Nola diseinatu sukaldea: inspirazioa eta aholku onak
Sukaldea aldatzea erabakitzea ez da erraza, badakigu. Horregatik, inspirazio apur bat eta aholku onak emango dizkizugu sukaldea nola diseinatu argi izan dezazun.
Lauzak eta zorua soilik aldatu nahi badituzu, edo sukaldea goitik behera eraberritu nahi baduzu sukaldeko altzariak eta etxetresna elektrikoak ere aldatuta, hori lortzen lagundu nahi dizugu.
IKEA-n mota eta prezio orotako sukaldeen diseinuak aurkituko dituzu. Eta ez kezkatu, gure sukaldeak planifikatzeko eta muntatzeko aholkularitza-zerbitzuarekin, sukaldeetan aditua den aholkulariak dendan, sarean edo etxean bertan lagunduko dizu! Hitzordua eskatu besterik ez duzu egin behar.
Lehenik, inspira zaitez sukalde super politetan
Ez duzu argi zer sukalde mota nahi duzun? Nahi al duzu ideiak ematea? Badakigu sukaldea diseinatzea erabaki garrantzitsua dela; beraz, lasai, ez aritu arinegi.
Lasaitu eta aurki ezazu behar duzun inspirazioa sukalde-diseinu guztien artean. Modernoak, txikiak, handiak edo estuak. Den bezalakoa izanik ere, imajina ditzakezun sukalde-diseinu guztiak ditugu.
Erakutsiko dizkizugu!
Tonu iluneko sukaldeak
Ohikoa ez bada ere, tonu iluneko sukaldeen diseinuak guztiz harrigarriak dira, eta ederki ematen dute!
Sukaldea estilo modernokoa izan daiteke, lehenengo irudian bezala; edo, aitzitik, ez hain modernoa eta retro-kutsua duena, hemen behean ikus dezakezun sukalde honen diseinuaren antzera. Zer iruditzen? Sukaldeko aurrealde beltzek estilo zeharo desberdinak eskaintzen dizkigute, hemen bezala, baina guztiak ere originalak. Izan ere, tonu ilunak aukeratzen badituzu, zure sukaldea etxeko dekorazioaren elementu garrantzitsuenetako bat izatea lortuko duzu.
Tonu ilunak eta argiak nahasten dituzten sukaldeak
Sukaldea hain iluna izateak ez zaitu konbentzitzen? Ez kezkatu, bigarren aukera honetan sukaldean izan nahiko zenituzkeen argi-ukitu txiki horiek kontuan izan ditugu, betiere diseinuaren originaltasunari kalterik egin gabe.
Aurrera kontrasteekin!
Koloreen eta tonuen kontrastea oso ohikoa da sukaldeen diseinuan. Sukaldeko altzarien diseinuak edo sukalde-gainekoak joko asko ematen du zuk aukeratzen dituzun lauzekin.
Kasu honetan, hain zuzen kontrakoa ikusten dugu: zuria gailentzen da sukaldean, eta kontrastea egiten du zur-tonuko sukalde-gainekoarekin. Gainera, gure sukaldeko uharte bat ere badu. Polita, ezta?
Beste kolore batzuetako sukaldeak
Bizitza ez da beti zuria edo beltza; beraz, zure sukaldeak zergatik izan beharko luke horrelakoa? Arriska zaitez, eta sartu hain gogoko duzun kolore hori. Emaitza harrigarria izan daiteke.
Adibide honetan, berdea hautatu dugu armairuetarako, baita paretako lauzetarako ere, baina tonu ilunago batean azken hauek, kontrastea egin dezan koloreen gamatik irten gabe.
Gainera, diseinu honetan, sukalde-gainekoaren egurraren tonu berdineko heldulekuak aukeratu dira sukaldeko armairuetarako. Sukaldeko altzariak kolorebakarrak izanda, sukaldeak pertsonalitate berezia eta paregabea du.
Jokatu sukaldeko etxetresna elektrikoekin
Sukalde-diseinu harmoniatsua lortzeko beste modu bat da sukaldeko altzarietarako kolore bat aukeratzea, eta etxetresna elektronikoetarako, berriz, kontrako beste kolore bat. Zuria eta beltza oso ongi geratzen dira beti, sukalde honetan bezala.
Metro koadro gutxi dituen sukaldea izan arren, baditugu sukalde txikietarako diseinuak ere. Zentimetro oro aprobetxatuta, baina estiloari muzin egin gabe.
Sukaldea diseinatzeko aholku onak
Sukalde moderno eta txikien diseinuak eta sukaldeko altzarien hainbat diseinu ikusi ostean, iritsi da lanari ekiteko unea. Hiru aukera dituzu:
- Laguntza eskatzea gure sukaldeetako aholkularitza-zerbitzuari.
- Sukaldearen diseinua online planifikatzea, sukaldeak konfiguratzeko tresnarekin.
- Den-dena zuk zeuk egitea. Nola? 4 urratsetan azalduko dizugu nola hartu neurriak, nola planifikatu sukaldea eta abar, sukaldeak planifikatzeko urrats hauetan.
Amaitu dira aitzakiak. Badakizu nola diseinatu sukaldea!
Zer deritzozu? Sukaldea diseinatzeko laguntza behar baduzu, gogoan izan IKEA-n dekorazioko aukerak planifikatzen lagunduko dizugula etxetik mugitu gabe, bideo-dei baten bitartez, dendan (itxaron behar izan gabe, aldez aurretik hitzordua eskatuta), edo gure IKEA DISEÑA puntuetan. Zuk aukeratu!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.