Saltatu

Etxea zuk zeuk hutsetik hasita apaintzeko aholkuak

Etxebizitzaz aldatuko zarelako, familiako kide berria iritsiko delako, edo besterik gabe, etxean zuk zeuk aldaketa merke batzuk egin nahi dituzulako, kontuan izan honako aholku hauek! Nahiz eta hasieran etxea berritzea zaila dela iruditu, arrakasta izateko gakoa ondo antolatutako egitasmoa izatean datza. Goazen, bada, pausoz pauso!  

1. Aukeratu estiloa eta antolatu 

 

Ezer baino lehen, argi duzu zer nahi duzun? Ez badakizu nondik hasi, gure gomendioa da etxeko kide guztiek tartetxo bat hartzea etxea berritzean lortu nahi duzuenari buruz pentsatzeko. Espazioaren moldaketaz eta konfigurazioaz gain, komenigarria izango litzateke estiloa eta giroa ere adostea.

Zeregina errazteko, lehenik eta behin pentsatu zuen etxeak zer kolore edo testura izatea nahi duzuen. Adibidez, atsegina eta epela izatea nahi baduzue, litekeena da lur-koloreak eta material naturalak gailentzea.  

Behin nagusituko den estiloa aukeratuta, noiz eta nola erabakitzeko momentua heldu da. Batzuetan birritan pentsatu gabe erabakiak hartzea erakargarria izan badaiteke ere, etxea berritzen hasi baino lehen plangintza bat izateak berebiziko garrantzia du. Plangintzari esker dena primeran joango da. Hartu papera eta boligrafoa (edo ordenagailua, hala nahiago baduzu), eta idatzi egin behar duzuen guztia, gutxi gorabeherako datak gehituz. Helburua betetzen lagunduko dizue! 

2. Izan konfiantza dekorazioak duen boterean! 

 

Hauxe da gure aholkua: hartu abiapuntu gisa kolore neutroak dituzten altzariak eta dekorazioaren bidez lortu etxeari eman nahi diozun estiloa. Horrela, denbora pasatu ahala, estilo-aldaketa bat egin nahi baduzue, altzariak ez dira oztopo izango. Gortinak, kuxinak, apaingarriak, lanparak eta beste osagarri batzuk zure aliaturik onenak izango dira.  

Gela pixka bat aldatuko duen eta ukitu berezia emango dion altzari txikiren bat ere gehi dezakezu, noski. Argazkian ikus daitezkeen mahai osagarria eta oin-euskarria, esate baterako. Txikiak direnez, lekuz alda ditzakezu leku gehiago behar duzunean, hala nola lagunak etxera doazenean, kirola egiteko edo etxeko txikienak lasai-lasai jolasean aritzeko. 

Hau da, altzari handi eta oinarrizkoak (sofa edo armairuak, esaterako) osagarri edo pieza txikiago eta bereziagoekin konbinatzean datza. Hori guztia aurreko pausoan aukeratu zenuten estilo eta gama kromatikoa kontuan izanik.   

3. Moldatu baduzuna

 

Etxe bat berritzean ez duzu zertan hutsetik hasi edo duzun guztia bota. Izan ere, duzuna aprobetxatzeko aukerarik egokiena da. Baina aldaketa batzuk egin beharko dizkiozu zure bizimodura molda dadin.

Horixe da, hain zuzen ere, sukalde honetan egin duguna. Lehen oinarrizko altzari batzuk zeuden, baina biltegiratze gutxi zegoen eta estiloak koherentzia-falta zuen gainerako gelen dekorazioarekiko. Gauzak gordetzeko espazioa handitzeko, tiradera-altzariak, apalategiak, orgatxoak eta bestelako pieza gehigarriak gehitu baino ez dituzu egin behar. Gure METOD sistemari esker, erraz-erraza da. Izan ere, altzariak guztiz pertsonaliza daitezke, bakoitzaren beharrak kontuan izanda.     

Dekorazioari dagokionez, nahi genuen estiloa lortu dugu lanpara, txorrota eta apaingarriei esker. Kasu honetan, beltza lur-koloreekin konbinatzea erabaki dugu, baina edozein gama kromatikora molda daiteke.  

4. Eman lehentasuna zuen beharrei 

 

Zeren falta sumatzen duzu beti etxean? Kontuan izan etxea berritzen duzunean falta zaizkizun gauza guztiak gehitzeko une aproposa dela. Badakigu baliabideak mugatuta daudela (aurrekontuari zein espazioari dagokienez), baina ziur gaude aldaketa batzuk nahitaez egin nahi dituzula.  

Eman lehentasuna nahitaez egin nahi dituzun aldaketa horiei. Adibidez, etxean familia-bilera asko egiten badituzue, mahai handiago bat beharko duzue, une horietaz ahalik eta gehien gozatzeko. Jangelan leku askorik ez baduzu, beharbada uko egin beharko diezu gutxiago erabiltzen dituzun beste altzari batzuei (ontzitegiak edo arasak, esaterako). Beste aukera bat mahai eraisgarri bat erostea da. Horrela, egoeraren arabera moldatu ahal izango duzu. 

Ildo horretatik funtzio anitzeko altzariak aukeratzen badituzu, espazioa eta dirua aurrezten lagunduko dizute, altzari bakarrak hainbat funtzio beteko dituelako. Adibidez, jangelako mahaia idazmahai bihur daiteke norbaitek etxetik lan egiten badu, edo gestioak egin behar baditu.  

Noski, aholku honek beste edozein gelarako ere balio du. Benetan garrantzitsua dena lehenestean datza, etxea berritzeko momentua zure ametsetako etxea lortzeko egin behar dituzun aldaketak egiteko unea baita.  

5. Pentsatu epe luzera  

 

Etxea ez da egunero berritzen; beraz, beste aholku bat epe luzera pentsatzea da, bereziki altzariei dagokienez. Garrantzitsua da, batez ere etxea berritzean inbertitzen duzuna askoz gehiago amortizatuko duzulako. Lehen esan dugun bezala, aukerarik onena tonu neutroak dituzten eta edozein espaziotara molda daitezkeen altzari moldakorrak erostea da. Horrela, aurrerago etxebizitzaz aldatzen bazarete edo gelaren bat aldatzen baduzue, prozesua azkoz errazagoa izango da.

Etxean haurrak badaude gure gomendioa da haurraren gela edo espazioa etorkizunari begira antolatzea. Hori lortzeko, haurrarekin batera hazten diren lastaira edo ohe zabalgarriak proposatzen dizkizuegu. Aldi berean aldalekua eta komoda den altzari bat era aukera ona da. Izan ere, denborak aurrera egin ahala aldalekuaren funtzioa galduko du, baina gauzak gordetzeko erabiltzen jarraitu ahal izango duzue.

Faktore horiek kontuan izanda, etxerako erosten dituzuen gauzak askoz gehiago aprobetxatuko dituzue, eta jasangarriagoa izango da zuen poltsikorako, baina baita ingurumenerako ere.  

Apuntatu duzu? Espero dugu aholku hauek erabilgarriak gertatu izatea, eta laster etxea berritzeari ekitea. Hala eta guztiz ere, laguntza behar baduzu, IKEA-n planifikazio-zerbitzuak ditugu eskuragarri denda fisikoan zein webgunean. Eskatu dendan hitzordua aholkulari batekin edo erabili gure gelakako online planifikazio-tresnak.  

Eta aholkuren bat edo beste behar baduzu, hemen dituzu erabilgarri gerta dakizkizukeen artikulu pare bat.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.