Jostailu klasikoak oparitzearen abantailak
Jostailu tradizionalek umeen irudimena eta sormena sustatzen dute, jostailu teknologikoek baino askoz gehiago. Gogorarazi zure haurtzaroa zure umeekin aurtengo Gabonetan jostailu klasikoak oparitzen!


Errege Magoak hurreratzen direnean, askotan zalantzak dauzkagu oparituko dugunari buruz, batez ere ume txikienen opariei dagokienez. Norberaren burua hobetzea gero eta zailagoa da, umeek guzti-guztia daukaten aro batean bizi garelako eta jostailuak azken teknologiarekin eta gero eta errealistak diren funtzionaltasunekin diseinatuta daudelako. Baina, non geratzen da irudimena? Zentzu horretan, jostailu klasikoek kontzentrazioa edo irudimena bezalako trebetasunak sustatzen laguntzen dute. Horregatik, ezin hobeak diren jostailu tradizionalen sorta bat aurkezten dizugu, aurtengo Gabonetan etxeko txikienei oparitzeko.
Umeentzako rol-jokoak
Umeak beti jolastu dira piratak, sukaldariak, astronautak, marrazki bizidunen pertsonai gogokoena izatera... Hau da, une batez beste bizitza bat bizitzera!
Rol-joko horiek sustatzen dituzten jostailuak ezin hobeak dira haien irudimena eta jolasteko gaitasuna (bakarrik eta beste batzuekin) ahalik eta gehien trebatzeko. Urte askotan zehar, DUKTIG sukaldetxoak arrakasta handia izan du IKEA taldean, eta, egia esan, ez gaitu harritzen. Ume guztiek, neskak zein mutilak, benetako chefak izatera eta gozo-gozo dauden platerak prestatzera jolastu daitezke, sukalde honek xehetasun guztiak baititu % 100era erreala iruditzeko.
Dirua gastatu ezazu sormena eta dibertsioa sustatzen duten jostailuetan: ume baten irudimena boteretsuena da!
Pentsamendu logikoa eta psikomotrizitatea sustatzen dute
MULA jostailuen seriea ez da bakarrik koloretsua eta dibertigarria, sekretu txikietaz beterik dago zure txikitxoak aurki ditzan. Serie hau ezin hobea da blokeekin koloreak eta formak praktikatzeko, jostailuzko mailuarekin trebetasun motorrak garatzeko edo orga/eskorgarekin oreka aurkitzeko.
Jostailua mota hau material seguru eta iraunkorrez eginda dago, eta pentsamendu logikoa eta psikomotrizitatea esperimentatzen eta garatzen lagunduko diete zure seme-alabei. Jostailu xumeak dirudite, baina askoz gehiago dira.
Bizitza osorako balio duten kalitatezko jostailuak
Ia jostailu klasiko guztiak egurrez eginak daude, ezin hobea den material gogor batez, urte askotarako balio dezaten. Gainera, egurrezko jostailuen alde ona jostailu bezala daukaten balioaz gain, apaintzeko ere balio dutela da eta umearen logelaren giroari gehitzen zaio.
Adibidez, LILLABO jostailuek kotxe txikiak buru-hausgarrien jokoekin nahasten dituzte. Irudimenari laguntzen diote rol-jokoen bitartez eta sormena sustatzen dute, umeek nahi adina konbinazio egiten baitituzte.
Baina hau ere espero ez dugunarekin gerta daiteke: kutxa sinple bat peluxeentzako kotxe batean bihurtzen, panpinen antzerki-lan bat islatzeko agertoki batean bihurtzen den aulki bat... Zorioneko irudimena!
Ume batentzako, marraztea jolasik hoberenetarikoa da
Zein umeri ez zaio marraztea gustatzen? Ia haurtxo bat direnetik guztiz utzi nahi duten arte existitzen diren jarduera entretenigarrienetariko eta osatuenetariko bat da. Adinak ez du axola!
Gainera, marrazteak umeei laguntzen die:
• Autoestimua indartu
• Sentimenduak bideratu
• Kontzentrazio ahalmena hobetu
• Irudimena sustatu
• Idazmena hobetu
• Nortasuna sortu
Betidanik erabili den arbel bat bere artelan txikiak edo handiak irudikatzeko erabili dezake. MÅLA arbelak alde beltz eta alde zuri bat dauka, umeek aukeratzeko edo bi ume aldi berean borrokatu gabe marrazteko
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.