Nola izan jasangarriagoak etxean: 6 oinarrizko aholku
Bizitza jasangarriagoa izan nahi al duzu? Aldez aurretik zaila edo garestia ematen duen arren, egia esan, eguneroko errutinetan aldaketa txikiak eginez, aurrerapen handiak lor ditzakezu, bai ingurumenarentzat, bai zure poltsikoarentzat. Apuntatu aholku hauek etxean jasangarriagoak izateko diru gehiagorik gastatu gabe!
1. Aurreztu energia zure erabilera- eta erosketa-ohiturak aldatuz
Energia-kontsumoa murriztea ematen duena baino askoz errazagoa da. Besterik gabe, kontua da ohitura batzuk aldatzea eta erosterakoan ondo aukeratzea. Ohiturei dagokienez, honako hauek bezalako oso gauza sinpleak izan daitezke: argiak itzaltzea gela batetik ateratzerakoan; aire girotua gehiegi ez erabiltzea; arropa eskegitzea lehorgailua erabili beharrean; ontzi-garbigailua betetzea edo labea errezeta bat baino gehiago prestatzeko erabiltzea.
Eta zuhurki erosteari dagokionez, bonbilla normalak kontsumo baxuko LED bonbillekin ordeztea asko nabari daiteke argiaren fakturan eta etxetresna elektriko berri bat erosi aurretikbere energia-eraginkortasuna kontuan hartzea ere oso garrantzitsua izan daiteke. Xehetasun txiki horiekin guztiekin energia aurreztea lortuko duzu eta hori oso positiboa da, bai ingurumenarentzat, bai zure poltsikoarentzat. Saia zaitez!
2. Murriztu ur-kontsumoa keinu txikiekin
Ura ahalik eta gehien estimatu eta zaindu behar dugun ondasun mugatu bat da. Etxetik bertatik egin dezakegu hori, keinu txiki batzuk kontuan hartuz, besteak beste, hauek: txorrota ixtea hortzak garbitzen ditugun bitartean; bainatu beharrean dutxatzea; ontzi-garbigailuaren erabilera sustatzea edo garbigailua erabat beteta dagoenean jartzea.
Zentzu horretan, etxean etxetresna elektriko edo sistema eraginkorragoak edukitzea ere berebizikoa izan daiteke. Esaterako, energia-eraginkortasun handiko ontzi-garbigailu bat edo ur gutxiago gastatzen duen ureztatze-sistema bat lorategian.
Txorrota egokia aukeratze abezain gauza sinplea giltzarria izan daiteke; izan ere, txorroten diseinuak ur-gastuari eragiten dio. Horregatik, IKEA-n, gure sukaldeko eta bainugelako txorrotek presiorik galdu gabe kontsumoa % 40ra arte murrizten duten aireztagailuak dituzte.
3. Antolatu janaria ezer ez xahutzeko
Sukaldea ordenatzea berebizikoa izan daiteke elikagaiak erantzukizunez kontsumitzeko. Dena behar bezala kokatuta eta begien bistan mantentzeak ahalbidetuko dizuahalik eta gehien aprobetxatzea daukazun guztia; horrela, elikagaiak hondatzea eta bota behar izatea saihestuko duzu.
Soberakinak hozkailuan gordetzen badituzu beirazko tuperetan, elikagaiak askoz hobeto mantenduko dira eta bere zaporea berdin-berdin mantenduko da gure hurrengo otordurako. Gainera, gardenak direnez, ikuserrazak dira eta, horrela, ez dituzu ahaztuko. Sinesten ez baduzu ere, ahanzturak plater batzuk zaborrean bukatzearen arrazoi nagusia izan daitezke.
Ontzi hauek oso erabilgarriak izan daitezke oraindik prestatu ez ditugun elikagaiak antolatzeko ere bai, bai hozkailutik kanpo, bai hozkailuaren barruan. Adibidez, frutak eta barazkiak banatzeko, fruta batzuek duten etilenoak kalte egin diezaiekeelako barazkiei.
Halaber, elikagaiak despentsan gordetzeko erabil ditzakegu: lekaleak, pasta, arroza, fruitu lehorrak... Horrela, hobeto antolatuta edukitzeaz gain, erabat estalita egongo dira eta askoz hobeto mantenduko dira. Aurreko guztiak, zure kontsumoaren eragina murriztu ez ezik, hilero euro batzuk aurrezten ere lagunduko dizu.
Laguntza apur bat behar baduzu lanari ekiteko , jarraian, bideo bat uzten dizugu, zure hozkailua di-da batean antolatzen ikasteko. Uste duzuna baino errazagoa da!

4. Sailkatu hondakinak birziklapena errazteko
Denok dakigun bezala, birziklapena etxean hasten da hondakinen sailkapenarekin. Hala eta guztiz ere, argi daukagun zerbait izan arren, zoriaren esku uzteak eta horiek kudeatzeko behar dena ez edukitzeak behar bezala ez birziklatzea eragin dezakete.
Hortaz, gure aholkua da birziklapenera erabat egokitutako hondakinentzako espazio bat edukitzea. Argazkian ikus dezakezun bezala, hondakinentzako ontzi desberdinak edukitzeak (organikoa, papera eta kartoia, plastikoak...) asko erraz dezake lan hau eta, horrela, ez da aitzakiarik egongo planeta zaintzearen helburua lortzeko.
Espazio nahikorik ez baduzu ontzi bat baino gehiago jartzeko, ez kezkatu: IKEA-n, beste konponbide batzuk ditugu, adibidez, hondakinentzako banatzaileak ontzi bererako edo ontzi pilagarriak.
5. Babestu eta luzatu etxean duzunaren bizitza
Etxean jasangarriagoak izateko funtsezko urrats bat da bertan dagoen guztia zaintzea (altzariak, ehun-gaiak, osagarriak), ahalik eta gehien irauteko eta hainbeste kontsumitu behar ez izateko. Horrek esan nahi du ondo erabili behar direla eta behar bezala babestu behar direla, baita, noizean behin, apur bat gehiago zaindu ere, bere bizitza luzatzeko.
Adibidez, egurrezko altzarien kasuan, noizbehinka, material hau babesteko berariazko produktu batekin tratatu behar dira, esaterako, STOCKARYD olioarekin, askoz hobeto kontserbatzen eta itxura askoz politagoa ematen laguntzen duelako. Horrez gain, komeni litzateke kanpoan dauden altzariei VÅRDA bernizaren beste eskualdi bat ematea.
Lastairen edo sofen kasuan, zorro babesleak erabiltzea eta aldizka sakonki garbitzea funtsezkoa da horiek ahalik eta hoberen mantendu ahal izateko. Ehun-gaien kasurako, funtsezkoa izango da horiek maiz garbitzea fabrikatzailearen argibideei jarraiki.
6. Aukeratu produkzio jasangarriko altzariak eta ehun-gaiak
Esan bezala, garrantzitsuena da daukaguna zaintzea, baina, etxez aldatuko bazara edo zure etxeko zerbait berritu behar baduzu, modu jasangarriagoan produzitu diren aukerak aurki ditzakezu. IKEA-n, egurraren erabilera erantzulea egiten dugu eta egur gehiena erantzukizunez kudeatutako basoetatik lortzea ziurtatzen dugu. Material iraunkorra, berriztagarria eta birziklagarria da; beraz, etxeko altzarietarako aukerarik onenetariko bat da.
Ehun-gaiei dagokienez, 2015etik, erabiltzen dugun kotoi guztia ur eta produktu kimiko gutxiagorekin hazten da; horri esker, kotoi-ekoizleek eta bere familiek etekin gehiago lortzen dituzte. Horrela, lor dezakezu zure oherako arropak, gortinek eta etxeko bestelako ehunek zuretzat zein ingurumenarentzat ona den material bat edukitzea.
Nondik hasiko zara? Apurka-apurka egiteak aldaketak barneratzen lagunduko dizu eta horiek askoz iraunkorragoak izatea lortuko duzu. Eta, gaiaren inguruko ezagutzak handitu nahi badituzu, informazio interesgarriz betetako esteka bat uzten dizugu hemen.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.