Bisitaldia baino lehen
zure orgatxoan kontsulta dezakezu produktuen stocka.
Produkturen bat eskuragarri ez dagoenean, SMS edo posta elektroniko bidez berriro daukagula jakinarazteko abisua jasotzeko aukera aurkituko duzu. Aukeran dauden produktuen edo jakien dendako produktuen eskuragarritasuna ezin da kontsultatu.
Produktu bat eskuragarri dagoela ageri bada ere, baliteke eskaera prestatu bitartean agortu izatea. Halakoetan, zurekin harremanetan jarriko gara konponbide bat aurkitzeko.
Kontuan izan stocka 60 minutuz behin eguneratzen dela.
Orain erosten baduzu online, produktuak datozen egunetan jasoko dituzu. Ukitu, probatu edo hobeto ezagutu nahi dituzu? Zatoz IKEA denda batera, sofetan eseri ahal izango zara edo kolaboratzaile bati lastairei buruzko informazioa eskatu ahal izango diozu bat erosi baino lehen.
Etxe ezin hobea zuretzat ezin hobea dena da. Horregatik, 10.000 produktu baino gehiago eta etxean altzariak jartzeko ideia eta zerbitzu asko eskaintzen dizkizugu.
Jar zaitez eroso dendetan ditugun giro ezberdinetan. Probatu tapizeriak, ukitu Ekialdeko alfonbrak, probatu ohe-sofak eta ireki armairuak kalitatea ikusteko. Prezioaren etiketan produktu bati buruz jakin behar duzun guztia aurkituko duzu; adibidez, dendako zein lekutan jaso dezakezun.
IKEA taldeko altzari gehienak pakete zapaletan gordetzen direnez, etxera erraz eraman ahal izango dituzu dendan erosi eta gero.
Online erosten baduzu, nahi dituzun produktuak etxera edo enpresara eramango dizkizugu.
Nahiago baduzu, zure ordez jaso, entregatu eta munta ditzakegu. Nahi duzun sukalde berria ere instala dezakegu. Lortu informazio gehiago eskaintzen ditugun zerbitzu gehigarri guztiei buruz edo hitz egin IKEA taldeko lankide batekin dendan.
Kreditu- eta zordunketa-txartelak, IKEA Business eta IKEA opari-txartelak onartzen ditugu. Noski, online ordaintzen duzunean transakzioa guztiz segurua da. Epeka ordaintzea nahiago baduzu, hainbat finantzaketa-aukera eskaintzen dizkizugu.
Lasai, zerbait eramaten baduzu etxera eta iritziz aldatzen bazara, 365 eguneko epea duzu itzultzeko. Erosketa-tiketa gorde besterik ez duzu, produktua errazago itzultzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Itzultze-politika.
IKEA Store aplikazioa oso lagungarria da bisita bat egin nahi badiguzu. Ikusi produktuak, sortu erosketa-zerrenda bat eta jaso tokiko dendako eskaintza eguneratuak. IKEA Store aplikazioa deskargatzeko aukerak: Google Play (Android) edo Apple (iOS).
IKEA dendetan egiten dituzun erosketa guztietan faktura sinplifikatu bat ematen dugu, tiket-formatuan. Gainera, BEZetik salbuetsita bazaude, salbuespena nola eskatu azalduko dizugu.
Era guztietako zerbitzuak ditugu zuretzat ahalik eta modurik errazenean eros dezazun.
IKEA-k zuzenean edo kanpoko enpresen bidez eskainiko dizkizu zerbitzuak, kontratatzeko unean bertan adostutako baldintzetan. Kontsulta itzazu garraioari eta muntatze-lanei buruzko orrialdeak, bertan jasota baitaude informazio guztia, baldintzak eta zalantzak argitzeko harremanetarako datuak.
Online erosketarako garraio-zerbitzua kontratatu nahi baduzu, begiratu zure tarifa hemen.
Erosketaren unean garraio-zerbitzua kontratatu baduzu, zure eskaeraren egoera kontsultatu ahal izango duzu gure eskaeren segimendua egiteko tresnaren bitartez.
Lanean jarraitzen dugu online erosteko zerbitzuari zerbitzu berriak gehitzeko. Une honetan, altzariak eta lastairak instalatzeko, muntatzeko edo desmuntatzeko eta erretiratzeko zerbitzuak dendan bakarrik kontrata daitezke.
Zure gelako altzariak planifikatzen lagunduko dizugu
IKEA-ko adituen arreta osoa jasoko duzu, eta zure beharretara ondoen egokitzen den sukaldeko, egongelako, logelako edo bainugelako altzariaren plangintzari buruzko aholkuak emango dizkizute. Eskatu hitzordua arreta pertsonalizatua jasotzeko dendan edo, nahiago baduzu, modu birtualean edo etxean, etxetik mugitu beharrik gabe.
Informazio gehiago irakurtzeko, egin klik hemen.
Bihur itzazu egia zure ametsak IKEA-ko planifikatzaileekin.
Planifikatu zure gelarik gogokoena, gorde berreskuratze-kodea, zuk nahi beste aldaketa egin ahal izateko, eta deskargatu edo inprimatu erosketa-zerrenda dendara joan aurretik. Zure IKEA profilarekin konektatzen bazara, sortu dituzun diseinu guztiak gorde ahalko dituzu.
Gure planifikatzaile guztiek online gida bat dute, zeinetan funtzionamendua xehetasunez azaltzen den. Kontsulta ezazu tresnan bertan.
Gorde dituzun sukalde-diseinuak ikusteko, sartu planifikatzailean zure erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez.
Dei iezaguzu eta erosketarekin lagunduko dizugu.
Erosketaren bat egin nahi baduzu eta laguntza behar baduzu, edo, besterik gabe, zalantzaren bat baduzu eta aholka diezazugun nahi baduzu, dei iezaguzu; gustura lagunduko dizugu.
Doako telefono honetara dei dezakezu: 900 400 922 (astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara; igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 20:00etara)
Eskaeraren egoerari edo entrega-denborei buruzko zalantzaren bat argitu nahi baduzu, edo beste zerbaiti buruzko informazioa behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren webgunearen bidez.
Ez itzazu gal!
Zure IKEA dendaren orrialde propioan edo eskaintza eta sustapenen orrialdean ikus dezakezu gure eskaintzei buruzko informazio guztia. IKEA FAMILY-ren webgunean zure IKEA dendan antolatutako jarduera eta tailer guztien egutegia ikus dezakezu, plaza hutsik baden egiazta dezakezu, eta baita izena eman ere.
Topa itzazu IKEA FAMILY eskaintza guztiak hemen.
Elikaduran eskaintzen ditugun Family eskaintzen bila bazabiltza, hauxe da zure tokia.
Informazio gehiago eskuratzeko: Ongi etorri IKEA Family-ra
Mugikortasun urriko bisitarientzat honako zerbitzu hauek dauzkagu IKEA dendetan:
Gurpil-aulkiak, dendan doan erabiltzeko.
Lagundutako erosketa. Hurbildu dendako Bezeroarentzako arreta-zerbitzura, eta eskatu bertan.
Entzumen-urritasuna dutenentzako instalazioak
IKEA-n gauzak errazten dizkizugu. Horregatik, erosketak egiten dituzunean, bai dendan, bai online, eskura dauden ordainketa-modu ohikoen artean aukera dezakezu.
IKEA dendan, VISA, Mastercard, 4B, American Express txartelekin, IKEA VISA txartelarekin, IKEA opari-txartelekin, IKEA itzultze-txartelekin eta/edo eskudirutan ordain dezakezu. Uztailaren 9ko 11/2021 Legeari men eginez, ez da onartuko 1.000 euroko edo hortik gorako eragiketak eskudirutan ordaintzea. 999 €-tik aurrera, txartel edo txeke bidez ordaindu behar da.
IKEA Diseña puntuetan, txartel bidez soilik ordain daiteke.
Business bezeroek soilik (autonomoek edo enpresek) ordain dezakete transferentzia bidez; eta, horretarako, alta eman behar dute IKEA Enpresentzat plataforman.
Opari-txartelarekin edo itzultze-txartelarekin ordain dezakezu, eta txartel horiek beste ordainketa mota batzuekin konbinatu. Itzultze- edo -opari txartelen gehieneko zenbatekoa 999 €-koa da, eta zenbateko hori gainditzen ez duten eskaeretan soilik erabili ahalko dituzu.
Faktura baten zenbatekoa 1.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada, faktura berean ezingo da ordainketa-modu bat baino gehiago erabili (eskudirutan edo eramaileari emanez, besteak beste). Ordainketa-modu bat baino gehiago erabili ahalko da soilik haiek guztiak kreditu- edo zordunketa- txartelak, edo IKEA IBÉRICA, S.A.U. erakundearen izenean dauden txekeak badira.
IKEA-n iritziz alda zaitezke!
Gauzak errazten dizkizugu; hemen kontsulta ditzakezu gure Itzultze-politikaren inguruko xehetasun guztiak.
Maskotak IKEA familiaren parte dira.
Maskoten sarbidea baimenduta dago gure denda eta IKEA kontaktu gune guztietan.