Saltatu

Gortinekin dekoratzea: nola jantzi etxea eta nola aurreztu berokuntzan modu erraz batean

Bazenekien ehun-gaiekin dekoratuta etxea goxo-goxo manten dezakezula? Gaur gortinekin dekoratzeari buruz arituko gara! Beraz, ez galdu aholku hauek etxea modu erraz, polit eta oso merkean janzteko.

Aurrera!

Gortinak eta estoreak osagarri oso egokiak dira etxerako, erabilera eta funtzio asko izan ditzaketelako leihoa dekoratzeaz harago. Adibidez, etxean gortinak jarrita gela bateko giro desberdinak bereiz ditzakegu, argia blokea dezakegu hobeto lo egiteko kanpotik datorren argiarekin eta islekin lo hartzea kosta egiten bazaigu, eta etxeko tenperatura erregulatzen ere lagun diezagukete. Nola jakin nahi duzu? Orain azalduko dizugu.

Nola lortu tenperatura ezin hobea

Behin baino gehiagotan esan dugun moduan, ehun-gaiak erabiltzea modu oso erraz eta merkea da etxea dekoratzeko eta tenperatura goxoa mantentzeko, batez ere, neguan.

Hotz gehien egiten duen hilabeteetan, gortinek funtzioa oso garrantzitsua dute, etxeen barrualdea kanpoko aire-korronteetatik babestea. Funtzio hori oso baliagarria da, batez ere, ongi isolatu gabeko etxe batean bizi bazara. Gela gortinekin babestean, beroa gela barruan mantenduko da, eta horrela, energia gutxiago gastatuko duzu gela bero mantentzeko; eta zure poltsikoak eta planetak eskertuko dute hobekuntza hori.

Gortina hoberenak aukeratzeko aholkuak

Ziurrenik zeure buruari galdezka arituko zara edozein gortinak balio ote duen. Zein ote den hoberena. Ez kezkatu, gortinak aukeratzeko zalantzak badituzu, hemen dauzkazu guztia argiago edukitzeko bi gako.

  • Kontuan hartu nolako leihoak dituzun instalatuta, gortina guztiak ez baitira neurri beretara moldatzen, baita nolako itxitura duten ere. Itxitura jakitea, gainera, garrantzitsua da gortinetako barrak eta errailak non jarri jakiteko.
  • Fija zaitez zenbat argi sartzen den leihotik eta zein ordutan. Horrela, opakuak eta lodiak edo errezelazkoak behar dituzun, edo zeharrargiekin nahikoa izango duzun jakingo duzu. Hori bai, hotzetik babestu nahi izatera, gortina lodiak gomendatzen dizkizugu.

Zure leihoetarako gortina egokiak aukeratzeko aholku gehiago behar dituzu? Ez galdu bideo labur hau gako gehiagorekin.

Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, geuri izugarri gustatzen zaigu geruza desberdinak konbinatzea. Horrela, beti izango dugu “une eta urtaro bakoitzerako gortina egokia”, eta etengabe gortinak aldatzen aritzea baino merkeagoa eta praktikoagoa izango da, gainera.

Argazkian, erdigardenak diren gortina meheek osatzen duten lehen geruza ikusten da, oso egokiak argiari pasatzen uzteko, eta eguzki-izpiei gela argitzen uzteko, baina pribatutasunik galdu gabe. Eta, gainetik, beste lodiago batzuk jarri ditugu argiari pasatzen utzi nahi ez diogunerako, baita gela kanpoaldetik apur bat hobeto babesteko ere (hotzetik nahiz berotik).

Gortina jasangarriagoak giro goxoagoa lortzeko

Edozein gortinak, edozein estilotakoa izanik ere, ukitu atsegin eta pertsonala emango dio etxeari. Alabaina, gortinak erostekoa bazara edo etxean dituzunak berritu nahi badituzu, utz iezaguzu osagaiei buruzko gomendio txiki bat ematen.

Kotoia da, adibidez, material erabilienetako bat gortinak egiteko. Produktu bikaina delako. Ba al zenekien 2015etik gure kotoi guztia jasangarriagoak diren iturrietatik datorrela? Izan ere, kotoi guztia birziklatua da edo ur eta pestizida gutxiago erabiliz ekoitzia da. Beraz, horrelako gortinen alde egitean, etxea eta etxekoak babesteaz gain, planeta ere babesten arituko zara. Gure konpromiso jasangarria ezagutu nahi duzu? Sakatu botoi hau.

Nahiago izanez gero, etxea dekoratzeko, bero mantentzeko eta, bide batez, ingurumenaren alde egiteko beste aukera merke bat poliester birziklatuzko gortinak aukeratzea da. Adibidez, GJERTRUD gortinak birziklatutako 0,5 l-ko 41 botilez eginda daude. Zer iruditzen zaizu?

Horrela, hondakinak kalitatezko objektu bihurtzen ditugu eta erabili eta gero, berriro birziklatu ahal izango ditugu. Lagunduko diguzu ingurumeneko inpaktua txikitzen?

Zer deritzozu? Anima zaitez eta dekoratu etxea gortinekin. Ez galdu gure aholkuak etxean giro atsegina lortzeko, fakturak gora egin gabe.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.