Eduki nagusira joan

Nola erosi sukaldea

Lau pausotan zure ametsetako sukaldea erosteko gida: neurriak nola hartu eta nola planifikatu behar duzunetik nola eskatu eta instalatu arte azaltzen dizugu. Pauso bakoitzean zehar gidatuko zaitugu, zu bakarrik egin nahi baduzu zein gure zerbitzuak kontratatu nahi badituzu.

Neurriak hartu

1. Neurriak hartu

Kontuan izan honako hauek:

  • Neurtu milimetrotan; hala, diseinua zehatzagoa izango da eta, gure 3D planifikatzailea erabiltzen baduzu, lagungarria izango zaizu.

  • Seinalatu ondo non dauden entxufeak eta ur-harguneak. Halaber, seinalatu irtenguneak, hala nola, hodiak edo erradiadoreak.

Neurri hauek plangintzaren oinarria izango dira, eta bideo honetan azaldu dugu nola egiten den. Oraindik zalantzarik baduzu, gure sukaldeen instalatze- eta neurketa-zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke.

    Sukaldeko neurriak hartzea ez da zaila, baia ondo egin behar da. Neurri hauek plangintzaren oinarria izango dira, eta bideo honetan azaldu dugu nola egiten den.


    plangintzaren ikonoa

    2. Planifikatu

    Sukaldea planifikatzen duzunean, zure ametsak egia bihurtzen dituzu. Oso dibertigarria da, eta gauza asko antolatu behar dituzu, non jarriko duzun hozkailua edo zenbat tiradera beharko dituzun esate baterako.

    3D planifikatzailea erabiltzeko, lehenik eta behin zure sukaldearen neurriak jarri behar dituzu; hala, formarekin, koloreekin eta sukaldearen nortasuna definituko duten bestelako elementuekin jolastu ahal izango duzu.

    Bukatu duzunean, gogoan izan plangintza gorde behar duzula, eta erabiltzaile eta pasahitza zehaztu; horrela, errazagoa izango da eskaera egitea.

    Bideo honetan nondik hasi behar zaren azaltzen dugu.


      3. Egizu eskaera

        online erosketaren ikonoa

        Erosi webgunean

        Eskaera egiteko dena prest daukazunean, internet bidez eska dezakezu. Atera produktuen zerrenda eta erosi webgunean.

        dendako erosketaren ikonoa

        Joan gure denda batera

        Nahiago baduzu, sukaldeetan aditua den langile batekin egon zaitezke gure edozein IKEA dendatan. Hark sukaldea planifikatzen eta erosten lagunduko dizu.


        instalazioaren ikonoa

        4. Instalatu

        IKEA sukaldeak zuk bakarrik instalatzeko gai izateko diseinatu dira. Baina zuk bakarrik egitea ez baduzu nahi, gogoan izan gure laguntza nahi duzunean.

        Oharra:

        • Edozein produktu instalatzeari ekin baino lehen, jarraitu argibideei.
        • Instala itzazu produktuak ordena egokian.
        • Zirkuitu elektrikoan edo ur-hoditerian aldaketarik egin behar baduzu, eskatu beti laguntza profesional bati.

        Laguntza behar duzu? Erabili sukaldeen instalazio-zerbitzua.

        Ikusi bideoa eta oso erraza dela ikusiko duzu.

          Galeria