Saltatu

BRÄNNBOLL Jokorako alfonbra, beltza, 195 cm

Aurreko prezioa 79€
69€
Deskontua: %12. Aurreztu 10€
Outlet
Prezio baliozkoa 08.04.25 - 08.04.26 edo izakinak agortu arte.

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Pixeldun estanpatua duen BRÄNNBOLL jokatzeko alfonbra honek joko-ukitua emango dio gelari. Estu jositako ertz berdeek alfonbrarekin tupust egin eta zerbait apurtzeko aukera murriztuko du VR jokoetan aritu bitartean.

Produktu-zenbakia805.865.30

Produktuaren xehetasunak

Estu jositako ertzari esker alfonbraren amaiera sentitu ahal izango duzu VR gailua erabiltzen ari zaren bitartean, eta erdira itzuli partida irabazi ahal izateko.

Ile dentso eta lodiak zarata murrizten du eta oinetarako gainazal leun eskaintzen du jokatzen ari zaren bitartean.

Atzealdeko material irristagaitzari esker, alfonbra ez da mugitzen, eta irristatzeko arriskua murrizten da.

Orbanen aurkako zuntz sintetikoz egina dagoenez, mantentzen erraza da.

Diseinatzailea

Iina Vuorivirta

Produktu-zenbakia805.865.30

Informazio erabilgarria

Alfonbraren ertza biribildu gabe laua egotea lortzeko, tolestu ertza kontrako aldera eta jarri objektu astun bat gainean bi egunez.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

NOTRANS/ Atzealdeko ehuna:
%100 polipropilenoa
NOTRANS:
% 100 Kautxu sintetikoa

Zainketa

Ez garbitu.

Ez erabili lixibarik.

Ez lehortu lehorgailuan.

Ez lisatu.

Ez garbitu lehorrean.

Garbitu alfonbra xurgagailuarekin, astindu eta eman iezaiozu buelta sarri.

Orban lehorrak: ken itzazu berehala orbanaren kanpoaldetik erdialdera kontu handiz igurtziz.

Orban hezeak: ez igurtzi. Xurga itzazu sukaldeko paperaz; hezetu apur bat zapi eta garbitzaile leun batekin.

Alfonbra tindategira eraman ezazu, beharrezkoa denean.

Alfonbra xurgatzen duzunean, erabil ezazu beti zoruetarako osagarri arrunta, ez eskuila biratzailea.

Muntaketa eta dokumentuak

Aholkuak eta zaintzeko argibideak

BRÄNNBOLL Jokorako alfonbra805.865.30

Neurketak

  • Diametroa: 195 cm
  • Tokia: 2.98 m²
  • Gainazalaren dentsitatea: 1650 g/m²
  • Lodiera: 8 mm

Bilgarriak

BRÄNNBOLL

Produktu-zenbakia805.865.30
  • Zabalera: 14 cm
  • Altuera: 14 cm
  • Luzera: 198 cm
  • Pisua: 5.73 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.8Batez besteko balorazioa
4Iritziak

Honentzako osagarriak: BRÄNNBOLL

Galtzerdi berdeak dituen pertsona baten oinak, zuri-beltzeko pixelen patroi bat duen alfonbra batean, alfonbraren kalitatea eta diseinua azpimarratuz.

Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere

Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.

Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.

Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar

Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.

Osagarri dezente

BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.

Informazio gehiago

Form design process

Gehitu zure etxean gaming-giro pixka bat

Game on edo Game over ez du axola. Saguarentzako alfonbratxo zabalaren diseinu dibertigarriak, jolasetarako alfonbra leuna eta BRÄNNBOLL bildumako manta beroa ezin hobeak dira pixelekin inoiz nekatzen ez direnentzat eta ordenagailu-jokoak maite dituztenentzat. Jolastea abegikorragoa izateaz gain, barruko xehetasun bikainak ere badira, zorionez etxean lekua hartzen dutenak eta bibrazio egokiak sortzen dituztenak.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.