egiten dituzte eta zentzumen guztiak abiadura ikaragarrian garatzen dira. GULLIGAST haurtxoentzako jolas bilduma maitagarrien baso bat da, irudimenezko animalia eta landarez beteta dago, eta ezinbesteko garapena estimulatzen du koloreen, formen eta soinuen bidez. Ukitzeko, tira egiteko, entzuteko edo soilik begiratzeko gonbidapena da.

Untxia, sagua eta beste animalia guztiak eskegita daude, gora igotzen dira eta jolastu egiten dira Stina Lanneskogek sortu duen irudimenezko munduan. "GULLIGAST maitagarrien baso bat bihurtu dut. Beharbada istorio propioak sor daitezke animaliei begiratuz umea mahaian aldatzen ari zaren bitartean."

Esanahi handiko xehetasun txikiak

Animalien xehetasun guztiak kontu handiz diseinatu ziren umeen zentzumen guztiak garatzen laguntzeko. "Koloreen kontraste handiek, mugimenduek eta untxiaren belarriko soinu kurruskariak begiak eta belarriak estimulatzen dituzte eta jakin-mina sortzen dute. Zerbait eskuratzeko garrantzitsua da begien eta eskuen arteko koordinazioa lantzea," azaldu du Stinak. Baliteke hasiera batean xehetasun guztiei ez erreparatzea, baina, zerbaitengatik daude hor. "Untxiaren betile bordatuek nortasuna eta itxura atsegina ematen diote."

Jostailu iraungarriak

GULLIGAST-en zati guztiak haur jaio berrientzat eta hilabete gutxi dituztenentzat pentsatuta daude, animaliak erakarri eta hartu ditzaketenerako. Orduan, haurtxoen gimnasiotik ken ditzakezu – egokiak dira muxu hezeei eta belarri kurruskariei ten egiten dieten eskutxo bihurriei eusteko. "Ondoren, umea bestelako jostailuekin jolas daitekeenean, GULLIGAST senide txikiago bati edo deskubrimendu bidaia horretan dagoen haurtxo bati eman diezaiokezu."

Informazio gehiago

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.