Udazkenari ongietorria emateko bi dekorazio-estilo
Udazkenean dekoratzeko azkena dugu! Linda Åhman dekoratzaileak azaldu digu bi estilo ezberdinen bidez erraza dela urtaro berrian etxeari joera estiloak gehitzea. Ikus dezagun...
Dekorazioa berritzeari buruz hitz egiten dugunean, ohikoa da burura etortzen zaigun aldaketak denbora eta diru asko eskatzea. Baina ez du zertan horrela izan. Badago etxeko dekorazioaren estiloa aldatzeko aukera, osagarri edo xehetasun txikien bidez, gela guztiei itxura guztiz berria emango dietenak. Eta horixe da, hain zuzen ere, Linda Åhmanek bere gomendioen bidez erakusten diguna. Estilo guztiz ezberdina dute biek, baina oso ondo moldatzen dira oinarri guztietara.
1. Apaindu pastel tonuetan
Kolore pastelak atsegin dituzu? Estilo honetan kolore pastelak dira nagusi, eta espazioari gozotasuna eta erosotasuna ematen diote. Horretarako, dekoratzaileak testura atsegineko (belusa eta lihoa, esaterako) hainbat osagarri aukeratu ditu.
Gama kromatiko honen abantaila nagusia da primeran doala edozein gauzarekin (zuriak, egurra, grisak...), beraz, manten dezakezu jadanik duzuna oinarri gisa, eta elementu sinpleak gehituz (gastu handirik ez dakartenak eta arazorik gabe etxeko dekorazioan txerta ditzakezunak) aldaketa handia lortu. Horretarako, kuxin-zorroak eta beste ehun-gai batzuk, mahai-lanparak edo loreontziak zure aliaturik onenak izango dira.
Hortaz, egin behar duzuna da zure dekorazioaren estiloari erreparatu eta identifikatu gehi ditzakezun xehetasunak, tonu pastelak protagonista bilaka daitezen. Hau bai dibertigarria!
Dirudien baino errazagoa dela erakusteko, Linda Åhman dekoratzaileak beira-arasa zurian prozesu hori praktikan jarri du. Antzeko bat baldin baduzu edo beste edozein tonu neutrotan, aholku hauek erraz aplikatu ahal izango dituzu etxean.
Lehenengo pausua da barruan dauden gauzen artean bat etortzen ez direnak ateratzea, esate baterako, tonu ilun edo deigarriak dituzten liburuak. Utzi soilik nabarmendu nahi ditugun koloreetako objektuak. Eta ez kezkatu, ez duzu zertan beste armairu bat bilatu. Kutxa zurietan antola ditzakezu, argazkian ikusten den bezala.
Tonu neutroa duten dekorazio-pieza eta liburuak begi bistan utz ditzakezu. Jarriko ditugun ukitu berrien oinarria izango dira, bilatzen ari garen gozotasuna lortzeko. Horretarako, gure diseinatzaileak arrosa koloreko bi loreontzi baino ez ditu behar izan. Zer iruditzen zaizu emaitza?
2. Dekorazio neutroa ukitu deigarriekin
Nortasun handiko dekorazio indartsuaren bila ari bazara, hona hemen zuretzako aukerarik onena! Ausart zaitez zure nortasuna erakustera eta sortu eroso egongo zaren etxea. Gure dekoratzailea oinarri neutroarekin hasten da, etxean jadanik dituzun altzari argiekin, adibidez, eta gero nortasuna ematen die kolore bizidun burkoekin eta estanpatu mistoak zuri eta beltzean dituzten osagarriekin. Are gehiago gailentzeko, konbinatu forma organikoak zeramika-ukitu argiagoekin.
Nahiz eta aldaketa handia behar duzula pentsatu, hori guztia argazkian ikusten diren elementuen bidez lor daiteke: ehun-gaiak eta osagarri txiki apaingarriak. Gainerakoa konbinazio ezberdinak probatzean eta irudimena martxan jartzean datza.
Nor zaren erakusteko modu paregabea beira-arasa zure altxorrik garrantzitsuenekin betetzea da, erakusketa bat izango balitz bezala. Linda Åhmanek forma eta tamaina ezberdina duten objektuak taldekatzea gomendatzen digu, ikuskizun bisuala sortzeko.
Argazkian ikusten den moduan, lau edo bost pieza erabiliz emaitza harrigarria lor dezakezu; gainera, dotorea da, eta dekorazioan ikustera ohituta gaudenarekin alderatuz, guztiz ezberdina.
Artista bazina bezala ikusi behar duzu zure burua, mihise zuria aurrean duzula. Daukazuna estilora moldatu dezakezu, baita zure gustuetara ere».”
Linda Åhman, barruko dekoratzaile suediarra
Bi estilo hauetako zeinek konkistatu zaitu? Estilo bat aukeratu baino lehen inspirazioa bilatzen jarraitu nahi baduzu, hemen duzu artikulu pare bat udazkenerako dekorazio-ideia gehiagoz beteta.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.