Saltatu

GULLIGAST Haurrentzako arranbera, grisa/urdina

3,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak
Produktuaren ezaugarriak
  • Garbigailuan garbitu daiteke

Jolasak dibertigarria eta segurua izan behar du. Horregatik, txintxirrin honi erraz helduko dio haurrak bere eskutxoekin, eta ona da astintzeko, ahoan sartzeko eta koska egiteko.

Produktu-zenbakia904.842.63

Produktuaren xehetasunak

Arranberaren koloreek, formek eta soinuek zure seme-alaben psikomotrizitatea, ikusmena eta entzumena suspertzen dituzte.

GULLIGAST bildumako jostailuei esker, zure haurrak bere zentzumenak garatuko ditu, eta bere burua eta inguruan duen mundua ezagutzen joango da. Opari ezin hobea jaioberrientzat eta guraso berrientzat.

Kontraste handiek zure umetxoaren arreta erakarriko dute.

Soinu-maila baxua, haurtxoaren belarri sentikorretara egokituta.

Diseinatzailea

Stina Lanneskog

Produktu-zenbakia904.842.63

Informazio erabilgarria

Badakigu zer sentikorra den haurren azala. Horregatik, material leunak aukeratu ditugu jostailu hauek egiteko eta brodatuak kontu handiz egin dira.

Ederki ematen du GULLIGAST bildumako beste pieza batzuekin.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Oihala:
100 % poliesterra
Betegarria:
100 % poliesterra, zuntz hutsa (% 100 birziklatua)

Zainketa

Garbitu garbigailuan, gehienez ere 40°C-tan, programa leunean.

Ez erabili lixibarik.

Lehortu lehorgailuan, tenperatura baxuan (gehienez ere 60 ºC-tan).

Ez lisatu.

Ez garbitu lehorrean.

Segurtasuna eta betetzea

0 urtetik gorakoentzat egokia.Produktu honek CE ziurtagiria dauka.

Neurketak

  • Luzera: 15 cm

Bilgarriak

GULLIGAST

Produktu-zenbakia904.842.63
  • Zabalera: 16 cm
  • Altuera: 6 cm
  • Luzera: 18 cm
  • Pisua: 0.04 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.8Batez besteko balorazioa
202Iritziak
Ilea belarri grisekin, ilargi urdinezko alkandora, aurpegi irribarretsu sinple, seguru eta umeentzako egokia.

Maitagarrien basora bidaia

Bizitzako lehen uneetan ume txikiek hainbat deskubrimendu bidaia egiten dituzte eta zentzumen guztiak abiadura ikaragarrian garatzen dira. GULLIGAST haurtxoentzako jolas bilduma maitagarrien baso bat da, irudimenezko animalia eta landarez beteta dago, eta ezinbesteko garapena estimulatzen du koloreen, formen eta soinuen bidez. Ukitzeko, tira egiteko, entzuteko edo soilik begiratzeko gonbidapena da.

Untxia, sagua eta beste animalia guztiak eskegita daude, gora igotzen dira eta jolastu egiten dira Stina Lanneskogek sortu duen irudimenezko munduan. "GULLIGAST maitagarrien baso bat bihurtu dut. Beharbada istorio propioak sor daitezke animaliei begiratuz umea mahaian aldatzen ari zaren bitartean."

Esanahi handiko xehetasun txikiak

Animalien xehetasun guztiak kontu handiz diseinatu ziren umeen zentzumen guztiak garatzen laguntzeko. "Koloreen kontraste handiek, mugimenduek eta untxiaren belarriko soinu kurruskariak begiak eta belarriak estimulatzen dituzte eta jakin-mina sortzen dute. Zerbait eskuratzeko garrantzitsua da begien eta eskuen arteko koordinazioa lantzea," azaldu du Stinak. Baliteke hasiera batean xehetasun guztiei ez erreparatzea, baina, zerbaitengatik daude hor. "Untxiaren betile bordatuek nortasuna eta itxura atsegina ematen diote."

Jostailu iraungarriak

GULLIGAST-en zati guztiak haur jaio berrientzat eta hilabete gutxi dituztenentzat pentsatuta daude, animaliak erakarri eta hartu ditzaketenerako. Orduan, haurtxoen gimnasiotik ken ditzakezu – egokiak dira muxu hezeei eta belarri kurruskariei ten egiten dieten eskutxo bihurriei eusteko. "Ondoren, umea bestelako jostailuekin jolas daitekeenean, GULLIGAST senide txikiago bati edo deskubrimendu bidaia horretan dagoen haurtxo bati eman diezaiokezu."

Informazio gehiago

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.