Telefono bidezko erosketetarako baldintza orokorrak
Dokumentu honek eta atxikitako dokumentu guztiek arautzen dituzte telefono bidezko salmenta eta bide hori erabiliz erositako produktu guztiak.
Eskaera egiten duzunean, Bezeroak baiesten du Erosketa-baldintza orokor, Pribatutasun-politika eta Cookieen politika hauekin lotetsita geratzen dela:
https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/privacy-policy/
https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/cookie-policy/
Baliteke IKEA-k Erosketa-baldintza orokorrak eta Erabilera-, Pribatutasun- eta Cookieen baldintzak aldatzea.
Ordainketa egin baino lehen, dokumentu horiek irakurtzea gomendatzen diogu Bezeroari, IKEA-ren webguneko “Zehaztapenak eta baldintzak” atalean une oro dauden horiek aplikatuko baitira, eta zerbitzua kontratatzeko, ezinbestekoa izango baita zehaztapen eta baldintza horiek aldez aurretik onartzea.
Eskaera web-orria erabilgarri dagoen edozein hizkuntzan gauzatzea aukeratu ahal izango du Bezeroak: gaztelaniaz, euskaraz, galegoz, katalanez eta ingelesez.
1. GURE DATUAK
Hauek dira enpresa arduradunaren datuak:
IKEA IBÉRICA SA, IFK: A28812618
Helbidea: Avenida Matapiñonera Nº 9 Código postal 28073
San Sebastián de los Reyes (Madril)
Madrilgo Merkataritza Erregistroan, 1251. liburukian, 8. atalean, 102. folioan, 23549. orrian inskribatuta
Telefonoa: 900 400 922
Helbide elektronikoa: [email protected]. Aurrerantzean "IKEA".
2. KONTRATATU AURREKO INFORMAZIOA ETA ADIERAZPENAK.
Zerbitzua kontratatu aurretik eta erosketa-prozesuan zehar, Bezeroa kontratatzeko baldintza orokor hauek eskuratu, gorde eta inprimatu ahal izango ditu kontsultatzeko.
Webgunea erabiltzen duenean Bezeroak emandako informazio eta datu pertsonal guztiak IKEA-ren Pribatutasun-politikaren arabera tratatuko dira, baita Erosketa-baldintzak onartzeko unean Bezeroak markatutako aukeren arabera ere. Bezeroak aitortzen du IKEA-ri emandako informazio eta datu guztiak egia direla eta errealitateari dagozkiola. Bezeroak beharrezko informazio guztia ematen ez badu, ezin izango da eskaera egin.
Bezeroak iruzurrezko edo gezurrezko eskaerarik ez egiteko konpromisoa hartuko du eta, halako kasuetan, IKEA-k eskaera horiek baliogabetzeko eta dagozkion neurriak hartzeko eskubidea izango du.
Bezeroak aitortzen du 18 urte baino gehiago dituela eta kontratu ekonomikoak egiteko behar diren legezko eta jarduteko gaitasunak dituela.
Pertsona juridikoen kasuan, webgune honen bidez, haren izenean eta ordezkaritzan jarduten duten pertsona fisikoek bermatzen diote IKEA-ri, eta zerbitzua emateko lotura duten hirugarrenei, pertsonei juridiko horren izenean jarduteko nahikoa ordezkaritza dutela erosteko unean, eta bermatzen dute, transakzioa egiteko unean, ez dutela hirugarrenen eskubiderik urratzen eta pertsona juridikoei buru emandako datuak eta informazioa egiazkoak, zehatzak eta fidagarriak direla.
IKEA-k ez du aurrez aipatutako adierazpenaren ondorio izan daitekeen edo berauekin erlazionaturik dagoen pertsona eta/edo ondasunen kalte edo galtzeen ardura hartuko.
3. ESPARRU GEOGRAFIKOA
Webgunearen bidez eskaintzen diren produktuak Espainiako lurraldera bidali edo jasotzeko bakarrik daude eskuragarri, Kanariar uharteak, Ceuta eta Melilla salbu.
4. IKEA PRODUKTUAK
Bezeroak adierazten du badakiela IKEA-n saltzen diren produktu guztiak etxean erabiltzeko egin direla, eta dagozkion arauak eta estandarrak betetzeko azterketa guztiak gainditu dituztela. Nolanahi ere, eskaintzako produktu batzuk erabilera profesionala edo publikoa emateko ere garatu dira, eta erabilera horiei dagozkien arau teknikoek zehaztutako segurtasun-, iraunkortasun- eta egonkortasun-baldintzak betetzen dituzte.
IKEA-k produktu guztietan eskaintzen dituen bermeak, oro har, etxeko erabilerara mugatuta daude. Hala balegokio, eta IKEA-ko produktu bat erosi baino lehen, Bezeroak egiaztatu beharko du gai hori egokia izango dela eman nahi dion erabilerarako. Informazio hori eskuratzeko, produktuaren azalpen-fitxak kontsulta daitezke IKEA dendetan eta www.IKEA.es helbidean.
IKEA-k ez ditu bere gain hartzen IKEA-ko produktu bat pentsatu den erabilera ez den beste erabilera bat emateagatik sor daitezkeen erreklamazioak.
Bezeroak adierazten du badakiela IKEA-k ez daukala nazioarteko estandarren arabera (ISO9000, ISO 14000, EMAS, SA8000 eta abar) kudeatzeko sistema ziurtaturik. IKEA-ren helburua da IKEA marka bera Bezeroentzat konfiantza-berme bat izatea, bai jarraitzen dituzten prozesuei, bai saltzen dituzten produktuei dagokionez, kalitateari, segurtasunari, ingurumenari eta erantzukizun korporatiboari dagokien alderdiak kontuan hartuta. Horretarako, prozesu guztiak kontuan hartzen dituzten hainbat kudeaketa-sistema eta barneko protokolo ditugu, eta sistema horiek guk geuk ikuskatzen ditugu gure enpresako unitate guztietan puntu guztiak betetzen direla ziurtatzeko.
Produktuak ekoizteko unean, IKEA-ren berezko kalitate-, ingurumen- eta erantzukizun korporatiboari buruzko estandarrak aplikatzen dira. Estandar horiek nazioarteko printzipioak aintzat hartuz aplikatzen dira, eta aurrez aipatu diren arauetan xedatutako berak dira. Gainera, enpresak hainbat ikuskatzaile dauzka produktuen hornitzaile guztiek eta IKEA-k eskaintzen dituen zerbitzu guztiek arauak etengabe betetzen dituztela ziurtatzeko.
5. AKATSAK ZUZENTZEKO BITARTEKO TEKNIKOAK
IKEA-ren webguneak emandako datuak berresteko leihoak bistaratzen ditu, idatzitako datuek okerreko formatua izanez gero, erosketarekin jarraitzen uzten ez dutenak. Edozein kasutan, eskaera eta ordainketa amaitu baino lehen, interesatzen zaizkion produktuak ikusi ahal izango ditu Bezeroak IKEA-ren webgunean. Ordainketa-prozesua amaitu ondoren akatsik aurkitzen badu, Bezeroen arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko da 900 400 922 telefonora deituz, [email protected] helbidera idatziz edo https://ww9.ikea.com/es/es/contacto/formulario.php estekan eskura daitekeen inprimakiaren bidez.
6. SARTZEN EZ DIREN PRODUKTUAK
"Telefono bidezko erosketa" zerbitzutik kanpo daude landare naturalak, "IKEA Food" saileko produktuak, elikagaiak, metroka saltzen diren oihalak, neurrira egindako sukalde-gainekoak, persiar alfonbrak, aukeran dauden produktuak, baita eskuragarri dagoen kolore guztietarako erreferentzia bidez ezin desberdindu daitezkeen produktuak edota produktu pertsonalizatuak kasu.
7. ESKAERAK TELEFONO BIDEZ EGITEKO ARGIBIDEAK
IKEA-k telefono bidezko salmenta-zerbitzua eskainiko die bezeroei, zerbitzu jakin horretarako erabilgarri dauden produktu desberdinak dauden IKEA-k webgunean zerbitzu horretarako jarritako telefono-zenbakiaren bidez, goizeko 08:00etatik gaueko 22:00 Astelehenetik larunbatera, jaiegun izan gabe, eta 10:00etatik 22:00etara igandeetan eta jaiegunetan. Zerbitzu honekin lotuta ez dagoen beste edozein gestiotarako, jarri harremanetan Bezeroaren arreta-zerbitzuarekin.
Telefono bidez erosi ahal izateko, bezeroak IKEA-rekin harremanetan jarri beharko du zerbitzua eskaintzeko jarri duen telefonora deituz, eta IKEA-ri zein produktu erosi nahi dituen jakinarazi beharko dio.
Eskaera egin aurretik, Bezeroak pausu hauek jarraitu beharko ditu:
1. Webgunean agertzen den produktuen deskribapena irakurri eta ulertu. Zalantzarik izanez gero, Bezeroa IKEA-rekin harremanetan jarri beharko da https://ww9.ikea.com/es/es/contacto/formulario.php web-inprimakiaren bidez, [email protected] helbide elektronikoaren bidez, Bezeroaren arreta-zerbitzuko telefonoaren bitartez edo gertuen duen IKEA dendara joanez.
2. Webguneko produktuei buruzko informazioaren eta informazio teknikoaren ataletan agertzen diren funtsezko ezaugarriak eta ezaugarri teknikoak irakurri eta ulertu. Besteak beste, arau teknikoei eta produktuari eman nahi zaion erabileraren inguruko ezaugarri esanguratsuei dagokien adierazpen oro.
3. Produktuen prezioa eta aplikagarriak izan daitezkeen sustapen posibleak webgunean kontsultatu. Produktuaren amaierako prezioa, BEZa barne duela, aurreikusteko aukera ere izango du, edota aplikagarria den zerga oro, baita hautatutako garraio-zerbitzuaren prezioa ere. Aurretik jakinarazten da eta Bezeroak aitortzen eta berariaz onartzen duela IKEA-ren webgunean agertzen den artikuluen prezioa alda daitekeela, baina jaitsiz bakarrik, momentu zehatz horretan indarrean dauden sustapenen arabera.
Hautatutako salgaien arabera, produktuak paketeria bidez banatuko dira (25 kg baino gutxiagoko eskaerak, eta bertako produktuek 78,5x55x39 cm-ko neurria gainditzen ez badute), edo etxean bertan entregatuko.
Behin produktuak hautatuta, IKEA-k telefono bidez egindako eskaera bidaliko du bezeroak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko horretan, IKEA-ren webguneko atalerako esteka bat jasoko du bezeroak eta bertan lege-baldintzak irakurri eta onartu beharko ditu, baita salgaiari eta entrega-zerbitzuari dagozkien ordainketak egin ere. Eskaera ondo egiten bada, IKEA-k ez du kontratua egiten den dokumentua paperean gordeko. Hala ere, uko egiteko dokumentua (1. eranskina) jasotzen duten baldintza hauetara jotzeko esteka emandako helbide elektronikora bidaliko dio, Bezeroak Erosketa-baldintza orokorrak berreskuratu eta gorde ditzan.
Ados badago, Bezeroak ordainketa egin behar du "Ordaindu" botoia sakatuz.
Ordainketa egin ondoren, IKEA-k berehala bidaliko dio eskaeraren berrespena posta elektroniko bidez, eta Erosketa-agindua bidaliko dio Erosketa-baldintza orokorretarako estekarekin batera, baita egindako erosketaren faktura ere.
8. ENTREGA-MODALITATEAK
Etxera eramateko paketeak
25 kg-tik beherako eskaerak paketeria zerbitzuaren bidez bidaliko dira, baldin eta zerbitzua erabilgarri badago eta produktu guztiak 78,5x55x39 cm baino txikiagoak badira. Produktuaren orrian, "Ikusi produktuari buruzko informazio gehiago" sakatuta ikus daitezke gure produktuen neurriak eta bolumena. Ez dira metodo horren bidez bidaltzen etxetresna elektrikoak, ezta entrega-baldintza onetan egingo dela ziurtatu ezin diren produktuak ere.
Paketeak Correos bulegoetara bidaltzea
25 kg-tik beherako eskaerak paketeria zerbitzuaren bidez bidaliko dira, baldin eta zerbitzua erabilgarri badago eta produktu guztiak 78,5x55x39 cm baino txikiagoak badira. Bezeroak Correos bulegoetan jasoko ditu. Produktuaren orrian, "Ikusi produktuari buruzko informazio gehiago" sakatuta ikus daitezke gure produktuen neurriak eta bolumena. Ez dira metodo horren bidez bidaltzen etxetresna elektrikoak, ezta entrega-baldintza onetan egingo dela ziurtatu ezin diren produktuak ere.
Etxera bidaltzea
Eskaerak paketeriaren ezaugarriak betetzen ez baditu, garraiolari-zerbitzuaren bidez bidaliko zaio bezeroari etxera.
Bidalketa azkarra
Edozein kasutan, eskaeraren tamaina eta ezaugarriak edozein izanda ere, posible izango da bezeroak hurbilen duen IKEA dendatik etxera bidaltzea, betiere zerbitzua erabilgarri badago. Gainera, bidalketa azkarra ere eskainiko da, "Etxera bidaltzea" modalitatean zehaztutako prezio berean. Bezeroak eskaera hautatzean jakingo du hurbilen daukan dendan bidalketa azkarra dagoen ala ez. Bidalketa azkarraren gehieneko epea 14 egunekoa izango da, eskaera egiten den egunetik aurrera.
Bidalketa espresa
Edozein kasutan, 155 kg-ko gehienezko pisua duten eskaeretan bidalketa espresa aukeratu ahal izango da. Baina, horretarako, zerbitzua erabilgarri egon behar da, eta entrega egiteko etxebizitzari dagokion posta-kodea dokumentuaren amaieran dagoen zerrendan agertu behar da. Bidalketa espresaren gehieneko epea 14 egunekoa izango da, eskaera egiten den egunetik aurrera.
Bidalketa merkea
Edozein kasutan, 50 kg-ko gehienezko pisua duten eskaeretan bidalketa merkea aukeratu ahal izango da. Baina, horretarako, zerbitzua erabilgarri egon behar da, eta entrega egiteko etxebizitzari dagokion posta-kodea dokumentuaren amaieran dagoen zerrendan agertu behar da. Bezeroak eskaera hautatzean jakingo du hurbilen daukan dendan bidalketa merkea dagoen ala ez. Entrega etxe-atarian edo eskailera-buruan egingo da. Entrega-tarte bakarra eskaintzen da, 09:00etatik 21:00etara. Ezin izango da entrega-tarte murritzagorik hautatu. Garraio modu hori ezingo da beste muntaketa- edo instalazio-zerbitzu batekin lotu. Bidalketa merkearen gehieneko epea 14 egunekoa izango da, eskaera egiten den egunetik aurrera.
Click & Collect
Bezeroaren eskaera jaso eta prest izango dugu, nahi duen IKEA dendara etor dadin bere bila.
Zerbitzua denda jakin batzuetan soilik emango da. Bezeroak erosketa-orgatxoan egiaztatu ahal izango du nahi duen dendan zerbitzu hori dagoen ala ez. Eskaera prestatu eta entregatzeko prozesuan, kontuan hartuko dira COVID-19ari aurrea hartzeko segurtasun-neurriak.
Click & Collect – Locker
Eskaera jaso eta gure denden kanpoan dauden armairuetan uzten dugu. Eskaera prest dagoenean, SMS bat bidaliko dugu Bezeroak eskaeran adierazitako telefono-zenbakira, armairua ireki eta eskaera jasotzeko erabili beharko duen kodearekin. Kodea erabiliz armairua irekitzen denean, salgaia jaso dela ulertuko da, eta jasotako eskaerarekin lotutako edozein gorabehera izanez gero, jasotze-data jakinarazi beharko da Bezeroaren arreta-zerbitzuan. IKEA-k emandako kodea pertsonala eta besterenezina da, eta IKEA-k ez du erantzukizunik hartuko Bezeroak edo hirugarrenek kode hori laga, ezagutarazi edo behar ez den moduan erabiltzen badu.
Zerbitzua denda jakin batzuetan soilik emango da. Bezeroak erosketa-orgatxoan egiaztatu ahal izango du nahi duen dendan zerbitzu hori dagoen ala ez.
Click & Collect Pick Up Point – Jasotze-puntua
Bezeroak aukeratzen duen jasotze-puntura eramaten dugu eskaera. Jasotze-puntu jakin batzuetan soilik ematen da zerbitzua.
Bezeroak erosketa-orgatxoan egiaztatu ahal izango du nahi duen jasotze-puntu horretan zerbitzua ematen den ala ez
9. ESKURAGARRITASUNA
IKEA-k bere webgunean produktuen eskuragarritasuna eta izakinei buruzko informazio eguneratua erakutsiko du. Hala ere, posible da, IKEA-k produktu baten eskuragarritasuna baieztatu duen arren, produktu hori eskaera egin bitartean agortzea; horregatik, hori gertatzen den kasuetan, IKEA-k erabiltzaileari egoeraren berri emango dio posta elektroniko edo telefono bidez, eta irtenbide hauek proposatuko dizkio:
- Produktua hasieran adierazitakoa baino epe luzeagoan entregatzea, kostu gehigarririk gabe, Bezeroak irtenbide hori onartuz gero.
- Kobratutako prezioa eskaera ordaintzeko erabilitako modu berean itzultzea, gehienez ere hiru laneguneko epean, Bezeroak aukera hori hautatu duen egunetik zenbatzen hasita. Eskaera osoaren zenbatekoa itzuli behar bada, itzuliko den zenbatekoari Bezeroak ordaindu behar lukeen produktuaren bidalketa-zerbitzuaren gastuak kenduko zaizkio. Itzultze partziala egin behar bada, eta itzuliko diren produktuek hasierako eskaera entregatzeko modalitatearen ezaugarriak aldatuko badituzte, eta, beraz, baita zerbitzuaren prezioa ere, prezio ezberdintasun hori diru-itzultzean doituko da.
10. PREZIOA ETA ORDAINKETA
Webgunean ageri diren produktuen prezioek BEZa gehiturik dute eta momentu oro daude eguneratuta, aplikagarri izan daitezkeen indarrean dauden sustapenak barne.
Produktuen prezioek ez dituzte barne hartzen zerbitzuak eragindako gastuak; gastu horiek azken zenbatekoari gehituko zaizkio, eskaera ordaindu baino lehen.
Ordainketa egiteko, Bezeroak PayPal sistema edo VISA eta Mastercard kreditu- edo zordunketa-txartelak erabili ditzake, baita itzulketa-txartelak edo opari-txartelak ere (baina txartel horrek PIN zenbaki bat izan behar du). Erosketaren ordainketa IKEA VISA* txartelarekin zatika dezakezu. Online erosketa automatikoki 10 hilabetetan zatituko da, interesik gabe. Nahiago baduzu, erosketaren zatiketa alda dezakezu zure txartelean aukeratuta duzun ohikoa den ordainketa-metodora IKEA VISA aplikazioaren bitartez edo 902 101 335 telefono-zenbakira deituz.
Ikusi IKEA Visa txartelaren finantzaketa baldintzak hemen: https://www.ikea.com/es/eu/customerservice/nuestros-servicios/financiacion/
* Caixabank Consumer Finance, EFC, SAU enpresak egindako eta onartu beharreko finantzaketa-eskaintza. ITN: % 0. UTB: % 0 IKEA-ren online dendan egindako erosketetan. 2020/08/31ra arte dago indarrean eskaintza. Finantza daitekeen gutxieneko zenbatekoa: 10 €. Finantza daitekeen gehieneko zenbatekoa: 5.000 €.
Horretarako, Bezeroak hautatutako txartelaren datuak sartu beharko ditu ordainketa egiteko prozesuan. IKEA-k hirugarren enpresak kontratatu ditu webgunearen bidez egindako ordainketak seguruagoak izan daitezen. Helburu horrekin erabiltzaileak ematen dituen datu guztiak enkriptatu egingo dira, haien segurtasuna arriskuan ez jartzeko, eta SSL protokoloaren araberako ziurtagiridun zerbitzari seguru batean gordeko dira.
Bezeroak itzulketa- edo opari-txartelak erabili ahal izango ditu ordaintzeko bitarteko gisa (baina txartel horiek PIN zenbaki bat eduki beharko dute), betiere eskaera etxera eramateko zerbitzu batekin edo paketeria-zerbitzu batekin egiten bada, bidalketa azkarreko, bidalketa merkeko, dendan jasotzeko, armairuetan jasotzeko edo jasotze-puntuetan jasotzeko eskaeretan salbu.
IKEA ez da Bezeroak eskaera egiterako orduan gehitutako datuen egiazkotasun faltaren erantzule egingo, eta bereziki, ez du Bezeroak hirugarrenei ordainketa-metodoak legez-kanpo erabiltzeagatik eragindako kalteen ardura hartuko.
Ezin da erosketa edo zerbitzua aurreikusitakoa ez den beste modu batean ordaindu, ez eta bereiz ere, IKEA dendan edo jasotze-puntuan.
11. SUSTAPENAK
Deskontu zuzena duten sustapenak
Bezeroak prezioan deskontu zuzenak dauzkaten artikuluak aurki ditzake webgunean. IKEA Family klubeko kidea izateagatik eskainitako deskontu horietan, beharrezkoa izango da bazkide-zenbakia idaztea deskontua aplikatu ahal izateko.
Eskaintzen diren deskontu batzuk denda zehatz bati lotuta daude. Beraz, deskontua aplikatzeko, eskaera deskontu hori aplikatzen duen dendatik egin behar da, Click & Collect, Bidalketa azkarra edo Bidalketa merkea entrega-modalitateen bitartez.
Prima duten salmenta promozioetan (produktu bat edo batzuk, opari-txartela edo deskontu-txartela oparitzen da erosketarekin batera), promozio bakoitzaren berariazko baldintzen berri emango zaio Bezeroari. Promozioaren betekizunak betetzen dituen Bezeroari adierazitako zenbatekoko sustapen-txartel bat emango dio IKEA-k formatu digitalean, erosteko unean eman zuten helbide elektronikoaren bidez. Sustapen-txartela Espainiako IKEA denda fisikoetan erabili ahal izango da denbora mugatu batez, Kanarietan eta Balearretan izan ezik.
12. FAKTURAZIOA
Click & Collect, Click & Collect armairuan, Click & Collect jasotze-gunean, Bidalketa azkarra, Bidalketa espresa edo Bidalketa merkea bidez egindako eskaeretarako
Bezeroak erositako produktu eta kontratatutako zerbitzuak islatzen dituen faktura jasoko du, paperean edo formatu digitalean, salgaiekin batera.
Paketeria-zerbitzua edo Etxera bidaltzea zerbitzua erabiltzen diren eskaeretarako
Bezeroak erositako produktuen eta kontratatutako zerbitzuen faktura jasoko du, formatu digitalean, posta elektronikoaren bidez, erosketa berresten duen unean.
13. ZERBITZUEN KOSTUAK
Edonola ere, eta IKEA-ko produktuak erosi baino lehen, Bezeroari sareko kanalaren bidez eskainitako zerbitzuen kostuen berri emango zaio. Gainera, zerbitzuei buruzko informazio osagarria aurki dezake hemen Bezeroak: https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/services/.
14. ENTREGA
IKEA-k Bezeroarekin hitzartutako entrega modalitatearen arabera bidaliko du eskaera. "Entrega" eginda egongo dela ulertuko da Bezeroak edo hark izendatutako beste pertsona batek produktuak eskuratzen dituenean.
Entrega egin dela berresteko, bezeroak eskaeraren entrega-albarana sinatu beharko du.
Alarma-egoeratik eratorritako egungo egoeraren ondorioz, entrega egin ezin badugu, IKEA-k bere gain hartuko ditu bigarren bidalketa baten kostuak edo bezeroari entrega bertan behera uzteko aukera eskainiko dio, inolako kosturik gabe.
Etxera bidaltzea, bidalketa azkarra, bidalketa espresa edo bidalketa merkea duten eskaeretarako
IKEA-k Bezeroarekin hitzartutako data eta ordu-tartearen barruan entrega egin ezin badu, eskaera biltegira bueltatuko da eta IKEA Bezeroarekin harremanetan jarriko da beste entrega bat hitzartzeko.
Entrega Bezeroa etxean ez zegoelako egin ez bada, Bezeroak garraioaren prezioa berriro ordaindu beharko du beste bidalketa egin baino lehen, IKEA-ren errua izan denean izan ezik. Kasu horretan, IKEA-k ordainduko ditu hurrengo bidalketaren kostuak.
Etxera bidaltzeko paketeen eskaeretarako
Garraio-enpresak entrega-saiakera bat egingo du eta azkenean entrega egin ezin badu, eskaera paketeria-enpresaren entrega-puntu batera joango da. Bezeroak 10 eguneko epea izango du produktuak bertatik jasotzeko.
Correos bulegoetan entregatzeko paketeen eskaeretarako
Correos bulegora paketea iritsi eta gehienez ere 15 egun natural izango ditu bezeroak eskaera jasotzeko.
15. ENTREGA-MODALITATEAK
15.1. CLICK & COLLECT. ARTIKULUAK DENDAN, ARMAIRUAN EDO JASOTZE-PUNTUAN JASOTZEA
Eskaera egiterako orduan Bezeroak nahi duen jasotze-data hautatu beharko du. Behin ordainketa burututa, Bezeroak mezu elektroniko bidezko berrespen bat jasoko du, erosi dituen produktuekin eta jasotze-datarekin.
Bezeroak jasotze-datan aukeratutako IKEA dendan, armairuan edo IKEA-ko jasotze-puntuan jaso beharko ditu produktuak, denda, armairu edo jasotze-puntu bakoitzeko produktuak jasotzeko guneek duten ordutegian.
Dendan eta armairuan jasotzeko modalitateetan, bezeroak aukeratu duen denbora-tartean izango du prest eskaera, eta gutxienez 24 orduko tartea eman beharko du eskaera prestatzeko.
Bezeroak jasotze-egunean produktuak IKEA-ko dendan, armairuetan edo jasotze-puntuan jasotzen ez baditu, IKEA-k bere betebeharra gogoraraziko dio SMS, mezu elektroniko edo telefono bidez. Jasotzea gehienez ere 24 orduz luza daiteke, Bezeroak produktuak jasotzeko aukeratu duen datatik zenbatzen hasita, eta esteka honetan agertzen diren denden ordutegien barruan: https://www.ikea.com/es/eu/customerservice/nuestros-servicios/transporte/
Jasotzeko aukeratutako egunetik 24 ordu pasatu eta gero Bezeroak produktuak jaso ez baditu, erosketari uko egin diola ulertuko da, eta IKEA-k kontratua baliogabetu eta eskaera bertan behera utziko du. Gainera, eskaeraren zenbatekoa ordainketa egin zen kontu-zenbakira itzuliko da. IKEA-k gehienez ere 3 laneguneko epean itzuliko dio zenbateko hori, bezeroak salgaiak jasotzeko edo, erosketak gure jaso-puntuetan jaso behar izanez gero, gure dendetako batean salgaiak jasotzeko duen gehieneko epetik kontatzen hasita. Kasu horretan, ez dira itzuliko emandako zerbitzutik eratorritako kostuak.
IKEA dendetan, armairuetan edo jasotze-puntuan salgaiak jaso ahal izateko, eskaera egin duen titularrak identifikatu egin beharko du, Bezeroaren beraren segurtasuna bermatzeko nortasun-agiri nazionala, bizileku-txartela, pasaportea edo, pertsona juridiko baten ordezkarien kasuan, bere ordezkaritza berresten duen dokumentuak erakusteko eskatuz. Dokumentu horiek, betiere, indarrean egon behar dute. Produktuak jasotzeko hirugarren bat zehazten bada, eskaera identifikatu ahal izateko eskaeraren kopia edo zenbakia erakutsi beharko du, nortasun-agiriaz gain.
15.2. ETXERA BIDALITA, BIDALKETA AZKARRAREN, BIDALKETA ESPRESAREN, BIDALKETA MERKEAREN EDO PAKETEAK ETXERA ZEIN CORREOS BULEGORA BIDALTZEAREN BIDEZKO ENTREGA
IKEA-k IKEA dendan erositako produktuetarako garraio-zerbitzua kontratatzeko aukera eskaintzen du, baita beste zerbitzu gehigarri batzuk ere, baldintza hauetan xedatutakoaren arabera.
Jarrian aipatze diren dokumentuak kontratazio-baldintza orokor hauen parte dira: (a) Erosketa-tiketa (b) eskaera-dokumentua/-agindua Bezeroak kontratatu dituen zerbitzuen xehetasunekin, prezioarekin eta zerbitzua emateko adostutako datarekin, eta, hala balegokio, (c) emandako zerbitzuekin zerikusia duten alderdiek sinatutako edozein erantsitako dokumentu.
Baldintza hauek onartzearekin, Bezeroak IKEA-k aukeratutako hirugarrenei baimena ematen die zerbitzua emateko. Halaber, Bezeroak jarraian adierazitako baldintzak onartzen dituztela eta emandako datuak egiazkoak direla adierazten du.
A. IKEA-REN BETEBEHARRAK
1. Kontratatutako zerbitzuak eskaeran adostutako egun edo baldintzetan eta hitzartutako ordu-tarteetan ematea. IKEA-k ez du garraiatuko edo gordeko IKEA-n erosi ez den produkturik. Eskaerak adostutako eguna eta ordu-tartea jasoko ditu, salgai guztiak noiz iritsiko diren kontuan izanik. IKEA-k adostutako epeen betetzea bermatzen du; zerbitzuak adostutako baldintzak errespetatuz ematea saihesten duten IKEA-tik kanpoko edo ezinbesteko egoerak salbuetsirik; horrek ez du esan nahi IKEA-k kontratua betetzen ez duenik. Ezinbesteko egoeretan izan ezik, IKEA-ri egotzi ahal zaizkion arrazoiak direla eta, entrega aurrez adostutako egunean egin ezin bada eta, beraz, Bezeroak salgaia jasotzen ez badu, Bezeroak eskubidea izango du egin ez den eta ordaindu duen garraioaren prezio osoa erreklamatzeko.
2. Bezeroak aukeratu duen entrega-modalitatearen arabera, baldintza hauek aplikatuko dira:
- Etxean entregatzeko paketeria zerbitzurako:
Entrega-epeak: eskaera egiten denetik gehienez ere 30 eguneko epea duen entrega-data eskaintzen da, astelehenetik ostiralera, Espainiako penintsulan. Bezeroek bidalketaren jarraipena egin dezakete gure erreserba-zenbakiaren bidez: https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/donde-esta-mi-pedido/
Aurrekoa kontuan izanik, erabilgarri dauden zerbitzuen epeak ohi baino luzeagoak izan daitezke, egindako eskaeraren arabera. Eskaeran zehaztuta daude informazioa eta epeak.
Garraiolariak erosketa bere instalazioetan jasotzen duenean, Bezeroak bidalketaren behin betiko data duen jakinarazpen bat jasoko du. Jakinarazpenak webgunerako esteka bat izango du, Bezeroak gehien komeni zaion entrega-helbidea aukeratuko du, jakinarazi zaion entrega-data baino ordu bat lehenago gutxienez. Kasu horretan, paketeria-zerbitzua 5 eguneko epea baino lehen adostu behar da, hasierako eskaera egin zen datatik kontatzen hasita, eta aldaketa horrek ez dio kosturik ekarriko Bezeroari.
Entregaren egun berean, Bezeroak beste jakinarazpen bat jasoko du entrega zein ordu-tartetan aurreikusia dagoen jakinarazteko. Tarte hori ez badatorkio ondo bezeroari, berriro aldatu ahal izango du entrega-helbidea, data edo komenentziako puntua, entrega ordua baino ordubete baino gehiagoko aurrerapenarekin.
Garraio-enpresak entrega-saiakera bat egingo du eta azkenean entrega egin ezin badu, eskaera garraio-enpresaren jasotze-puntu batera joango da. Bezeroak 10 eguneko epea izango ditu produktuak bertatik jasotzeko. Paketea paketeria-enpresaren jasotze-puntuan jaso bezain pronto, enpresak jakinarazpen bat bidaliko dio Bezeroari SMS/posta elektroniko bidez, paketea jasotzeko helbidearen berri emateko.
Arrazoiren batengatik ezin bada hitzordu berri bat zehaztu edo Bezeroari egotzi dakiokeen arrazoiren batengatik ezin bada zerbitzua eman, eskaera bertan behera utziko da eta Bezeroak aurretik ordaindu duen garraio-zerbitzuaren kostua ordainduko du. Behin epe hori igarota, IKEA-k hasierako eskaeraren salgaien zenbatekoa itzuliko dio Bezeroari 3 laneguneko epean, IKEA-k salgaiak jasotzen dituen unetik zenbatzen hasita, Bezeroak eskaera ordaintzeko erabili zuen kontu/txartel edo bitarteko berean.
Eskaera guztiak produktuen eskuragarritasunaren baitan egongo dira. Produktuak hornitzearekin lotuta zailtasunik badago edo produktuaren izakinik ez badago, "9. Eskuragarritasuna" ataleko kasuistikak aplikatuko dira.
IKEA-k eskaera bertan behera uzteko esteka egongo den eskaera baieztatzeko mezu bat bidaliko dio Bezeroari. Eskaera bertan behera uztea posible izango da eskatu eta geroko lehenengo orduan, entregatze-data baino 48 ordu lehenago egiten bada. Kasu horretan IKEA-k erosketaren zenbateko guztia itzuliko du, baita garraioaren kostua ere. - Correos bulegora bidaltzeko paketeria zerbitzurako:
Entrega-epeak: eskaera egiten denetik 3-5 laneguneko epean entregatuko da, astelehenetik larunbatera, Espainiako penintsulan. 2.300 Correos bulego daude Espainiako penintsulan. Erosteko unean, 500 km-ko erradioan dauden 20 bulego erakusten dira.
Correos-ek erosketa banaketa-biltegian jasotzen duenean, Bezeroak jakinarazpen bat jasoko du SMS bidez entregaren behin betiko datarekin. Aukeratu den Correos bulegora erositakoa iristen den egun berean, Bezeroak bigarren jakinarazpen bat jasoko du SMS bidez.
Correos bulegoan erosketa jaso den egunetik hasita, Bezeroak 5 egun naturaletan jasotzen ez badu, hirugarren jakinarazpen bat jasoko du SMS bidez.
Correos bulegoan erosketa jaso den egunetik hasita, Bezeroak 10 egun naturaletan jasotzen ez badu, laugarren jakinarazpen bat jasoko du SMS bidez.
15 egun natural igarotzean, Correos-ek eskaera itzuli egingo du, eta Bezeroari jakinaraziko zaio erosketa bertan behera utzi dela eta erosketaren zenbatekoa itzuliko zaiola, garraioaren kostuak kenduta. - Etxera bidaltzeko, bidalketa azkarra, bidalketa espresa eta bidalketa merkea zerbitzuetarako:
Etxera bidaltzeko aplikatuko da zerbitzu hori, paketeriaren ezaugarriak betetzen ez dituenean.
1. Bezeroarekin erosketa garraiatzeko adostutako data aldatu egin ahal izango da, bezeroak hala eskatuta, betiere, beste data eskaera garraiatzeko zerbitzua egiteko zehaztutako hasierako data baino 24 ordu baino gehiagoko aurreabisuarekin adosten bada IKEA-rekin.
2. Bezeroak entrega-tokia aldatzeak kostu gehigarri bat izan dezake, zerbitzua emateko adierazitako gune berriaren arabera. Kasu horretan, entrega-tokia aldatzeak zer kostu ekarriko duen jakinaraziko zaio aurrez Bezeroari, onar dezan.
3. Bezeroa entrega-tokian ez badago adostutako egunean eta orduan, IKEA-k telefonoz deituko die, beste egun bat adosteko adierazitako epeetan. Hala bada, garraio berriaren prezioa ordaindu beharko du.
4. Zerbitzuak erosketa egiten den momentuan eskatzen eta ordaintzen dira. IKEA-k ez du ondorengo ordainketarik onartuko zerbitzu gehigarriak ordaintzeko, dagokion zerbitzuko fakturaren bidez justifikatu ahal ezean. IKEA zuzenean berarekin kontratatutako zerbitzuen erantzule izango da, ez IKEA-rekin kontratatu ez diren zerbitzu gehigarriena edo hirugarrenena.
5. IKEA-k eskaera bertan behera uzteko esteka duen mezu bat bidaliko dio Bezeroari. Eskaera bertan behera uztea posible izango da eskatu eta geroko lehenengo orduan. Kasu horretan IKEA-k erosketaren zenbateko guztia itzuliko du, baita garraioaren kostua ere.
B. BEZEROAREN BETEBEHARRAK
1. Zerbitzuak ordaintzea, kontratatzen dituen momentuan, Zerbitzu bakoitzerako erantsitako eskaerak adierazten dituen prezioen arabera eta taldeak onartzen dituen ordainketa-metodoak erabiliz.
2. Zerbitzua emango den etxebizitzan egotea adostutako datan eta orduan edo pertsona bat aukeratzea bere ordez bertan egoteko.
- Paketeria-zerbitzua erabiliz egindako eskaeretan, bidalketa enpresari jakinarazi zaion entregatze-data baino ordu bat lehenago jakinarazi beharko zaizkio aldaketak. Jakinarazpena adierazitako epeetan egiten ez bada, eskaera garraio-enpresaren jasotze-puntu batera eramango da, eta 10 eguneko epea izango da bertatik jasotzeko.
- Etxera bidaltzeko eta bidalketa azkarreko eskaeretan, etxean egon behar da bidalketa egiteko adostutako datan eta orduan, edo ordeztuko zaituen beste norbait izendatu behar da. Entregaren lekua aldatuz gero, eskaera bertan behera utziko da, baldin eta zerbitzua emateko aurreikusitako data eta ordu-tartea baino 48 ordu lehenago abisatzen bada, eta salgaiaren eta zerbitzuen zenbatekoa itzuliko da. Kasu horretan, beste eskaera bat egin beharko da, eta beste entrega-data bat adostu. Adostutako data edo ordua aldatzeko, 48 ordu baino lehenago (lanegunetakoak) abisatu beharko zaio IKEA-ri. Adierazitako epeetan abisatzen ez bada, bigarren bidaiaren zenbatekoa ordaindu beharko da zerbitzu berria jaso baino lehen.
3. Datuen zuzentasuna ezinbestekoa da zerbitzua eman ahal izateko; beraz, Bezeroak eskaeran agertzen diren datuak zuzenak direla (izena, abizena, telefono-zenbakiak, helbide osoa, Zerbitzua emateko data eta ordua) adierazten eta bermatzen du. Beharrezkoa da Bezeroak IKEA-ri harremanetarako telefono-zenbaki bat ematea, harremanetan jartzeko, kontratatutako zerbitzuak kudeatzeko eta segimendua egin ahal izateko.
4. Ez da posta-kutxetan edo leku publikoetan entregarik egiten. Datuak okerrak direlako garraiolariak bigarren aldiz joan behar badu, Bezeroak joan-etorri edo bidalketa horren kostua ordaindu behar izango du, eskaeraren tarifaren arabera.
Kontratatutako zerbitzua eman eta gero, ezinbestekoa da entrega sinatzea, "14. Entrega" atalean adierazten den moduan, zerbitzua eman den momentuan gertatu den edozein gorabehera edo ikus daitekeen edozein kalte adieraziz. Horri esker, gorabeherak izan direla jakingo dugu eta ematen dugun zerbitzua hobetzeko neurriak hartu ahal izango ditugu. Ez da onartuko erreklamaziorik, "14. Entrega" puntuan adierazitako moduan erreklamaziorik egin ez denean, ezkutuko kalteak edo bermeak estalitako akatsak direnean izan ezik.
Kontratatutako zerbitzua eman ostean, ezinbestekoa da entrega berrestea "14. Entrega" atalean adierazten den moduan, zerbitzua eman den momentuan gertatu den edozein gorabehera edo ikus daitekeen edozein kalte adieraziz aparteko gorabeheren atalean. Horri esker, gorabeherak izan direla jakingo dugu eta ematen dugun zerbitzua hobetzeko neurriak hartu ahal izango ditugu. Ez da onartuko erreklamaziorik, "14. Entrega" puntuan adierazitako moduan jakinarazpenik egin ez denean, ezkutuko kalteak edo bermeak estalitako akatsak direnean izan ezik.
Bezeroak nabaritzen duen edozein kalteren/gorabeheraren idatzizko deskribapena eta argazkiak aurkeztu beharko ditu. Idazkia edozein dendatan aurkez daiteke aurrez aurre, edo esteka honetan dagoen inprimakiaren bitartez:https://ww9.ikea.com/es/es/contacto/formulario.php
Bezeroa IKEA-ko Bezeroaren arreta-zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke 900 400 922 telefonoaren bitartez 09:00etatik 22:00etara, astelehenetik igandera, jaiegun nazionaletan salbu. Nolanahi ere, erreklamazioetan deskribatutako informazioa eman beharko da, azter dadin.
5. Kontratu hau sinatzean adierazten duzu jakinarazi dizkizugula zure eskaeraren neurriak eta entregatuko dizugun etxeak salgaia uzteko tamaina eta irisgarritasun-baldintza egokiak dituela. IKEA-k eskatutakoa entregatzeko gastu osagarriren bat estali behar badu, aldez aurretik emango dizu eskaerari gehitutako kostu horren berri. IKEA-k eskatutakoa entregatzeko gastu osagarriren bat estali behar badu, aldez aurretik emango dizu eskaerari gehitutako kostu horren berri.
6. Bezeroak IKEA salbuesten du eta, beraz, hurrengo egoera hauen arduradun bakarra izango da: i) produktuak zehaztapen teknikoak eta jarraibideak errespetatuz erabiltzea ii) produktuaren kokapen egokia egiaztatzea eraikinean, hala balegokio, eraikinaren liburuarekin, eraikinaren erabilera- eta mantentze-betebeharrekin, larrialdietarako eta ebakuaziorako gidaliburuarekin eta eraikinarekin zerikusirik duen edozein aplikazio-baldintzarekin.
7. IKEA-k eskaera bertan behera uzteko esteka egongo da mezu elektroniko bat emango dio. Eskaera bertan behera uztea posible izango da eskatu eta geroko lehenengo orduan, entregatze-data baino 48 ordu lehenago egiten bada. Kasu horretan IKEA-k erosketaren zenbateko guztia itzuliko du, baita garraioaren kostua ere.
C. ETXETRESNA ELEKTRIKOAK ETA BESTE GAILU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKO BATZUK JASOTZEA ETA INGURUMEN-KUDEAKETA EGOKIA:
IKEA-k jakinarazten du Industria Erregistroaren baimena duela produktu hauek saltzeko eta inskripzio-zenbakia Industria Erregistro honetan IKEA Supply AG izenean (4435 ekoizle-zenbakiarekin) hurrengo webgune honetan dagoela eskuragarri:http://www.minetur.gob.es/industria/RAEE/Paginas/Index.aspx
Gailu elektriko edo elektroniko berria entregatzen denean, IKEA-k Bezeroari jakinaraziko dio bota nahi duen gailua erretiratzeko aukera ematen diola ezer ordaindu beharrik gabe, erositako produktuaren antzeko ezaugarriak eta funtzioak baditu. Gailuak produktu berriak entregatzen diren lekuan bertan jasoko dira edo Bezeroaren etxebizitzan, honek garraio-zerbitzua aukeratu badu.
Produktu horien bilketa idatziz egingo da, "14. Entrega" puntuan adierazten den moduan, bezeroak beteko du garraiolariaren aurrean, eta bertan, jasotze-data, produktu mota nahiz marka eta serie-zenbakia zehaztuko dira, azken hori posible bada. Kudeaketa honen bidez entregatutako gailuak osorik egon behar dira. Bezeroak entrega berretsi beharko du, "14. Entrega" atalean adierazten den moduan, aztertu den produktuaren entrega berretsiz. Bezeroak bota nahi duen produktuaren entregari uko egiten badio produktu hori entregatuko lukeela esan eta gero, ukatze hori "14. Entrega" puntuan adierazten de moduan egin beharko da. Bezeroak bota nahi duen produktu elektriko edo elektronikoa garraiolariak berak erretiratzea nahi ez badu edo bota nahi duen produktua osorik ez badago, Bezeroak hilabete (1) gehigarri bat du berak zuzenean edozein IKEA dendatan produktu edo gailu elektriko edo elektroniko hori entregatzeko, gailu baliokide berriaren erosketa-tiketa aurkeztuz.
Bezeroei jakinarazten zaie gailu elektriko edo elektronikoen hondakinei dagokion indarrean dagoen araudiari jarraikiz, baztertutako produktuen dendarako, plataforma logistikorako edo birziklatze-instalaziorako garraioa IKEA-ren eskaerak entregatzen dituen garraio-enpresak egin ditzakeela. https://www.ikea.com/es/eu/doc/billingweeemessage/ikea-formulario-de-retirada-weee.__1364636713611.pdf
16. SALMENTA-OSTEKO ZERBITZUA
Bezeroei jakinarazten diegu, gailu elektriko edo elektronikoen hondakinei buruzko egungo araudian aurreikusitakoarekin bat, IKEA-ren eskaerak entregatzen dituen garraio-enpresak eraman ditzakeela baztertutako produktuak dendara, plataforma logistikora edo birziklatzeko instalazioetara. Gainera, IKEA-ko Bezeroaren arreta-zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke 900 400 922 telefono-zenbakian 09:00etatik 22:00etara edo hurrengo estekan eskuragarri dagoen erreklamazio-inprimakiaren bidez: https://ww9.ikea.com/es/es/contacto/formulario.php
Hala ere, IKEA-k auzi oro ebazteko online plataforma bat Bezeroaren eskura uzten duela jakinarazten du, eskuragarri dagoena orrialde honetan:https://webgate.ec.europa.eu/odr/main/index.cfm?event=main.home.chooseLanguage
17. BALIOGABETZEA, UKO EGITEA ETA ITZULTZEA
Eskaera baliogabetzea
IKEA-k eskaera bertan behera uzteko esteka egongo den mezu elektroniko bat emango dio Bezeroari. Eskaera bertan behera uztea posible izango da eskatu eta geroko lehenengo orduan, entregatze-data baino 48 ordu lehenago egiten bada. Kasu horretan IKEA-k erosketaren zenbateko guztia itzuliko du, baita garraioaren kostua ere. Eskaera baliogabetzeko, Bezeroa IKEA-rekin harremanetan jar daiteke 900 400 922 zenbakian.
Halako kasuetan, ordaindu duen zenbateko osoa itzuliko zaio Bezeroari, ordainketa egiteko erabilitako modu berean, baliogabetzea jakinarazten duenetik gehienez ere hiru laneguneko epean. Ez da eskaeraren baliogabetze partzialik onartuko. Eskaera osorik baliogabetu beharko da, eta beste eskaera bat egin.
Epe hori igarota, IKEA-k ez du bermatzen eskaera ez dela gure instalazioetatik atera. Atera bada, zenbatekoaren itzulketan aurretik ordaindutako salgaien garraioaren kostuak kenduko dira.
Alarma-egoeratik eratorritako egungo egoeraren ondorioz entrega egin ezin badugu, IKEA-k bere gain hartuko ditu bigarren bidalketa baten kostuak edo bezeroari entrega bertan behera uzteko aukera eskainiko dio, inolako kosturik gabe.
Atzera egiteko eskubidea
Behin produktuak jasota, Bezeroak, kontsumitzailea bada, 14 egun natural izango ditu (eskaera berean erositako azken produktua jasotzen denetik kontatzen hasita) uko egiteko eskubidea partzialki edo guztiz gauzatzeko.
Atzera egiten den kasuetan (osorik edota partzialki), IKEA-k itzulitako salgaiengatik eta kontratatutako zerbitzuengatik (jasotzea edo garraioa) jaso dituen ordainketak modu beraren bidez itzuliko dizkio bezeroari, itzulitako salgai kopuruaren arabera, IKEA-k itzulitako salgaiak jaso eta gehienez ere hiru laneguneko epean.
Atzera egiteko eskubidea erabiltzeko, Bezeroa epe horren barruan honako helbide honetara zuzendu beharko da: IKEA CONTACT SUPPORT CENTER ESPAINIA, Me falta un tornillo kalea, 5, Arroyo de la Encomienda 47195 (Valladolid). IKEA-k, baldintzak eta betebehar hauekin batera, uko egiteko dokumentu bat ematen du, Bezeroak helburu horretarako erabil dezan, behar izanez gero. Halaber, Bezeroak IKEA-ri bidali ahal izango dio uko egiteko inprimakia helbide elektroniko bidez helbide honetara: [email protected].
Bezeroak produktuak IKEA-k jasotzea aukeratzen badu, itzulketaren ondorio diren kostuak Bezeroak ordainduko ditu, eta horiek "13. Zerbitzuen kostua" atalean zehazten dira. Kostu hori bezeroari itzuli beharreko kopuruetatik konpentsatuko da.
Itzultzeak
Behin atzera egiteko legezko eskubidearen epea igarota, IKEA dendak berme bat eskaintzen dio bezeroari, legezkoaz gain, erositako produktuak itzuli edota aldatzeko, Bezeroak erosketa egin eta 365 egunera arte gauzatu ahal izango duena, iritziz aldatu duelako.
Berme komertzial hori baliatuz bezeroak itzulitako salgaien egoera berrikusi ondoren, produktuari zigilua kendu ez bazaio eta oraindik jatorrizko bilgarria badu, IKEA-k produktuaren erosketaren zenbatekoa itzuliko dio (kontratatutako zerbitzuena salbu), bezeroak ordaintzeko erabilitako metodo beraren bitartez, salgaiak jaso eta gehienez ere hiru eguneko epean.
Itzulitako produktuaren jatorrizko bilgarria irekita badago, produktua bilgarritik aterata badago edo bilgarririk gabe, edota muntatuta edo erabilita badago, baina egoera onean, IKEA-k iraungipenik gabeko itzulketa-txartela emango dio bezeroari, itzulitako produktuen zenbatekoaren baliokidea (ez kontratatutako zerbitzuen zenbatekoarena). Itzultze-politika ez zaio aplikatzen zerbitzuen kontratazioari.
Itzulketa-txartelak erabiltzean, edozelan ere, urriaren 29ko 7/2012 Legea bete beharko da, zergen eta aurrekontuen araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzen duena, iruzurraren kontrako prebentzio ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren, azken aldaketak kontuan hartuta; baita legeak berak ezarritako mugak ere.
Erabilera dela eta kaltetutako produktuak eta opari-txartelak ez dira aldaketen eta itzultzeen politikan sartzen. Opari-, sustapen- eta itzultze-txartel batekin erositako produkturen bat itzuliz gero, ordaintzeko erabili zenuen bide bera erabiliz itzuliko dizugu dirua.
Bezeroa itzultzeke dauden produktuen balioaren murrizketaren erantzule izango da, berezko produktuaren egoeraz, ezaugarriez eta/edo funtzionamenduaz gaindiko manipulazio baten ondorio dena, eta halako kasuetan IKEA-k eskaintzen duen atzera egiteko eskubidea edota itzultzeko berme komertziala ez onartzea izango du ondorio. Eskubide eta berme hauek gauzatu ahal izateko, Bezeroak beti produktuen erosketaren frogagiria aurkeztu beharko du.
Salgaiak erretiratzeko itzultzeek kostu bat dute, eta hemen ikus ditzakezu kostu horiek:https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/returns-claims/return-policy/, baita itzultzeen politika ere. Itzuli nahi den artikuluaren prezioa itzultze-kostuaren bera edo handiagoa izan behar da, itzultzeko zerbitzuaren kostua itzuliko den guztizkotik deskontatuko baita.
Itzultzea etxean produktua jasoz egiteko, produktuek bilgarri originala izan behar dute.
Correos bulegoetan paketeak itzultzeko baldintzak
Correos bulegoko paketeen zerbitzua erabiliz itzultzeak egiteko, irizpide hauek bete behar dira: itzultzeko eskaera egin, eta bezeroak 14 egun ditu itzuli nahi duena Correos bulego batera eramateko. Itzuli nahi diren produktu guztiak pakete bakar batean bidali beharko dira, eta sartzen diren produktu guztiak eskaera berekoak izan beharko dira. Ezingo dira itzuli pakete berean eskaera desberdinetako produktuak. Itzulitako produktuen guztizkoak ezingo du 30 kg-ko pisua gainditu. Itzultzea egiteko paketea kaxa-formakoa balitz, luzera, altuera eta zabaleraren batura ezin izango da 210 cm baino gehiago izan, eta neurria handiena 120 cm baino txikiagoa izan beharko da. Itzultzea egiteko paketea biribilki- edo tutu-formakoa bada, luzera ezin izango da 120 cm baino gehiago izan. Zerbitzuaren kostua itzuliko den guztizko zenbatekotik deskontatuko da, produktuak dendan jaso eta egiaztatu eta gero.
Itzulitako salgaia itzultze-aginduan adierazitako artikulua bada eta artikulua bezeroak adierazitako erosketa-tiketan/ eskaera-zenbakian badago:
- Sareko erosketetan: bezeroak erosketa egiteko erabili zuen kreditu-txartelera itzuliko da dirua
- Dendako erosketetan: banku-transferentzia bidez ordainduko da (inprimakian adierazitako kontu-zenbakian)
Paketean bezeroak inprimakian adierazi ez duen IKEA produktu bat jasotzen bada eta produktu hori adierazitako tiketean badago, jaso den produktu horretarako tiketan adierazitako zenbatekoa itzuliko da.
Paketean egoera txarrean dagoen artikulu bat iristen bada, IKEA-ko produktu bat ez bada edo produktu hori IKEA-koa bada baina bezeroak adierazi duen tiketan ez badago, ez da inolako ordainketarik egingo eta bezeroarekin harremanetan jarriko da (inprimakian harremanetan jartzeko emandako bitarteetako bat erabiliz) egoeraren berri emateko eta 30 eguneko epea emateko entregatu duen produktua jasotzeko. Adierazi den epe horretan bezeroak produktua eramaten ez badu, IKEA ez da egoeraren arduradun egingo.
18. BERMEA
Webgune honen bidez erositako produktuek eta IKEA dendetan zuzenean eskuratuek berme berberak dauzkate. Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, IKEA produktuak entregatu eta Bezeroa behin bi urtez kontsumitzaile izan denean, eskuratutako produktuak izan ditzakeen fabrikazio-akatsen erantzule izango da. Produktuan fabrikazio-akats bat dagoela baieztatzen denean, IKEA-k produktua konpondu edo aldatu dezake. Irtenbide horietako bat ere posible ez balitz, bezeroek prezioaren beherapen proportzionala eskatu ahal izango dute eta, akatsa larria bada, kontratua indargabetzeko. Bezeroak antzemandako akatsa jakinarazteko betebeharra du, berau antzeman ondorengo bi hilabeteko epean.
IKEA-k produktu batzuentzat bost, hamar, hamabost edo hogeita bost urteko berme komertzial bat eskaintzen du, legezkoaren gain, fabrikazio-akatsentzako edo/eta akats materialentzako, borondatezkoa dena (berme komertziala). Ondorioz, ondoren zehazten den estekan bermea eta estalduraren baldintza espezifikoen kontsulta egitea gomendatzen da, baita produktua mantentzeko jarraibideena ere, ahalik eta tratamendurik onena izan dezaten. IKEA-ren webgunean informazio hori esteka honetan kontsulta dezakezu: https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/garantia-ikea/
IKEA-k bere produktuetan eskaintzen dituen bermeak produktuak horiek etxean erabiltzen badira bakarrik aplikatu ahal izango dira. Berme hau ezin izango da aplikatu bestelako erabilera bat antzematen bazaie, enpresa aktibitatearekin erlazionatutako erabilera profesional bat kasu (halako erabilerara zuzendutako produktuak salbu), edota instituzio eta administrazio publikoaren erabileraren kasu orotan.
Negozio edo jarduera profesional baten garapenerako eskuratu diren produktuen bermea Merkataritzako kodean edo Kode zibilean hitzartutakoari jarraikiz erabakiko da.
19. LEGEDI APLIKAGARRIA. FORUEN ESKUMENEAN JARTZEA
Kontratu hau Espainiako lege manuen arabera gauzatuko da, kontratuan bertan zehaztuta ez dauden interpretazio, baliozkotasun eta exekuzio auziei dagokienez.
Desadostasunik baldin balego urrutiko salmenta zerbitzuaren bidez erositako produktuei dagokienez, hemen aurkeztu diren Baldintza Orokorrei edo beste edonolako arazoei dagokienez, akordioan parte hartzen duten alderdiek, haien zerbitzura izan ditzaketen beste eskumen edo jurisdikzioei uko egiten badiete, erabiltzailearen bizitokiari dagokion hiriko epaitegi eta auzitegien esku jar dezakete desadostasun horiek konpontzeko ardura. Enpresa, epaitegi eta auzitegi eskudunen kasuan, indarrean dagoen araudiak aurreikusitakoak izango dira kasu bakoitzerako.
BIDALKETA MERKEA EGITEKO ONARTZEN DIREN POSTA-KODEAK
01400, 01409, 01474, 01476, 08001, 08002, 08003, 08004, 08005, 08006, 08007, 08008, 08009, 08010, 08011,08012, 08013, 08014, 08015, 08016, 08017, 08018, 08019, 08020, 08021, 08022, 08023, 08024, 08025, 08026,08027, 08028, 08029, 08030, 08031, 08032, 08033, 08034, 08035, 08036, 08037, 08038, 08039, 08040, 08041,08042, 08100, 08104, 08105, 08106, 08107, 08110, 08120, 08130, 08150, 08160, 08170, 08172, 08173, 08174, 08184,08191, 08192, 08193, 08194, 08195, 08196, 08197, 08198, 08201, 08202, 08203, 08204, 08205, 08206, 08207,08208, 08210, 08213, 08214, 08221, 08222, 08223, 08224, 08225, 08226, 08227, 08228, 08290, 08291, 08330,08390, 08391, 08620, 08690, 08802, 08820, 08830, 08840, 08849, 08860, 08901, 08902, 08903, 08904, 08905,08906, 08907, 08908, 08911, 08912, 08913, 08915, 08916, 08917, 08918, 08921, 08922, 08923, 08930, 08940,08950, 08960, 08970, 08980, 11001, 11002, 11003, 11004, 11005, 11006, 11007, 11008, 11009, 11010, 11011, 11012,11100, 11400, 11401, 11402, 11403, 11404, 11405, 11406, 11407, 11408, 11470, 11471, 11500, 11510, 11519, 11520, 11540,11570, 11589, 11590, 11591, 11592, 11593, 11594, 11595, 11596, 11597, 11620, 15001, 15002, 15003, 15004, 15005, 1715006, 15007, 15008, 15009, 15010, 15011, 15105, 15108, 15109, 15139, 15140, 15141, 15142, 15143, 15144, 15145,15146, 15160, 15165, 15166, 15167, 15168, 15169, 15171, 15172, 15173, 15174, 15175, 15176, 15177, 15178, 15179, 15180,15181, 15182, 15183, 15184, 15185, 15187, 15188, 15189, 15190, 15198, 15300, 15314, 15316, 15318, 15319, 15389,15630, 15635, 15640, 15650, 15659, 15660, 15668, 15669, 15670, 15679, 15690, 28001, 28002, 28003, 28004, 28005,28006, 28007, 28008, 28009, 28010, 28011, 28012, 28013, 28014, 28015, 28016, 28017, 28018, 28019, 28020,28021, 28022, 28023, 28024, 28025, 28026, 28027, 28028, 28029, 28030, 28031, 28032, 28033, 28034, 28035,28036, 28037, 28038, 28039, 28040, 28041, 28042, 28043, 28044, 28045, 28046, 28047, 28050, 28052, 28053,28054, 28055, 28100, 28108, 28109, 28210, 28220, 28221, 28222, 28223, 28224, 28229, 28231, 28232, 28250,28270, 28290, 28320, 28330, 28339, 28341, 28342, 28343, 28350, 28359, 28370, 28500, 28510, 28521, 28522,28523, 28524, 28529, 28530, 28600, 28607, 28609, 28610, 28660, 28668, 28669, 28670, 28679, 28690, 28691,28692, 28693, 28701, 28702, 28703, 28798, 28802, 28803, 28806, 28813, 28821, 28822, 28823, 28830, 28840,28850, 28851, 28860, 28861, 28864, 28890, 28891, 28901, 28902, 28903, 28904, 28905, 28906, 28907, 28909,28911, 28912, 28913, 28914, 28915, 28916, 28917, 28918, 28919, 28921, 28922, 28923, 28924, 28925, 28931, 28932,28933, 28934, 28935, 28936, 28937, 28938, 28939, 28941, 28942, 28943, 28944, 28945, 28946, 28947, 28950,28970, 28971, 28976, 28977, 28978, 28979, 28981, 28982, 28983, 28984, 28990, 28991, 29001, 29002, 29003,29004, 29005, 29006, 29007, 29008, 29009, 29010, 29011, 29012, 29013, 29014, 29015, 29016, 29017, 29018, 29120,29130, 29140, 29150, 29190, 29191, 29192, 29193, 29196, 29569, 29570, 29580, 29590, 29591, 29592, 29620, 29630,29631, 29639, 29640, 29649, 29650, 29720, 30001, 30002, 30003, 30004, 30005, 30006, 30007, 30008, 30009,30010, 30011, 30012, 30100, 30107, 30108, 30109, 30110, 30120, 30130, 30139, 30140, 30150, 30151, 30152, 30157,30158, 30159, 30160, 30161, 30162, 30163, 30164, 30165, 30166, 30167, 30168, 30169, 30500, 30506, 30507, 30508,30509, 30560, 30562, 30564, 30565, 30570, 30579, 30820, 30830, 30831, 30832, 30833, 30834, 30835, 30836,33001, 33002, 33003, 33004, 33005, 33006, 33007, 33008, 33009, 33010, 33011, 33012, 33013, 33070, 33071,33080, 33100, 33140, 33170, 33171, 33172, 33173, 33174, 33180, 33183, 33186, 33187, 33188, 33189, 33190, 33191,33192, 33193, 33194, 33195, 33196, 33199, 33200, 33201, 33202, 33203, 33204, 33205, 33206, 33207, 33208,33209, 33210, 33212, 33213, 33290, 33299, 33340, 33350, 33390, 33391, 33392, 33393, 33394, 33400, 33401,33402, 33403, 33404, 33405, 33410, 33411, 33412, 33416, 33417, 33418, 33420, 33422, 33423, 33424, 33425,33426, 33427, 33428, 33429, 33430, 33438, 33439, 33440, 33448, 33449, 33450, 33456, 33457, 33460, 33468,33469, 33470, 33480, 33490, 33491, 33492, 33518, 33519, 33527, 33600, 33610, 33611, 33612, 33613, 33614,33615, 33616, 33617, 33618, 33619, 33620, 33627, 33628, 33629, 33630, 33637, 33638, 33639, 33640, 33650,33660, 33669, 33690, 33691, 33692, 33693, 33694, 33695, 33696, 33697, 33700, 33701, 33702, 33703, 33704,33705, 33706, 33910, 33912, 33919, 33920, 33928, 33929, 33930, 33934, 39700, 39706, 39707, 39709, 39798,41001, 41002, 41003, 41004, 41005, 41006, 41007, 41008, 41009, 41010, 41011, 41012, 41013, 41014, 41015, 41016,41017, 41018, 41019, 41020, 41080, 41089, 41092, 41100, 41110, 41111, 41120, 41130, 41200, 41210, 41300, 41309,41500, 41700, 41800, 41804, 41805, 41806, 41807, 41808, 41809, 41830, 41849, 41900, 41907, 41908, 41909, 41910,41927, 41928, 41930, 41940, 41950, 41960, 41970, 41980, 41989, 46001, 46002, 46003, 46004, 46005, 46006,46007, 46008, 46009, 46010, 46011, 46012, 46013, 46014, 46015, 46016, 46017, 46018, 46019, 46020, 46021, 46022,46023, 46024, 46025, 46026, 46035, 46100, 46110, 46111, 46112, 46113, 46114, 46115, 46116, 46120, 46128, 46131,46132, 46133, 46134, 46182, 46192, 46200, 46210, 46220, 46225, 46230, 46290, 46394, 46419, 46420, 46430,46439, 46440, 46450, 46460, 46469, 46470, 46900, 46901, 46909, 46910, 46920, 46930, 46940, 46950, 46960,46970, 46980, 46988, 46989, 47001, 47002, 47003, 47004, 47005, 47006, 47007, 47008, 47009, 47010, 47011,47012, 47013, 47014, 47015, 47016, 47017, 47018, 47130, 47131, 47132, 47140, 47150, 47151, 47152, 47153, 47155,47161, 47169, 47170, 47171, 47190, 47191, 47192, 47193, 47194, 47195, 47196, 47197, 47200, 47239, 47240, 47270,47280, 47281, 47290, 47610, 47620, 48001, 48002, 48003, 48004, 48005, 48006, 48007, 48008, 48009, 48010,48011, 48012, 48013, 48014, 48015, 48100, 48110, 48111, 48112, 48113, 48114, 48115, 48116, 48120, 48150, 48160,48170, 48180, 48190, 48191, 48192, 48194, 48195, 48196, 48330, 48340, 48390, 48410, 48450, 48480, 48490,48498, 48499, 48500, 48508, 48510, 48520, 48530, 48550, 48600, 48610, 48620, 48630, 48640, 48650, 48810,48820, 48830, 48840, 48850, 48860, 48901, 48902, 48903, 48910, 48920, 48930, 48940, 48950, 48960, 48970,48980, 48990, 48991, 48992, 48993, 50001, 50002, 50003, 50004, 50005, 50006, 50007, 50008, 50009, 50010,50011, 50012, 50013, 50014, 50015, 50016, 50017, 50018, 50019, 50020, 50059, 50090, 50110, 50120, 50162, 50171,50172, 50173, 50174, 50180, 50191, 50192, 50193, 50194, 50195, 50196, 50197, 50198, 50410, 50411, 50420, 50430,50720, 50730, 50740, 50820, 50830.
Atzera egiteko inprimakiaren eredua
Inprimaki hau kontratua baliogabetu nahi denean baino ez da bete eta bidali behar.
Hartzailea:
IKEA CONTACT SUPPORT CENTER ESPAÑA
C/ Me falta un tornillo 5
47195 - Arroyo de la Encomienda (Valladolid)
Telefonoa: 900 400 922
Helbide elektronikoa: [email protected].
Honen bitartez adierazten dut: honako eskaeraren erosketa-kontratua eta osatzen duten ondasun edo ondasunak eta zerbitzuak baliogabetu nahi ditudala:
Eskaera-zk.: Jaso zen data:
Kontsumitzailearen izena:
Kontsumitzailearen helbidea:
Kontsumitzailearen sinadura Data:
(Inprimaki hau paperean aurkezten denean baino ez)