Saltatu

6 ideia zure etxea inoiz baino epela eta erosoagoa izateko

Egun laburragoak eta argi gutxiagorekin iritsi dira, eta horiekin batera, manta epel baten azpian sofan uzkurtzeko tentazioa. Horren ondorioz, etxean igarotzen dugun denbora biderkatu egiten da, eta zure gela erosoagoa izaten eta, aldi berean, zure estiloa mantentzen lagundu nahi dizugu. Jarraitu irakurtzen eta adi egon!

Zure etxea berotzeko ehun-gai epelak 

Ehun-gaiak bikainak dira diru askorik gastatu gabe guneak berritzeko, aldaketa txikiekin zure gelak itxuraldatuko dituzu. Neguarekin batera, ehun-gai beroak indarrez itzultzen dira gure etxea are erosoagoa izateko. Izan ere, dena ez da berogailuak jo eta su jartzea: gortinek, tapakiek eta alfonbrek etxea luzaroago bero mantentzen laguntzen digute, hain gustura egongo zara, non kostatuko zaizun bertatik irtetea!

Ezagutu zure etxerako ehun-gaiak
EKTORP sofa eta SANDBRODD tapakia duen egongela
Ezagutu zure etxerako ehun-gaiak

Hotza sartzea eragozteko eta epeltasuna mantentzeko koloretako gortinak

Gortinak ez dira udazken eta negurako bakarrik onak, ezinbestekoak dira urte osoan zehar.

Dekorazioari dagokionez ezin hobeak izateaz gain, argiaren sarrera erregulatzeko ere balio dute, kanpoko hotzetik isolatu eta guneei intimitate eta goxotasun handiagoa emateko. Errezelak eta gortinak aukera ditzakezu zure egongela eta logela isolatzeko eta tenperatura mantentzeko. Gortinek ere barrera bezala jokatzen dute leihotik sar daitekeen aire hotzaren aurka.

Aurkitu zuretzako estore ezin hobeak
SILVERLÖNN errezel erdigardenak dituen egongelako leihoa.
Aurkitu zuretzako estore ezin hobeak

Isolatu zure zoruak hotzetik alfonbra politekin

Hil hotzetan, alfonbrak oinarrizko elementuak dira berriro zure geletan, etxeei berotasuna eta estiloa ematen dietelako eta lurzorua babesten dutelako. Alfonbra mota ezberdinak ere konbina ditzakezu, gelei ehundura eta mugimendua gehitzeko. Berotasun handiagorako, hautatu ile luzeko modeloak, erosotasun handiagoa eskaintzen baitute. Artilea, belusa edo baita zuntz sintetikoa bezalako ehun-gaiek ere are atseginagoak izango dira. Hori bai: gogoratu zapatak sarreran uztea eta etxeko zorua ez zapaltzea, eta are gutxiago alfonbrak.

Ikusi eskuz egindako alfonbra gehiago
Logela argitsu batean, KOPPARBLAD zorro nordikoa duen ohe estalgabetua dago; azpian, STOENSE alfonbra bat dago.
Ikusi eskuz egindako alfonbra gehiago

Negurako burkoak, kuxinak eta tapaki epelak

Gure etxean denbora pasatzearen gauzarik onenetako bat sofan uzkurtzea da. Tapaki batekin filma ikusten igarotzeko arratsaldeak edo irakurtzen ari zaren liburua are zoragarriagoak izatea nahi baduzu, gehitu zure sofari ondo tapatzeko burusi bero bat. Kuxinek ere zorroak aldatzeko aukera ematen dute; zorro freskoago batzuk jar ditzakezu udarako, eta epelago batzuk negurako. Eskuratu belusezko zorro leunak eta ikusi zein sentsazio atsegina ematen duten. 

Ezagutu zure kuxin-zorro berri gogokoenak
Neguko irakurketa-txoko baterako burkoak eta mantak
Ezagutu zure kuxin-zorro berri gogokoenak

Hotz ez izateko oheko arropa 

Nahiz eta logelan egongelan baino denbora gutxiago igaro, hotzerako ere egokitu eta prestatu behar dugu, badakigulako ez dagoela ohe hotz batean sartzea baino gauza desatseginik. Beraz, aukeratu izara-sorta lodiagoak eta beroagoak, edo eskuratu ederto estaltzen zaituen eta tenperatura baxuei aurre egiten dien edredoi nordiko on bat. A! Eta gogoratu izarak edo zorro nordikoa astean behin gutxienez 60 º-tara edo fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz garbitzea.

Ederto lo egiteko nordikoak
Negurako oheko arropa
Ederto lo egiteko nordikoak

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten helbururako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.