Eduki nagusira joan

5 opari original eta berezi pertsona oso berezientzako

Gabonak etortzeko daudenez, helduak gehien kezkatzen dituen buruhaustea zer oparitzea da. Urteak aurrera doazen heinean, zailagoa dirudi pertsona hori harritzea egokia eta guztiz ustekabekoa den zerbaitekin, ala ez? Gaztelaniaz hiru “B”en araua esaten dioten hori (“bueno, bonito y barato”) oraindik ezaguna denez, objektu batzuen aukeraketa bat prestatu dugu. Objektu horiek aurreko baldintzak betetzeaz gain, beste hiru adjektibo dauzkate: originalak, harrigarriak eta kalitatezkoak. Zer den jakin nahi duzu? Utziozu aurtengo Gabonetan zer oparituko duzunari buruz kezkatzeari eta inspiratu honako 5 ideia hauekin.

Dekoraziozko elementuen konposizioa hondo ilun batean. Kopa bat, erlojua, mahaiko lanpara eta argi edo beirazko kanpaia daude, beste batzuen artean.
Dekoraziozko elementuen konposizioa hondo ilun batean. Kopa bat, erlojua, mahaiko lanpara eta argi edo beirazko kanpaia daude, beste batzuen artean.

Metalizatu-ukituaren joera

Opari bat egin nahi diozun pertsonari moda gustatzen bazaio, utzi aho zabalik dekorazioaren azken joerak jarraitzen dituen zerbaitekin.

Denboraldi honetan, zalantzarik gabe, metalizatu-ukitua da protagonista. Akabera mota hori daukaten objektuak eragin handia izaten ari dira, detaile txikietan zein pieza handi eta ikusgarrietan.
Beraz, ez pentsatu bi aldiz. Aukeratu bere etxera erraz egokitzen den opari bat, egongelarako argimutil bat, elkarrekin dauzkazuen argazkietarako marko bat edo objektu berezi bat nabarmentzeko urre-koloreko oinarria daukan kanpaia bat, esaterako.

Objektu metalizatu guztien bilduma osoa ikusi nahi baduzu, sar zaitez gure Dekorazio osagarrien atal berezian.

Kolore metalikodun paperezkoak eta pastela mahai batean.

Objektu txikiak proiektu handientzat

Gabonetako opariak lurrin ona bezalakoak dira: tamainak ez du esan nahi hobeagoak direnik. Ez da ideia txarra detaile txiki eta erabilgarri bat erostea, hemen erakusten dizuguna bezalakoa.

Jaiegunak eta Gabon-ospakizuna pasatzen direnean, errutinara eta lanera bueltatzea aurre egin beharko diogun errealitate latza izango da. Eta ba al dago urte berria oin egokiarekin hastea baino hobeagorik? Lagundu pertsona horri dena prest izaten antolatzeko eta bere irudimen osoa garatzeko, besteak beste, LANKMOJ paperezko artikulu txikiekin. Klipak, post-it-ak, azpimarratzaileak... Ideia onak beharrezkoa den guztia pasatzen ez uzteko.

Ikusi antolakuntza-objektu gehiago gure Paperezkoen atalean.

Kafearen ordua gourmet erara

Arratsalde erdian kafea edo tea edatea gustatzen zaienentzat ez dago edari bero horien erritua osatzeko opari bat baino gauza hobeagorik.

Erretilu polit batek, infusioetarako iragazki batek eta eztia zerbitzatzeko koilara batek ere zure arratsaldeak esperientzia oso atsegin bihur ditzake. Gainera, EGENTID fruta-zaporeko infusio-paketeen aukera batekin osatu dezakezu, modu jasangarrian eginda daudenak (gama naturala, UTZ ziurtagiriarekin).

Ikusi gure elikadura produktuak hemen klik eginez.

Beti gonbidatzen zaituenarentzat

Lagunak eta senideak etxean hartzeko prest dagoen pertsona horrek detaile bat merezi du. Zer deritzozu osagarri praktiko eta dekoratibo bati, elkartze horietan erakuts dezan?

BRÖLLOP euskarria perfektua da edozein elikagai, pastel freskoak edo gazta goxo-goxoa, adibidez, egoera ezin hobean mantentzeko. Estalkia kentzen duzunean, gainera, platerak zerbitzatzeko azpil bihurtuko da.

Zerbait polita, naturala eta iraunkorra

Natura maitatzen duten pertsonak daude, baina naturaz oporretan edo asteburuetan bakarrik goza dezakete. Horregatik, landareak oparitzeko apustu perfektua dira. Politak dira eta gutxi zaintzearekin hamar urte ere iraun dezakete!

Landare txikiak toki asko ez daukaten etxeetarako paregabeak dira, apartamentu edo partekatutako pisuetarako, esaterako. Haiekin, berdea maitatzen dutenei natura puska bat oparitu diezaiekezu. Zeramikazko eltze edo pitxer berezi baten gainean jar dezakezu ukitu ezberdin bat emateko.

Ez galdu landare naturalen sorta gure webguneko Landareak, lorezaintza eta baratzea atalean.

Aurtengo Gabonetarako aholku eta ideia gehiago jakin nahi badituzu, emaiozu begirada bat Gabonetako zuhaitzak, loreontziak eta landareak atalari.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.