Gabonetako menua: aukera erraz eta azkarra suediar estiloan
Prestatzeko erraza den eta, gainera, merkea den Gabonetako menu bat behar baduzu? Ez galdu gure IKEA enbaxadoreetako batek denda suediarreko produktuekin prestatutako proposamen hau. Apuntatu ideia hau Gabonetako menurako!
Maite ditugu Gabonak, baina badakigu batzuetan ez dugula behar adina denbora guztia prestatzeko: dekorazioa, opariak, otorduak…
Hori dela eta, gure denda suediarreko zenbait elikagairekin Gabonetako menu erraz eta merke bat sortzeko erronka jarri genion geure buruari lana errazteko, baliteke eta aurten zeuk prestatu behar izatea janaria. Eta gure enbaxadore Alba Díezek (sare sozialetan @curiosoazul ezizenaz ezagutzen dena) proposamen biribila egin du, gonbidatuak etxera iristen hastea estresagarria izan ez dadin.
Ez ezazu galdu!
Gabonetako menu oso baterako osagaiak
Aurreratu dugun moduan, Gabonetako menu hau egiteko produktu gehienak gure janaridenda suediarretik hartu ditugu. Ikusiko duzun moduan, osagai horiek euren izenarekin zehazten dira, di-da batean aurkitu ahal izateko. Gabonetako errezeta erraz hau egiteko osagaiak hauek dira:
- Izokin-bolak
- CIDER ÄPPLE 1 sagardo-lata
- Ziazerba-lasagna
- SÅS PEPPARROT errefau-saltsa mina
- FESTLIGT porru- eta piperbeltz-zaporeko 1 poltsa patata frijitu.
- Ezamihilu- eta limoi-saltsa
- GRÖNSAKSKAKA barazki-medailoia
- Gari-ogi mehea
- KAFFEREP txokolate urtuzko tarta
- SJÖRAPPORT izokin ketua
Mahai erdirako zizka-mizkak
Gure Gabonetako menu suediarreko lehen mokadu gisa zizka-mizka errazak, baina oso gozoak, jarriko ditugu. Albaren hautapena oso erraza dela ikusiko duzu, baina gure gonbidatuak (gutxi batzuk badira ere) gustura utzita.
Patata frijituak guztioi gustatzen zaigun zizka-mizka klasikoa da. Nork ez du etxean? Gainera, zaporeekin jolastu dezakezu. Adibidez, Albak tradizio suediarrekoak aukeratu ditu, porru eta piperbeltz zaporekoak.
Eta klasikoekin ari garenez, badago izokin pixka bat baino zerbait tipiko, erraz eta goxoagorik? Mahaiko beste zizka-mizka bat hori izan daiteke. Lagundu letxuga apur batekin, errefau-saltsa min zaporetsuarekin eta gari-ogi fin xerra batzuekin, mokadua zoragarria izan dadin.
Bakoitzari banako zizka-mizka bat jarri nahi diozu? Albaren proposamena oso erraz eralda dezakezu. Ikusi nola:
Ogi-xerra txigortu baten gainean, jarri izokin ketuzko xerrak, txikitu tipula gorri apur bat, gehitu gehien gustatzen zaizun saltsaren koilarakadatxo bat, adibidez, aipatu dugun errefauarena, letxuga apur bat, eta kito. Hatzak miazkatzeko moduko izokin-mokadua. Oso ongi etorriko zaio kopuruak kontrolatzeko eta, gainera, oso ongi geratuko zara!
Gabonetako menu merke bateko plater nagusiak
Zizka-mizkak atera eta gosea zertxobait egin eta gero, iritsi da Gabonetako menuaren plater nagusiak. Albak bi aukera oso merke eta desberdin proposatzen dizkigu, oso gozoak izateagatik nabarmenduko direna. Apunta itzazu!
Gonbidatu ugari badituzu, zaporeagatik eta prestatzeko erraztasunagatik beti ongi datorren beste plater bat lasagna da.
Kontuan izan beti mahai-kideren batek intolerantziaren bat duen edo dieta berezi bati jarraitzen dion. Betiko haragizko lasagna bat egin ezin baduzu, egin ezazu Albaren moduan, prestatu barazki- eta gazta-lasagna zukutsu bat, begetarianoentzat ere egokia dena.
Eta barazki-lasagna bat haragizkoa baino arinagoa denez, Albak izokin-bola batzuekin (etxeko txikienek ere oso gustuko duten produktu izarra) eta barazki-medailoi batekin (zehazki, patata eta brokolizkoa) laguntzeko erabili du, ezamihiluarekin eta izokinarekin prestatutako saltsaren gainean. Begetarianoentzat, barazki-bolak erabil ditzakezu, edo landare-proteinazko bolak ere proba ditzakezu. Itxura ona du, ezta?
Menua prestatzeko labea piztu beharko duzu (40 bat minutu lehenago), aurreberotu eta ontzi bakoitzean adierazitako denboran prestatzeko.”
Alba Díez - @curiosoazul
BIO edariak Gabonetan topa egiteko
Zer lirateke Gabonak sagardorik gabe? Egin topa sagardoarekin edo udare-zaporeko sagardoarekin. Edari apartsu eta freskagarria da, oso egokia Gabonetako janari honetarako. Gainera, gure edari guztiak bio direnez, edari gozo eta jasangarriaz gozatuko duzu.
Postrea jateko unea
Eta nola ez, beti utzi behar da toki txikitxo bat postrerako. Albak ezin izan dio eutsi txokolate-zale handien galbideari, gure txokolate urtuzko KAFFEREP tartari. Kendu bilgarria eta utzi desizozten aire zabalean 30 minutuz. Desizoztu ostean, sartu hozkailuan zerbitzatzeko unera arte. Umm, zein goxoa!
Trikimailu bat: jarri gainean marrubi batzuk esne gain harrotuarekin edo izozkia, sukaldari profesional baten moduko akabera emateko.
Eta kito, prestatu dugu Gabonetako menua! Zer iruditzen zaizu? Gabonak modu ezin hobean, baina gehiegi konplikatu gabe, ospatzeko ideia gehiago behar badituzu, eman begirada bat gure artikulu hauei.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.