Saltatu

Unibertso paraleloa: partekatzeko diseinatuta dagoen apartamentu txiki eta merkea

Azken hilabeteetan bizi izan dira elkarrekin, baina hasiera-hasieratik egon dira elkarren bizitzan. Hemen dituzu: logela bakarreko apartamentua arazorik gabe partekatzen duten anai-arrebak. Arazorik gabe baino, primeran moldatzen dira. Biak ari dira beren bizitza onena bizitzen, eta ez dituzte gauza garestienak nahi, beraz batera eta bereizita gustura egoteko etxea sortu dute. Denetarik dute bertan: dantzatzeko festak eta afariak, baina baita norberaren denbora preziaturako uneak ere.

Atondo koloretsu baten horman MULIG arropa-errail zuriak daude, arropa zintzilik dutela, NIKKEBY komoda gorri baten gainean.
Gizon bat eta emakume bat elkarri begira daude, irribarretsu. Bata bi eserlekuko KLIPPAN sofa zuri-gorri batean eserita dago, eta, bestea albo batean dago, zoruan.

Nola deskribatuko zenukete zuen estiloa?

"Pop estilokoa eta praktikoa. Biltegi pila batekin, kolore dibertigarriz josia eta, beti-beti, merkea. Ematen du atondoak ‘hauxe da dagoena, ongi etorri gure etxera’ esaten duela: kakoak, errailak eta armairuak daude eskura behar ditugun gauza guztietarako, eta ohar-arbela bat dugu mezutxoak idazteko. Telefonoak eduki arren, formatu analogikoa ere gustatzen zaigu".

Oharrak, txartelak, giltzak, apaingarriak eta osagarriak antolatuta daude horman finkatutako SÖDERGARN ohar-arbela magnetiko batean.
Atondo bateko horman MULIG esekileku zuri bat dago, gainean eta inguruan esekigailu zurietan jarritako arropa, bufandak, txanoak eta osagarriak dituela.
Apartamentu baten plano-itxurako irudia, zuri-beltzean.
PIVRING bizkar-zorro gris argi bat eta zenbait osagarri esekita daude, ilaran, horman finkatutako KLYKET kako tolesgarrietan.
Osagarriz betetako SLIBB lixibarako saski malgu arrosa bat dago lau tiraderako NIKKEBY komoda gorri baten gainean.

Posiblea da anai-arreba helduak logela bakarreko apartamentu bat partekatzea? Bai, noski! Begira zer ongi moldatzen diren, batera nahiz beren kabuz pasatzen duten denboraz gozatuz, espazio bakoitzaren moldakortasunari esker.

Bi anai-arreba heldu zaudete logela bakarreko apartamentu batean. Erosoa al da hau?

"Txikitan, ohatze bana genuen, baina oraingoan ez. Anaia nirekin bizitzera etorri zenean, erabaki genuen nire logelan geratuko nintzela eta tokia egingo genuela egongelan berak lo egiteko eta gauzak uzteko. Espazioa ahalik eta moldagarrien izateko moldatu dugu; egokia da jendearekin elkartzeko, baina pribatutasuna ere badauka bera etxean sentitzeko".

Ikusi egongela osoa
Gela bateko izkina batean, saretadun ateak dituzten hiru IVAR armairu altu gris daude arropaz beteta; gainean, biltegiratze-kutxak dituzte.
Emakume bat tonu ertaineko urdina duen BLÅKULLEN ohe batean eserita dago. Gela banatzaile gisa erabili diren landare eta gortinak daude beste aldean eta bertan gizon bat dago eserita.
Ikusi egongela osoa
IVAR armairu gris baten zati bat. Koloretako hariak erabili dira ateko sareak brodatuekin apaintzeko.
Brikolajea gustatzen zaigunez, armairu hauek pertsonalizatu egin ditugu, saretadun ateetan eredu bizi eta geometrikoak brodatuta.

Non aurkitu zenituzten beharrezko altzari osagarri guztiak?

"Tapizatutako ohea banuen jada, baina zortea izan genuen IKEA-ko ‘Bere horretan’ sailean beste bat aurkitu genuenean, ohiko prezioa baino merkeago. Izan ere, altzari asko aurkitu genituen hor, eta, IKEA-ren Berrerosketa programaren bidez, altzari zahar batzuk saldu ahal izan genituen".

Irakurri gehiago etxeko ekonomia zirkularrari buruz
Emakume bat denda bateko mahai baten gainean eserita dago, eta gizon bat dauka alboan.
Irakurri gehiago etxeko ekonomia zirkularrari buruz

Etxe berean bizitzeak espero ez zenituzten abantailak al ditu?

"Elkar ondoegi ezagutzen dugunez, zaila da ezustekoak egotea. Anaiak bizilekua behar zuenean, ez nuen birritan pentsatu. Eskertzekoa da alokairua bion artean ordaintzea, eta energia eta ur gutxiago erabiltzen dugu batera bizi garelako, baina, egia esan, sukaldean egiten duen magiak konbentzitu ninduen. Janaria prestatzeko behar duen tokia dauka ENHET sukaldean. Horren abantaila? ENHET sukalde-seriea erraz desmuntatzen denez, ezin hobea da bizitzak eramaten gaituen tokira eraman ahal izateko".

Ikusi ENHET sukalde-konbinaketa guztiak
Sukalde argi batean ENHET armairuak, MELLTORP mahai zuri bat, koloretako LEIFARNE aulkiak eta NISSAFORS orgatxo zuri bat daude.
Ikusi ENHET sukalde-konbinaketa guztiak

Mahai zuri baten gainean, jaki koloretsuz betetako LYCKAD laberako erretilu gris ilunak eta janaria prestatzeko osagarriak daude.
Moztutako barazkiak eta frutak daude sukaldeko ohol baten gainean eta koloretako GARNITYREN ontzi estalkidunetan banatuta.

Etxeko zein tokitan egoten zarete gehien?

"Anaia etorri baino lehen, egongela zen tokitik erabiliena. Baina bere ondorioak ditu honek: janari gehiago, lagun gehiago eta afari gehiago! Jangelako mahaia handiago batekin ordezkatu ordez, anaiarena saldu genuen IKEA-ren Berrerosketa programaren bidez eta serie bereko txikiago bat erosi genuen ‘Bere horretan’ sailean. Biak batera jarri, eta begira! Pertsonaliza daitekeen jangelako mahai luze eta ederra, aurrekontuaren barruan, eta nahiko arina, bat-bateko jaietan dantzatu ahal izateko".

Ikusi jangelako mahai guztiak
Tonu zuriko jangela batean bi MELLTORP mahai, MELODI sabaiko lanpara zuriak eta hainbat koloretako LEIFARNE aulkiak daude.
Leiho-ertzean SOCKER negutegi zuri bat dago, barruan landare txikiak dituela.
RISATORP saski bat eta kolore biziko barazki, fruta eta beirazko pitxer gardenetan dauden zukuak daude mahai zuri baten gainean.
Janaria eta osagarriak daramatzan NISSAFORS orgatxo zuri bat dago sukalde-gaineko baten eta beirazko ate baten ondoan, eguzkiaren argipean.
Mahai zuri baten gainean granada, granada-aleak eta kakiak daude karanbolak dituen OFTAST katilu zuri baten inguruan.
Ikusi jangelako mahai guztiak
Bizi era jasangarriagoan gehiegi gastatu gabe

Planeta eta diru-zorroa babesteko aholkuak nahi dituzu?

Chiara Effroi Lutteri barne-diseinatzaileak partekatzeko ezagutza dauka etxe jasangarriagoak sortzearen inguruan, eta baztertu egiten du modu kontzienteagoan bizitzea garestia denaren uste okerra.

Bizi era jasangarriagoan gehiegi gastatu gabe

Biok egiten duzue lan etxetik. Nola moldatzen zarete?

"Toki txiki batean bizi zarenean, daukazun espazio guztia erabili behar duzu. Batzuek izkina batean jartzen dute bulegoa; guk pasabidean kokatu dugu! Oso modu desberdinean egiten dugu lan: anaiak nahiago du gauza gutxi edukitzea eta dena txukun egotea, eta ni produktiboagoa naiz kolorez eta inspirazioz inguratua nagoenean. Biltegiei esker lortu dugu bakean egotea eta bakoitzaren espazioa ahalik eta urrunen mantentzea".

Ikusi mahai- eta idazmahai-sistema guztiak
Kolore askorekin apaindutako lan-eremu bat dago LAGKAPTEN mahai zuriarekin eta LÅNGFJÄLL aulki birakari arrosa batekin osatuta.
Osagarriz betetako SKÅDIS ohol zulatu zuri bat dago LAGKAPTEN mahai zuri baten eta LÅNGFJÄLL aulki birakari arrosa baten gainean.
Ikusi mahai- eta idazmahai-sistema guztiak

Idazmahai bat dago izkina batean jarrita. Hainbat apaingarri dituen MALMBÄCK erakusketarako apal gris ilun bat dago parean duen horman.
FORSÅ lanerako lanpara batek argitutako LAGKAPTEN mahai zuri baten ondoan, bost apal dituen antrazitazko ENHET egitura altu bat dago.

Bakarrik bizitzearen zerbait botatzen duzu faltan?

"Ba ez. Uste nuen kosta egingo zitzaidala etxean norbait edukitzea une oro, baina logela nire espazio propioa da: gogokoen ditudan gauzak ditut bertan, eta hortxe biltzen naiz lagunekin".

Ikusi logela osoa
Koloretako apaingarriak eta kolore argiak dituen logela batean, TRÄDKRASSULA oheko arroparekin jantzitako NESTTUN ohe zuri bat dago.
Ikusi logela osoa

Logela propioa ez duenez, nola lortzen du zure anaiak bera bakarrik egotea?

"Patioa bihurtu da anaiaren atseden hartzeko tokia. Lanegun gogor baten ondoren, hor kanpoan egon ohi da landareak ureztatzen (eta haiekin hitz egiten). Lorezaintzarako trebezia ez da hereditarioa, baina abila izan ez arren, gogotsu jaten ditut berak hazitako barazki eta usain-belarrekin prestatzen dituen plater goxoak".

Ikusi ontzi eta landare guztiak
Landareak antolatuta daude eseki daitekeen CHILISTRÅN loreontzi zuri batean eta SESAMFRÖN loreontzi zurixkan, adreilu zuriko horma baten ondoan.
Ikusi ontzi eta landare guztiak

Adreilu zuriko horma baten kontra, HYLLIS apalategiak daude bata bestearen ondoan, loreontziz, landarez eta landatzeko osagarriz beteta.
Landarez jositako patio batean, SKARPÖ besaulki zuri bat, UTTER haurren taburete bat eta UTSUND LED argi-kate beltz bat daude.

Arazorik gabe moldatu zaretela dirudi. Aldaketa gogorrik egon da?

"Derrigorrez erantzun behar badut, bainugela berriro partekatzea izan dela esango nuke. Gauzak gordetzeko toki gutxi genuenez, ongi pentsatu behar izan dugu. Hormetan kakoak jarrita ase genuen biltegi handiak izateko beharra. Gainera, era askotan erabil daitezke. Eskuoihala eseki behar duzula? Hortxe duzu kako bat. Are gehiago, makillajea eta komuneko gauzen poltsak esekitzeko balio dute, baita mopa bat edo jarri eta ken daitekeen esekigailu bat uzteko ere".

Ikusi bainugelarako osagarri guztiak
Lauza zuriak eta gorriak dituen bainugela batean ENHET armairu irekien konbinazioa dago muntatuta, txukun antolatutako gauzekin beteta.
Hiru piezako gresezko eta distirarik gabeko GANSJÖN bainu-joko beltza dago konketa zuri baten alde batean, lauza gorriko horma baten ondoan.
Esekitako eskuoihalak, osagarriak dituen apal bat eta zoruan dagoen VINNFAR bainugelako alfonbra gris ilun bat daude bainugela bateko izkina batean.
Tolestutako eskuoihalak, ontziak, botilak eta bainugelako osagarriak dituzten bi TAVELÅN erretilu daude ENHET armairu bateko apal baten.
VÅGSJÖN eskuoihal zuri bat eta bainugelarako beste osagarri batzuk esekita daude SKOGSVIKEN kako beltzetatik lauza zuriak eta gorriak dituen horma batean.
Ikusi bainugelarako osagarri guztiak