Umeentzako lorezaintza: seme-alabak entretenitzeko ideia bat
Uda une egokia da guztia hazteko. Artikulu honetan, etxeko lorezaintza zure seme-alabak entretenitzeko modu dibertigarria eta hezigarria nola izan daitekeen erakutsi nahi dizugu. Berdin dio lorategirik ez baduzu edo hiriko pisu batean bizi bazara. Hiriko baratze bat aukera dezakezu! Gainera, naturarekin bat egiteko eta zaintzeko balio positiboak bultzatzeko modu bat da.
Etxeko konposta
Hasteko, etxeko txikienekin lanari ekin ahal izateko eta lorezaintzaren artea erakusteko, behar duzunarekin zerrenda bat egin behar dugu. Gure oinarrizkoak hauek izango dira: ongarria, haziak, ereiteko ontziak, ureztagailua eta, agian, berotegi txiki bat.
Ongarria modu natural batean lor dezakegu etxean janariaren hondakin organikoak erabiliz gero. Hondakin organikoak jartzeko edukiontzi berezi behar dugu. Kafe-hondarrak ere erabil ditzakegu landareen elikadura gisa.
Ah! Ez bota azenarioen, erremolatxen, tipulen, letxugen edo antzekoen ipurdiak edo zurtoinak, barazki eta ortuari berriak ernetzeko balio dezaketelako.
Nola landatu hazirik gabe
Zati handiena erabili arren, barazki bat sarritan erne egin daiteke zurtoinaren zati batekin bakarrik. Asko dira berreskura ditzakezun barazki, fruta eta landareak, etxeko hondarrak profitatuz. Adibidez, baratxuriak, apioak, anana, ahuakatea, azenarioak, albaka, martorria edo aloe vera ernaberritu ditzakezu, besteak beste. Horretarako, barazkiaren edo landarearen zati txiki bat izan behar duzu eta loreontzi txiki batean jarri behar duzu lurrarekin eta urarekin. Ondoren, itxaron eta ikusiko duzu zein errotzen diren zain berriekin.
Seme-alabek lan horietan guztietan lagundu ahal izateko, gauzak erraztu behar dizkiezu. Sukalde-gaina lanerako leku bikaina da ziurrenik, baina ez du zure seme-alabentzako altuera egokia. Taburete baten laguntzaz balia zaitezke altuera egokitzeko. Haien lorategi txikiak nola eboluzionatzen duen ikusi ahal izateko esertzeko leku bat izatea ere abantaila bat da.
Nola egin aldaxkak uretan
Beste hazkuntza eta ernamuintze mota batzuk proba ditzakezue. Adibidez, porruak, tipulak eta Jerusalemeko orburuak uretan jartzean, sustrai berriak sor daitezke eta hazten jarraitu. Umeek aurpegi irribarretsuak gehi ditzakete orrazkera eta kapela interesgarri batzuk nola hazten diren ikusteko!
Erein zure barazkien haziak
Hondakinak haztea ez bada zure seme-alabentzat nahikoa harrigarria eta gehiago probatzeko gogoz geratu badira, saiatu piper- edo tomate-haziak landatzen! Kendu haziak barazkiei, utzi eguzkitan lehortzen egun pare batez eta jarri loreontzi batean lurrarekin, substratuarekin eta urarekin, eta itxaron magia gerta dadin! Loreontzia oso txikia bada, landareak tamaina on bat duenean, ontzi handiago batera pasatu beharko duzu.
Hiriko baratze bat etxean
Landatzen amaitu eta sukaldea garbitu ostean, jarri ezazue etxeko baratzea argi naturaletik gertu landareak hazteko, adibidez, orgatxo batean. Jarri zoru-babesle bat azpian, balizko ur-isuriak saihesteko eta errazago garbitu ahal izateko. Utzi lekua ur-botila bat edo ureztagailu bat eta kafe-ehoaren hondarrak uzteko, eguneroko zaintzak egin ahal izateko!
Barruko berotegi txiki bat
Hiriko baratzea etxean ordenarekin eta estiloarekin jartzeko beste aukera on bat etxeko berotegia erabiltzea da, hau bezalakoa. Sukaldean jar dezakezu, leiho batean edo egongelako apalategi batean, baina beti umeek erraz ikuska dezaketen altuera batean. Landareak hazten hasten direnean, zein bilakaera duten marka dezakezue (iraunkorra ez de tintarekin), eta egunez egun aldatuko da egoera. Eskolako proiektu bat ere izan daiteke agian?
Hiriko baratze bat sortzea zaila iruditzen bazaizu, bideo labur bat uzten dizugu di-da batean guztia azalduz.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.