Berrerabili, konpondu, birziklatu, berrimajinatu: bizimodu jasangarriagoa IKEA-rekin
2030erako enpresa zirkularra izateko prozesu zirraragarrian murgilduta gaude IKEA-n, eta bizimodu osasuntsua eta jasangarriagoa mundu guztiaren esku jarri nahian ari gara. Gauzak egiteko moduen inguruan hausnartzen eta haiek berritzen ari gara: materialen jatorria eta ustiatzeko modua, eta produktuak nola diseinatzen, garraiatzen, saltzen eta, zer esanik ez, nola birziklatzen diren. Merezi duen gauza ororen antzera, erronka eta abentura berriz betetako prozesua da hau, baina jendearen eta planetaren eguneroko bizitza hobetzeko bidean gaude.



- Produktuen informazio orria
Gaurko soberakinak alfonbra bihurtuko dira bihar
TÅNUM alfonbra eskuz egina dago IKEA-ren kotoizko ehunen produkzioko soberakinekin. Hondakinak bota beharrean berrerabili egiten dira eta, horri esker, alfonbra guztiak desberdinak dira.

Profesionalen aholkua: Ahal duzunean, jo bigarren eskukoetara
Gogoan izan beti jada existitzen diren altzariak direla jasangarrienak. Horregatik, itzulitako edo bigarren eskuko produktuak erostea merkeagoa izateaz gain, planetarako hobea ere bada.

Altzari zaharretarako etxe berria
Jangelako mahai handiagoa behar duzu? Mahai zaharra bueltan saltzen badiozu IKEA-ri, bigarren bizitza emango diozu eta beste bat erosteko diru estra lortuko duzu.

- Produktuen informazio orria
Zergatik ez diozu bizitza berria ematen erosketa-poltsari?
Erosketa-poltsa, lixiba-poltsa edo loreontzi inprobisatua: FRAKTA poltsa edozer izan daiteke!