Ohar bereziak
Bat-bateko oharrak. Idatzi. Marraztu. Egin zirriborroak. Espresa zaitez burura etortzen zaizun modurik berezienean. Eguneroko guztiak ez dute zertan ondo antolatuta eta pentsatuta egon. Berezko moduan espresatuz, zure aldartea edonoiz eta edozein modutan harrapa dezakezu. Utzi begi-bistan eta partekatu familiarekin edo pisukideekin. Egunerokoa idazteko era dibertigarri eta ezberdina da. Burua husteko unea iritsi da.
Kokapena: Egongela
Eguneko unea: Gaua
Iraupena: 20 minutu, egunero
Partekatu zure berezitasunak.


Nola espresatu artearen bidez
Erritual honi esker, zure pentsamenduak eta emozioak bisualki adieraz ditzakezu, hazkunde pertsonala eta zeure buruari buruzko ezaguera sustatuz. Ohar-arbel batean pentsamenduak eta sorkuntzak partekatuz, elkarrizketa irekia sustatzen da eta etxeko kideen arteko harremana hobetzen da. Marraztea eta zirriborroak egitea ihesbide terapeutikoa da, estresa murriztu eta lasaitasuna sustatzen baitu. Sarritan ohar-arbela eguneroko gisa erabiliz, zure gaitasun artistikoen garapena sustatuko duzu, eta sormen- eta irudikapen-maila berrietara iritsiko zara.
- Bilatu ohar-arbela jartzeko leku ikusgaia, zure sormena askatzeko eta zurekin bizi diren guztiek ikus dezaten (baita bisitek ere, hala nahi baduzu).
- Gorde arte-material guztiak hurbil, hala nola arbelerako MÅLA errotuladoreak, guraizeak eta ohar itsaskorrak, marraztu edo zirriborroak egin nahi dituzunean eskura edukitzeko.
- Ez ahaztu ezabagailua! Sormena prozesu bat da eta, batzuetan, zenbait gauza askatu behar dituzu.
- Espresa zaitez. Erabili SVENSÅS ohar-arbela egunean zehar askatasun osoz marrazteko, zirriborroak egiteko edo zure pentsamenduak eta sentsazioak idazteko. Erakutsi zure oroimenak; euren artean oso ezberdinak izan daitezke, adibidez, asko gustatu zaizun jatetxe baten ordainagiri bat oroimena izan daiteke.
- Animatu besteei euren sorkuntzak ere partekatzera; horrela, komunikazio irekia eta adierazpen pertsonalen trukea sustatuko dituzu.
Arbelean buruan daukagun guztia islatzen dugu.”
Tauri@editaurial Instagram-en