Berdin dio jokoaren hasiera edo amaiera izan. Pixelen estanpatua duen tapaki leun honek joko-gaua goxoagoa izango da; gainera, barneko osagarri bikaina da, zure sofa edo ohe gainean nabarmendu egingo da.
Produktuaren xehetasunak
Mantak 2 botoi ditu, eta sorbaldetan jarri eta kapa gisa zintzilika dezakezu irristatu gabe. Superheroi baten gisara.
Pixeldun estanpatu dibertigarriak jacquard-ehundura du eta bi aldeetatik ikus daiteke, baina alderantzikatutako koloreekin.
Iina Vuorivirta
Neurketak
- Luzera: 170 cm
- Zabalera: 130 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: BRÄNNBOLL

Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere
Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.
Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.
Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar
Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.
Osagarri dezente
BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.
Form design process
Gehitu zure etxean gaming-giro pixka bat
Game on edo Game over ez du axola. Saguarentzako alfonbratxo zabalaren diseinu dibertigarriak, jolasetarako alfonbra leuna eta BRÄNNBOLL bildumako manta beroa ezin hobeak dira pixelekin inoiz nekatzen ez direnentzat eta ordenagailu-jokoak maite dituztenentzat. Jolastea abegikorragoa izateaz gain, barruko xehetasun bikainak ere badira, zorionez etxean lekua hartzen dutenak eta bibrazio egokiak sortzen dituztenak.