6 aholku aire girotuan aurrezteko
Tenperatura altuak heldu dira eta, berriz ere, aire girotua da gure aliaturik onena horiei aurre egiteko. Hala eta guztiz ere, eragiten duen gastuak kezkatzen bazaitu eta modu jasangarriago batean erabili nahi baduzu, hau interesatzen zaizu. Zenbait aholku ematen dizkizugu aire girotuan aurrezten laguntzeko.
Zalantzarik gabe, aire girotua da neurririk eraginkorrena udan zehar beroari agur esateko. Hala eta guztiz ere, aire girotua kontrolik gabe erabiltzeak gastu handia eragin diezaioke poltsikoari. Gainera, aire girotua ez da batere jasangarria eta onuragarria ingurumenerako. Hortaz, aurten modu erantzuleago batean erabili nahi baduzu argiaren fakturan euro batzuk aurrezteko eta planetaren zainketan laguntzeko, ikusi!
1. Aukeratu energia-eraginkortasun altuko gailu bat
Aire girotuan aurrezteko kontuan hartu beharreko puntu nagusia energia-eraginkortasunean kalifikazio altua duen baten alde egitea da. Beraz, oraindik ez baduzu aire giroturik etxean edo daukazuna berritu nahi baduzu, jar ezazu arreta etiketan! Izan ere, gailu konbentzional batekin alderatuta, % 60ko aurrezpena eragin dezake. Horrez gain, eredu berriek eko modua izan ohi dute, tenperaturak urte-sasoira egokitzen dituena energia aurrezteko.
Gogoratu aholku hau etxetresna elektriko guztietara aplika daitekeela; beraz, kontuan har ezazu horiek erosterakoan.
2. Jarri leku egoki batean
Ematen ez duen arren, aire girotuaren kokapenak bere funtzionamenduan eta energia-gastuan eragiten du. Eraginkorragoa izateko eta gutxiago gastatzeko, onena da eguzkiak jotzen ez dion lekuren batean kokatzea. Halaber, ez da komeni kanpoko korronteak edo labearen moduko bero-iturriak dauden guneetan egotea; izan ere, bi kasu horietan, bere tenperatura-neurketari eragin diezaioke.
3. Kontuz ibili mantentze-lanarekin
Aire girotuak ondo funtzionatzea nahi baduzu, hori zaintzea nahitaezkoa da. Horretarako, iragazkiak urtean behin edo bitan garbitu besterik ez duzu egin behar. Urrats hau giltzarria da aurrezteko; izan ere, gailua zikin dagoenean, energia gehiago gastatu behar du adierazitako tenperatura mantentzeko.
Nola egiten da? Oso erraza da: iragazkiak atera behar dituzu, ur eta xaboi likido apur batekin garbitu eta lehortzen utzi berriz jarri aurretik. Hala ere, gure aholkua fabrikatzailearen argibideak begiratzea da, gailurako berariazko gomendioren bat dagoen ikusteko.
4. Mantendu tenperatura 23-25 ºC-ren artean
Bero itzela egiten duenean, oso erakargarria da aire girotua oso tenperatura baxuan jartzea; hala eta guztiz ere, hori ez da beharrezkoa eta askoz gehiago gastatzen du. Izan ere, jaisten den gradu bakoitzeko, kontsumoa % 8ra arte ere igo daiteke.
Espainiako araudiak Eraikinetako Instalazio Termikoen Arautegian ezartzen du udan, barruko tenperatura egokia 23-25 ºC bitartekoa dela, % 45 eta % 60 bitarteko hezetasunarekin. Neguan, aldiz, 21-23 ºC bitarteko tenperatura gomendatzen da. Era berean, garrantzitsua da kaleko eta etxeko tenperaturaren arteko aldea 12 gradu baino gehiagokoa inoiz ez izatea, eragin daitekeen txoke termikoa ez baita batere onuragarria.
5. Saiatu etxea ondo isolatzen
Bai berorako, bai hotzerako, funtsezkoa da etxea ondo isolatuta egotea, barruan tenperatura atsegina mantentzeko. Horretarako, garrantzitsua da ateek eta leihoek bere funtzioa behar bezala betetzea.
Ordurik beroenetan pertsianak, estoreak edo eguzki-oihalak jaistearen moduko oso gauza sinple batek tenperaturak nabarmen murriztea eta aire girotua hainbeste jarri behar ez izatea eragin dezake. Onena da leihoak goizeko lehenengo orduan irekitzea eta, 10etatik aurrera, pertsianak jaistea, arratsaldean freskatzen hasi arte. Horrez gain, garrantzitsua da ordu horietan zehar ateak itxita egotea.
Ba al zenekien IKEA dendan energia aurreztea ahalbidetzen duen estore bat dugula? Ba bai. Bere izena HOPPVALS da, eta izakirik jakintsuenetariko batean dago inspiratuta: erlea. Bere barne-egitura abaraska-forman diseinatuta dago, horrela berokuntza eta, noski, aire girotuko gastua murrizten laguntzen duen geruza isolatzaile bat sortuz. Beraz, estoreak argiaren maila leuntzen du eta, gainera, gela barruan dagoena kanpokoen begiradetatik ezkutatzen du.
6. Ez utzi airea piztuta lo egiten duzun bitartean
Aire girotua gau osoan zehar piztuta uzteak energia-gastu handia eragiten du eta, gainera, osasunerako kaltegarria izan daiteke. Horregatik, beroak ez badizu lo egiten uzten, onena da aire girotua piztea eta, gutxi gorabehera, ordu erdi edo ordubete beranduago amatatzeko programatzea. Ordurako, lotan egongo zara eta tenperaturak apurka-apurka jaitsiko dira; beraz, ez duzu gehiago beharko.
Gau oso beroa bada eta piztuta utzi behar baduzu, erabili termostatoa tenperatura gehiegi jaitsi ez dadin.
Apuntatu duzu? Kontatu dizugun guztiaz gain, badaude beste forma batzuk etxea aire girotua erabili beharrik gabe askoz freskoago egotea lortzeko. Jarri praktikan eta ikusiko duzu zer nolako aldea nabaritzen duzun. Modu horiek guztiak kontatzen dizkizugu hemen:
Eta, etxean are energia gehiago aurreztu nahi baduzu, ez galdu aholku errazak eta praktikoak ematen dituen bideo hau.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.