Saltatu

Nola diseinatu egongela lasaigarria

 Egunerokotasuna albo batera uzteko eta eginbeharrez ahazteko egongela bat izan nahiko zenuke? Hemen azalduko dizugu zure etxean bertan nola sor dezakezun zen gune bat deskonektatzeko, atseden hartzeko eta lasaitzeko. Mima zaitez eta egon lasaitasunean egongela baketsu batean. 

Noiz izan zen sofa edo besaulkian etzan zinen eta benetan lasai sentitu zinen azkeneko aldia? Taupadak mantsotu egiten dira, muskuluak lasaitu egiten dira, arnasa askoz sakonago hartzen dugu eta burua, besterik gabe, hutsik uzten dugu une batez… A, plazer hutsa da sentsazio hori, ezta?

Egunaren zati handiena etxetik kanpo igarotzen baduzu zein etxean egiten baduzu lan, garrantzitsua da beti txoko bat eskaintzea, txikia bada ere, atseden hartzeari, geure buruari. Inspira zaitez egongela hau sortzeko erabili ditugun lau urratsekin eta ikusi nola lor dezakezun lasaitasuna eta sosegua zure etxeko nagusi izatea. 

1. Ipini arreta hormen koloreari

Egin soiltasun bisualaren aldeko apustua. Aukera baduzu, aprobetxatu eta margotu horma guztiak kolore bera erabiliz; ahal bada, aukeratu begiratzean lasaigarria den lur-koloreko tonu bat; adibidez, arrosa-koloreko tonu hau. Beste tonu batzuk ere aukera ditzakezu, baina beti leunak izan daitezela;  pastelak, esaterako. Gero, kontrastatzen duten kolore bat edo bi gehi ditzakezu, zuriarekin egin dugun moduan. Eta, azkenik, landareak eta birziklatutako materialez egindako osagaiak dituen giro natural batek epeltasun handia emango dio zure egongelari. 

2. Hustu espazioa eta mantendu ordena

Ez dago inguratzen gaituen espazioa garbi eta txukun mantentzea bezalakorik (apur bat besterik ez bada ere) guztiz erlaxatuta egoteko. Itxura lasaigarri bat lortzeko, saiatu biltegiratze-soluzioak ipintzen, hormaren kolore ederra erakusteaz gain, zure egongela ahalik eta txukunen mantentzen lagunduko baitizute.

Trikimailu bat: itxura harmoniatsuago bat lortzeko, antzeko koloreak dituzten gauzak aukeratzea gomendatzen dizugu, bai eta liburuak bizkarra barrualdean dutela jartzea apalategian. A! Eta ezkutatu, ahal baduzu, kable edo gailu elektronikoak; gogoratu asmoa deskonektatzea dela.  

Saiatu kutxa eta saskietan gordetzen eskura, baina ez begi-bistan, eduki nahi duzuna. Ohiko kutxak nahi ez badituzu edo gorde nahi duzuna konpartimentu ezberdinetan banatu nahi baduzu, minikomoda bat aukera nahiko merke eta praktikoa da.. Oso ondo dator objektu txikiak gordetzeko eta beti eskura izateko, traba egin gabe.  

Egongelako horma aprobetxa dezakezu maila ezberdinak sortzeko hormako apalekin. Honela, gauzak gordetzeko askoz espazio gehiago edukiko duzu eta, aldi berean, egongela apaintzeko aukera gehiago izango dituzu. Adibidez, guk landare batzuk jartzeko aprobetxatu dugu, horrela, hainbeste gustatzen zaigun berde hori izango dutelako hormek, naturan zauden sentsazioa sortuz.  

Txukuntzean, apaintzen ari zara nolabait. Zure objekturik gustukoenak elkartzea gomendatzen dizugu atentzio handiagoa eta ukitu apaingarri bat eman diezaioten espazioari. Inoiz huts egiten ez duen teknika bat zenbait objektu armairu ireki baten jartzea da, gure EKET-arekin egin dugun bezala.  

3. Gehitu landareak espazio lasaigarri bat sortzeko

Esan dugu dagoeneko: ez dago naturaz inguratzea bezalakorik estresa arintzeko. Airea arazteaz eta oxigenoa sortzeaz gain, barrualdeko landareek kolorea, testura eta sakontasuna ematen diete espazioei. Leiho baten gainean loreontzi zintzilikariak jar ditzakezu, loreontziak azpian eta elementu naturalak dituen soka bat leihoa zeharkatzen. Landare loredunak ederrak dira, baina kasu honetan, natura berdea jartzea erabaki dugu nagusiki. Azken finean, ordea, zure gustuen eta trebeziaren araberakoa da hori. Gomendio bat: zaindu zure egongela lasaigarriaren aroma. Horretarako, lore lurrindun lehor batzuk apartak izan daitezke.

Gainera, ikusi al dituzu jarri ditugun saskiak? Material % 100 berriztagarriekin eginak daude eta oso praktikoak dira, bai barruan objektuak gordetzeko, bai espazioa apaindu eta ukitu natural bat emateko. 

4. Xehetasunak zure egongela lasaigarrirako

Poliki-poliki, pieza guztiak ahokatzen doazela ikusten goaz, bai eta "lasaitasun-ekosistema" bat sortzen ari garela. Behin egongela antolatuta, azken ukituak emateko unea da txoko lasaigarri hau osatzeko osagarriekin.

Ikusi duzunez, ez da inbertsio handirik behar espazio bat itxuraldatzeko edo ukitu bereizgarri hori emateko. Pintura-geruza bat, kutxak eta apalategi edo apalen bat, bihotzak alaitzeko berde pixka bat, gure objektu edo oroigarriren bat dekorazio gisa… Nahiko erraza da, ezta? Azkenik, ikus dezagun zure ehunek duten boterea lasaitasun-oasi bat sortzean. 

Lehenengo premisa espazio lasaigarri bat edukitzeko ahalik eta erosoena izatea da. Eta, zer dago kuxinak baino hoberik hori lortzeko? Ez izan zenbait edukitzeko beldur, tamaina ezberdinetakoak badira ere, baita lurrean jartzeko ere, hala nahi izanez gero. Mantak ere aliatu ezin hobea dira hotz apur bat dugunerako, mugitu behar izan gabe; horregatik, baten bat beti gertu izatea gomendatzen dizugu. Hortaz gain, gogoratu alfonbra eder bat gehitzeko aukera ere baduzula, epeltasuna areagotzeko.  

Kuxin guztiak uzteko toki bat behar baduzu, lurrean jartzeko handienak, bereziki, esekileku bat oso lagungarria izan daiteke. Guk, kuxinei zulo pare bat gehitu dizkiegu zintzilikatu ahal izateko, horrela behar baino gehiago zikintzea edo, besterik gabe, traba egitea ekidinez. Banakako kakoak edo zuzenean oholtxo bat jar dezakezu zenbait kakorekin.  

Xehetasunez ari garela, ez dago sobera eremu edo erretilu txiki bat eskura izatea mokadutxoren batekin, edari bero batekin (kafe gozo bat edo te organiko bat, esaterako) edo ur fresko pixka batekin botila edo pitxer batean. Behar duzun guzti-guztia etxetik alde batetik bestera ibili beharrik gabe. 

Hauek dira azken ukituetako batzuk, baina ziur espazioa aprobetxatuz zoazen heinean, hobeto jakingo duzula zer behar duzun erlaxatzeko: intsentsuaren aroma, atzetik musika pixkat bat, erosi duzun azken liburua ondoan, etab.   

Inspiratzen jarraitu zure etxea atontzeko ideia hauekin eta gozatu txoko oso bereziez.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.