Dendako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua kontratatzeko baldintza orokorrak
Kontratatzeko baldintza orokor hauek berariaz arautuko dituzte IKEA IBÉRICA, S.A.-ren eta dendako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua kontratatzen duten erabiltzaileen edo bezeroen arteko merkataritza-harremanak. Zerbitzuak IKEA-n saltzen den logela, egongela edo sukalde bat diseinatzea zein planifikatzea du helburu.
1. KONTRATAZIO AURREKO INFORMAZIOA ETA ADIERAZPENAK
Bezeroak kontratuaren aurretik eta erosketa-prozesuan zehar kontratatze-baldintza orokor hauek eskuratu, gorde eta inprimatu ahal izango ditu kontsultatu ahal izan ditzan.
Bezeroak emandako informazio eta datu pertsonal oro IKEA taldearen Pribatutasun Politikaren arabera erabiliko da, Erosketa-Baldintza hauetan zehazten den datuen trataerari jarraiki eta Bezeroak Erosketa-Baldintzak onartzean markatutako aukeren arabera. Bezeroak adierazten du IKEA-ri ematen dizkion informazio eta datu guztiak egiazkoak direla eta errealitatearekin bat datozela. Bezeroak beharrezko informazio guztia ematen ez badu, ezin izango da eskaera burutu.
Bezeroak baieztatzen du adinez nagusia dela eta kontratu ekonomikoak egiteko beharrezko egitezko gaitasun eta gaitasun legal nahikoa daukala.
2. IKEA PRODUKTUAK
Bezeroak onartu egiten du badakiela IKEA dendan saltzen diren produktu guztiak etxean erabiltzeko baino ez direla, eta produktu horiek dagozkien arauak eta estandarrak betetzen dituzten test guztiak gainditu dituztela. Nolanahi ere, eskaintzako artikulu batzuk erabilera profesional edo publikorako ere garatu dira, eta erabilera jakin horiei dagozkien arau teknikoek zehaztutako segurtasun, iraunkortasun eta egonkortasun baldintzak betetzen dituzte.
IKEA taldeak bere produktuetan eskaintzen dituen bermeak produktuen etxeko erabilerara daude orokorrean mugatuta. Edozelan ere, IKEA produktu bat erosi aurretik, Bezeroak egiaztatu beharko du produktua egokia dela emango dion erabilerarako. Horretarako, produktuen deskribapenak biltzen dituzten fitxak daude kontsultatzeko eskuragarri IKEA dendetan zein www.IKEA.es webgunean. IKEA-k ez ditu bere gain hartuko IKEA produkturen bat diseinatu zenerako ez den beste funtzio baterako erabiltzeagatik sortzen diren kexak.
Bezeroak adierazten du badakiela IKEA-k ez daukala nazioarteko estandarren (ISO9000, ISO 14000, EMAS, SA8000, etab.) araberako kudeatzeko sistema ziurtaturik. IKEA taldearen helburua honako hau da: IKEA marka bera izatea bezeroen kalitate-bermea, bai ekoizpen-prozesuei zein saltzen dituen produktuei dagokienez, kalitatea, segurtasuna, ingurumena eta enpresaren erantzukizunei dagozkien beste hainbat alderdi kontuan hartuz. Xede horrekin, gure prozesu guztiak kontuan hartzen dituzten hainbat kudeaketa-sistema eta barneko protokolo ditugu, eta sistema horiek guk geuk ikuskatzen ditugu gure enpresako unitate guztietan puntu guztiak betetzen direla ziurtatzeko. Produktuen fabrikazioa IKEA taldearen berezko kalitate-, ingurumen- eta enpresa-erantzukizunaren inguruko estandarren arabera egiten da, nazioarteko printzipioak kontuan hartuz, eta gorago aipatutako arauekin koherentziaz jokatuz. Gainera, enpresaren baitako hainbat ikuskatzaile ditu produktu-ekoizle guztiek eta IKEA-ren zerbitzu guztiek araudiak betetzen dituztela etenik gabe ziurtatzeko.
3. GURE DATUAK
Zerbitzua IKEA IBÉRICA S.A.-k, CIF A28812618 helbidea Matapiñonera Etorbidea, 9 zk. PK 28073 San Sebastián de los Reyes (Madril) Madrilgo Merkataritza Erregistroan, 1251. liburukian, 8. atalean, 102. folioan, 23549 orrian inskribatuta, ematen du.
4. ZERBITZUA EMATEKO BALDINTZAK
Sukaldeen aholkularitza-zerbitzuaren kasuan, bezeroak adierazten du sukaldearen espazioa behin betiko baldintzatan dagoela, eta ur- zein argi-hartuneak behin betiko kokapenean daudela, baita zoruak eta hormak akaberak amaituta dituztela ere.
IKEA-k jakinarazten du urrutiko aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatuak soilik sukaldea, egongela edo logela diseinatzeko dendako aholkularitza barne hartzen duela, ez kontzeptu gehiago. Bai produktuak bai bestelako zerbitzu osagarriak dendan erosten direnean ordaindu beharko dira.
Planoetan, aurrekontuetan edo aholkularitzan jasotako produktuak ez dira aholkularitza-zerbitzukoak, eta ez daude prezioan sartuta; beraz, ohiko erosketa-sistemaren arabera soilik eskuratu ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den egunean erreferentziatzat dauden prezio eta baldintzekin, nahiz eta aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuek baldintza desberdinak ezarri. Era berean, aholkularitza zerbitzuak ez du barne hartzen baldintza hauetan espresuki aipatzen ez den garraio, muntaketa edo zerbitzu osagarririk.
Zerbitzua emateko funtsezko baldintza gisa, kontratatzaileak IKEA salbuesten du, eta, beraz, bera izango da produktuak kontuan hartu eta erabiltzeko arduradun bakarra, dagozkion zehaztapen teknikoen eta erabilera-jarraibideen arabera. Halaber, egiaztatu egin behar da produktua higiezinean behar bezala kokatuta dagoela, eraikinaren liburuarekin bat etorriz, higiezina erabili eta mantentzeko betebeharrekin, larrialdi- eta ebakuazio-eskuliburuekin eta higiezin horri aplikatu beharreko eskuliburu eta araudietatik sor daitezkeen gainerako eskakizunekin bat etorriz. IKEA-k ez ditu alderdi horiek ezagutzen eta Bezeroaren erantzukizuna baino ez da izango.
Hori dela eta, bezeroaren ardura izango da egiaztatzea IKEA-k sortutako diseinua eta dokumentazioa bat datorrela edo aldatu behar duela bezeroak segurtasun-, bizigarritasun-, egokitasun- eta gainerako betebeharrekin, erabiltzaile, titular, errentari edo zerbitzu hau higiezinari dagokionez erabiltzeko zilegitzen dion beste edozein titulurekin.
5. ZERBITZUAREN DESKRIBAPENA
SUKALDEETARAKO AHOLKULARITZA DENDAN
Bezeroa horretarako prestatutako formularioaren bidez erregistratu beharko da, eta dendan hitzordua eskatzeko beharrezko datuak sartu beharko ditu.
Bezeroak IKEA-rekin duen hitzordura aholkularitzaren xede den azaleraren planoak eraman beharko ditu, eskalan eta paperean. IKEA-k dendako aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua eskainiko du sukaldeak erosteko, eta IKEA-ren sukaldeen diseinua eta plangintza barne hartuko ditu, bezeroak hitzordua erreserbatzeko prozesuan betetzen duen inkestan emandako informazioan oinarrituta, baita bezeroak emandako planoan oinarrituta ere. IKEA-k ez du IKEA-koak ez diren elementuz osorik osatutako sukaldeen diseinu eta plangintza zerbitzurik eskainiko. Zerbitzua puntualki ematen da, saio bakar batean, bi aldeek adostutako datan eta gehienez bi orduko iraupenarekin, bi aldeek bestela adostu ezean. IKEA-k plano bat 3Dn emango dio bezeroari, eta hori entregatzeak beste edozein betebehar edo erantzukizunetik salbuetsiko du IKEA. Ondoren, bezeroak diseinuan bi aldaketa egiteko eskatu ahal izango du, IKEA-ri eskatuz posta elektronikoz zer aldaketa egin nahi dituen, gehienez 30 eguneko epean. IKEA-k diseinu, plangintza eta aurrekontu berriak bidaliko dizkio bezeroari, eskaera egin zen helbide elektroniko berera, gehienez ere 7 eguneko epean.
Kontratatutako zerbitzua emandakoan, Bezeroak adostasun hori egiaztatzen duen agiria sinatu beharko du.
Planoetan, aurrekontuetan edo aholkularitzan jasotako produktuak ez dira aholkularitza-zerbitzukoak, eta ez daude prezioan sartuta; beraz, ohiko erosketa-sistemaren arabera soilik eskuratu ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den egunean zeuden prezio eta baldintzekin, nahiz eta aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuek baldintza desberdinak ezarri. IKEA-k erosketaz gain beste zerbitzu batzuk kontratatzeko aukera emango dio bezeroari, hala nola garraio- eta instalazio-zerbitzua. Zerbitzu horiek kanpoko enpresa laguntzaileekin kontratatu beharko ditu bezeroak. Sukaldeko instalazioa kanpoko enpresa laguntzaile batekin kontratatuz gero, kanpoko enpresa horrek sukaldearen egiaztapena egingo du sukaldea jarri aurretik, diseinua bezeroaren sukaldera behar bezala egokitzen dela egiaztatzeko.
Zerbitzua emateko funtsezko baldintza gisa, kontratatzaileak IKEA salbuesten du, eta, beraz, bera izango da produktuak kontuan hartu eta erabiltzeko arduradun bakarra, dagozkion zehaztapen teknikoen eta erabilera-jarraibideen arabera. Halaber, egiaztatu egin behar da produktua higiezinean behar bezala kokatuta dagoela, eraikinaren liburuarekin bat etorriz, higiezina erabili eta mantentzeko betebeharrekin, larrialdi- eta ebakuazio-eskuliburuekin eta higiezin horri aplikatu beharreko eskuliburu eta araudietatik sor daitezkeen gainerako eskakizunekin bat etorriz. IKEA-k ez ditu alderdi horiek ezagutzen eta Bezeroaren erantzukizuna baino ez da izango. Hori dela eta, bezeroaren ardura izango da egiaztatzea IKEA-k sortutako diseinua eta dokumentazioa bat datorrela edo aldatu behar duela bezeroak segurtasun-, bizigarritasun-, egokitasun- eta gainerako betebeharrekin, erabiltzaile, titular, errentari edo zerbitzu hau higiezinari dagokionez erabiltzeko zilegitzen dion beste edozein titulurekin. Bezeroak emandako informazio guztia IKEA-rena izatera pasatuko da, baina IKEA ez da bi aldeen artean emandako informazioaren egiazkotasunaren, zehaztasunaren edo nahikotasunaren erantzule egingo.
LOGELETARAKO AHOLKULARITZA DENDAN
Bezeroa horretarako prestatutako formularioaren bidez erregistratu beharko da, eta dendan hitzordua eskatzeko beharrezko datuak sartu beharko ditu.
Bezeroak IKEA-rekin duen hitzordura aholkularitzaren xede den azaleraren planoak eraman beharko ditu, eskalan eta paperean. IKEA-k dendako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du logela bat erosteko, eta IKEA-ren logelaren diseinua eta plangintza barne hartuko ditu, bezeroak hitzordua erreserbatzeko prozesuan betetzen duen inkestan emandako informazioan oinarrituta, baita bezeroak emandako planoan oinarrituta ere. IKEA-k ez du IKEA-koak ez diren elementuz osorik osatutako logelaren diseinu eta plangintza zerbitzurik eskainiko. Zerbitzua puntualki ematen da, saio bakar batean, bi aldeek adostutako datan eta gehienez bi orduko iraupenarekin, bi aldeek bestela adostu ezean. IKEA-k plano bat 3Dn emango dio bezeroari, eta hori entregatzeak beste edozein betebehar edo erantzukizunetik salbuetsiko du IKEA.
Kontratatutako zerbitzua emandakoan, Bezeroak adostasun hori egiaztatzen duen agiria sinatu beharko du.
Planoetan, aurrekontuetan edo aholkularitzan jasotako produktuak ez dira aholkularitza-zerbitzukoak, eta ez daude prezioan sartuta; beraz, ohiko erosketa-sistemaren arabera soilik eskuratu ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den egunean zeuden prezio eta baldintzekin, nahiz eta aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuek baldintza desberdinak ezarri. IKEA-k erosketaz gain beste zerbitzu batzuk kontratatzeko aukera emango dio bezeroari, hala nola garraio- eta instalazio-zerbitzua. Zerbitzu horiek kanpoko enpresa laguntzaileekin kontratatu beharko ditu bezeroak.
Zerbitzua emateko funtsezko baldintza gisa, kontratatzaileak IKEA salbuesten du, eta, beraz, bera izango da produktuak kontuan hartu eta erabiltzeko arduradun bakarra, dagozkion zehaztapen teknikoen eta erabilera-jarraibideen arabera. Halaber, egiaztatu egin behar da produktua higiezinean behar bezala kokatuta dagoela, eraikinaren liburuarekin bat etorriz, higiezina erabili eta mantentzeko betebeharrekin, larrialdi- eta ebakuazio-eskuliburuekin eta higiezin horri aplikatu beharreko eskuliburu eta araudietatik sor daitezkeen gainerako eskakizunekin bat etorriz. IKEA-k ez ditu alderdi horiek ezagutzen eta Bezeroaren erantzukizuna baino ez da izango. Hori dela eta, bezeroaren ardura izango da egiaztatzea IKEA-k sortutako diseinua eta dokumentazioa bat datorrela edo aldatu behar duela bezeroak segurtasun-, bizigarritasun-, egokitasun- eta gainerako betebeharrekin, erabiltzaile, titular, errentari edo zerbitzu hau higiezinari dagokionez erabiltzeko zilegitzen dion beste edozein titulurekin. Bezeroak emandako informazio guztia IKEA-rena izatera pasatuko da, baina IKEA ez da bi aldeen artean emandako informazioaren egiazkotasunaren, zehaztasunaren edo nahikotasunaren erantzule egingo.
EGONGELETARAKO AHOLKULARITZA DENDAN
Bezeroa horretarako prestatutako formularioaren bidez erregistratu beharko da, eta dendan hitzordua eskatzeko beharrezko datuak sartu beharko ditu.
Bezeroak IKEA-rekin duen hitzordura aholkularitzaren xede den azaleraren planoak eraman beharko ditu, eskalan eta paperean. IKEA-k dendako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du egongela bat erosteko, eta IKEA-ren egongelaren diseinua eta plangintza barne hartuko ditu, bezeroak hitzordua erreserbatzeko prozesuan betetzen duen inkestan emandako informazioan oinarrituta, baita bezeroak emandako planoan oinarrituta ere. IKEA-k ez du IKEA-koak ez diren elementuz osorik osatutako egongelaren diseinu eta plangintza zerbitzurik eskainiko. Zerbitzua puntualki ematen da, saio bakar batean, bi aldeek adostutako datan eta gehienez bi orduko iraupenarekin, bi aldeek bestela adostu ezean. IKEA-k plano bat 3Dn emango dio bezeroari, eta hori entregatzeak beste edozein betebehar edo erantzukizunetik salbuetsiko du IKEA.
Kontratatutako zerbitzua emandakoan, Bezeroak adostasun hori egiaztatzen duen agiria sinatu beharko du.
Planoetan, aurrekontuetan edo aholkularitzan jasotako produktuak ez dira aholkularitza-zerbitzukoak, eta ez daude prezioan sartuta; beraz, ohiko erosketa-sistemaren arabera soilik eskuratu ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den egunean zeuden prezio eta baldintzekin, nahiz eta aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuek baldintza desberdinak ezarri. IKEA-k erosketaz gain beste zerbitzu batzuk kontratatzeko aukera emango dio bezeroari, hala nola garraio- eta instalazio-zerbitzua. Zerbitzu horiek kanpoko enpresa laguntzaileekin kontratatu beharko ditu bezeroak.
Zerbitzua emateko funtsezko baldintza gisa, kontratatzaileak IKEA salbuesten du, eta, beraz, bera izango da produktuak kontuan hartu eta erabiltzeko arduradun bakarra, dagozkion zehaztapen teknikoen eta erabilera-jarraibideen arabera. Halaber, egiaztatu egin behar da produktua higiezinean behar bezala kokatuta dagoela, eraikinaren liburuarekin bat etorriz, higiezina erabili eta mantentzeko betebeharrekin, larrialdi- eta ebakuazio-eskuliburuekin eta higiezin horri aplikatu beharreko eskuliburu eta araudietatik sor daitezkeen gainerako eskakizunekin bat etorriz. IKEA-k ez ditu alderdi horiek ezagutzen eta Bezeroaren erantzukizuna baino ez da izango. Hori dela eta, bezeroaren ardura izango da egiaztatzea IKEA-k sortutako diseinua eta dokumentazioa bat datorrela edo aldatu behar duela bezeroak segurtasun-, bizigarritasun-, egokitasun- eta gainerako betebeharrekin, erabiltzaile, titular, errentari edo zerbitzu hau higiezinari dagokionez erabiltzeko zilegitzen dion beste edozein titulurekin. Bezeroak emandako informazio guztia IKEA-rena izatera pasatuko da, baina IKEA ez da bi aldeen artean emandako informazioaren egiazkotasunaren, zehaztasunaren edo nahikotasunaren erantzule egingo.
6. PREZIOA ETA ORDAINKETA
Sukaldeen plangintza-zerbitzua doakoa da.
Planoetan, aurrekontuetan edo aholkularitzan jasotako produktuak ez dira aholkularitza-zerbitzukoak, eta ez daude prezioan sartuta; beraz, ohiko erosketa-sistemaren arabera soilik eskuratu ahal izango dira, produktu bakoitzaren salerosketa egiten den egunean zeuden prezio eta baldintzekin, nahiz eta aholkularitzan emandako produktuen aurrekontuek baldintza desberdinak ezarri.
7. SALDU ONDOKO ZERBITZUA
Bezeroak zerbitzua kontratatzean arazoren bat badu, bere aukerako saltokira jo beharko du. Halaber, IKEA-ren bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango da 900 400 922 telefonoaren bidez (kostua aldatu egin daiteke telekomunikazio-zerbitzuen hornitzailearen arabera), 10:00etatik 22:00etara.
8. BERMEA
Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera, IKEA erantzule egingo da produktuen adostasun-faltaren aurrean, bezeroak erosten dituen egunetik edo kanpoko enpresa laguntzaileek ematen dituztenetik bi urteko epean.
METOD sukalde-sistemak berme komertzialeko baldintza espezifikoak ditu, sukaldearen etxeko erabilerarako soilik aplika daitezkeenak. Bermeak 25 urtez estaltzen ditu METOD sukaldeko armairuen sistemako osagai hauen material- edo fabrikazio-akatsak: armairuaren egitura, aurrealdeak, UTRUSTA bandak, MAXIMERA tiradera guztiz ateragarriak, melaninazko eta beira tenplatuzko UTRUSTA apalak, zokaloak, hankak, alboko panelak, tapetak/moldurak, gainekoak (LILLTRÄSK eta FYNDING izan ezik), harraskak (FYNDING izan ezik).
Berme honek ez du FYNDIG sukalde-sistema estaltzen.
Berme honek barne hartzen ez dituen produktuak honakoak dira: heldulekuak, FYNDIG eta LILLTRÄSK sukalde-gainekoak, eskutokiak, heldulekuak, ERSÄTTARE erdi integratutako ontzi-garbigailuetarako bandak eta BEHJÄLPLIG guztiz integratutako ontzi-garbigailuetarako bandak. FÖRVARA tiraderak, UTRUSTA saretadun saskiak eta TUTEMO eta HORDA armairu irekiek 10 urteko bermea dute.
Nolanahi ere, adierazitako estekan bermearen baldintza espezifikoak eta estaldura kontsultatzea gomendatzen dugu, baita mantentze-jarraibideak ere, produktu bakoitzari ahalik eta tratamendurik onena emateko.
Informazio hori hemen dago ikusgai: https://www.ikea.com/eres/customer-service/returns-claims/guarantee/
9. LEGEDI APLIKAGARRIA. FORUEN ESKUMENEAN JARTZEA
Baldintza hauek interpretazioaren, balioaren eta exekuzioaren arloan xedatu ez den orotan aplikatzekoa den Espainiako legeriaren arabera arautuko dira.
Alderdiek adosten dute kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo gauzatzean sor daitekeen edozein eztabaida bezeroaren helbideari dagokion hiriko epaitegi eta auzitegietara eramatea.
Atzera egiteko eskubidea gauzatzeari buruzko informazioa (*)
1. IKEA produktuak
Produktuak erosiz gero, 14 egun naturaleko epean gauzatu ahal izango duzu atzera egiteko eskubidea, justifikatu beharrik gabe. Eskubide hori gauzatzeko epea zuk, edo zuk adierazitako hirugarren batek, entregatutako azken produktua materialki eskuratzen duzun egunean hasiko da.
- Erabateko atzera-egitea: 14 eguneko epearen barruan atzera egiteko eskubidea gauzatzen baduzu, zuregandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu inongo atzerapenik gabe, entrega-gastuak barne (salbuespen batekin: eskaintzen dugun ohiko entrega-modalitate merkeena ez den beste entrega-modalitate bat aukeratzearen ondoriozko gastu gehigarriak), eta, nolanahi ere, kontratu honetan atzera egiteko erabakia jakinarazten zaigun egunetik zenbatzen hasita 14 egun natural baino lehen. Diru-itzultze hori hasierako transakziorako zuk erabilitako ordainketa-bide bera erabiliz egingo dugu, non eta ez duzun berariaz kontrakoa xedatu; nolanahi ere, ez duzu inolako gasturik izango itzultzearen ondorioz.
- Atzera-egite partziala: 14 eguneko epean erositako produktuen zati batean atzera egiteko eskubidea gauzatzen baduzu, itzulitako produktuen kostu osoa itzuliko dizugu, baita zure erosketari (garraioa/muntaketa/instalazioa) dagozkion zerbitzuengatik jasotako ordainketen zati proportzionala ere, inongo atzerapenik gabe, entrega-gastuak barne (salbuespen batekin: eskaintzen dugun ohiko entrega-modalitate merkeena ez den beste entrega-modalitate bat aukeratzearen ondoriozko gastu gehigarriak), eta, nolanahi ere, kontratu honetan atzera egiteko erabakia jakinarazten zaigun egunetik zenbatzen hasita 14 egun natural baino lehen.
2. Zerbitzuak
Produktuak erosteaz gain, zerbitzu osagarri bat edo gehiago kontratatu badituzu (garraioa, muntaketa eta instalazioa...), zerbitzu horietako guztietan edo zenbaitetan atzera egiteko eskubidea gauzatu ahal izango duzu 14 egun naturaleko epean, justifikaziorik gabe, betiere kontratatutako zerbitzuak gauzatu ez badira; bestela, eskubide hori galduko duzu. Epe hori kontratua egiten den egunean hasiko da.
- Erabateko atzera-egitea: Zerbitzuak eskaintzearen kasuan, 14 eguneko epearen barruan atzera egiteko eskubidea gauzatzen baduzu kontratatutako zerbitzu horiek erabat gauzatu ez direlarik, zuregandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu inongo atzerapenik gabe, eta, nolanahi ere, kontratu honetan atzera egiteko erabakia jakinarazten zaigun egunetik zenbatzen hasita 14 egun natural baino lehen. Diru-itzultze hori hasierako transakziorako zuk erabilitako ordainketa-bide bera erabiliz egingo dugu, non eta ez duzun berariaz kontrakoa xedatu; nolanahi ere, ez duzu inolako gasturik izango diru-itzultzearen ondorioz.
- Atzera-egite partziala: Zerbitzuak eskaintzearen kasuan, 14 eguneko epearen barruan zerbitzuen zati batean atzera egiteko eskubidea gauzatzen baduzu kontratatutako zerbitzu horiek erabat gauzatu ez direlarik, zuregandik jasotako ordainketa guztien zati proportzionala itzuliko dizugu inongo atzerapenik gabe, eta, nolanahi ere, kontratu honetan atzera egiteko erabakia jakinarazten zaigun egunetik zenbatzen hasita 14 egun natural baino lehen. Diru-itzultze hori hasierako transakziorako zuk erabilitako ordainketa-bide bera erabiliz egingo dugu, non eta ez duzun berariaz kontrakoa xedatu; nolanahi ere, ez duzu inolako gasturik izango diru-itzultzearen ondorioz.
Beste baldintza aplikagarri batzuk
Diru-itzultzea atxiki ahal izango dugu, legez xedatutakoaren arabera. Zuzenean itzuli edo entregatu beharko dizkiguzu produktuak inongo atzerapenik gabe, eta, nolanahi ere, kontratuan atzera egiteko erabakia jakinarazten zaigun egunetik zenbatzen hasita 14 egun naturaleko epean. Epea betetzat joko da ondasunak epe hori amaitu baino lehen itzultzen badituzu. Ondasunak itzultzearen zuzeneko kostua zure gain hartu beharko duzu. IKEA-ri itzultzea egiteko garraio-zerbitzu berri bat kontratatuz gero, kostu hori bezeroak salgaia etxera garraiatzeagatik ordaindu zuen berbera izango dela kalkulatzen da, baldin eta erosketaren zenbatekoa, garraio-gunea eta erosketa egin zuen denda bera badira. Ondasunen izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua ezartzeko beharrezkoa ez den manipulazio baten ondorioz ondasunen balioa gutxitzearen erantzulea zeu baino ez zara izango.
Atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, honi jakinarazi beharko diozu kontratuan atzera egiteko erabakia: IKEA CONTACT CENTER ESPAÑA, Espíritu Santo enparantza, 1-3 lursailak, posta-kodea 33010 - Oviedo (Asturias). Telefonoa: 902 400 922. Helbide elektronikoa: [email protected]. Erabakia deklarazio argi baten bidez jakinarazi beharko da (adibidez, postaz bidalitako gutun bat, fax bat edo mezu elektroniko bat). Jarraian agertzen den atzera egiteko inprimakiaren eredua erabili ahal izango duzu, baina ez da nahitaezkoa, atzera egiteko inprimakiaren eredua nahiz beste edozein adierazpen argi elektronikoki bete eta bidaltzeko aukera baituzu webgune honen bidez: https://www.ikea.com/es/eu/customer-service/terms-conditions/terminos-condiciones-compra-online-pubbb33a581/. Aukera horretara jotzen baduzu, atzerapenik gabe jakinaraziko dizugu euskarri iraunkor baten bidez (adibidez, posta elektronikoz) atzera-egite hori jaso dugula. Atzera egiteko epea betetzeko, nahikoa da eskubide hori gauzatzeari buruzko jakinarazpena dagokion epea amaitu baino lehen bidaltzea.
(*) Dokumentu honetan jasotako eskubideak urrutiko salmentari buruzko araudian aurreikusitakoak dira. Legean aitortutako 14 egun naturaletatik aurrera, IKEA-ren itzultze-politika arautuko da: produktua probatu ez bada eta jatorrizko bilgarria badu oraindik, IKEA-k erosketaren zenbateko osoa itzuliko du bezeroak erabili zuen ordainketa-metodo berean. Bestela, IKEA-k iraungitze-datarik gabeko itzultze-txartel bat emango dio bezeroari, zenbateko osoarekin. Merkataritza-politika produktuei bakarrik aplika dakieke, eta ez zaio inola ere aplikatuko zerbitzuen kontratazioari.