Ohiko galdera nagusiak
zure orgatxoan kontsulta dezakezu produktuen stocka.
Produkturen bat eskuragarri ez dagoenean, SMS edo posta elektroniko bidez berriro daukagula jakinarazteko abisua jasotzeko aukera aurkituko duzu. Aukeran dauden produktuen edo jakien dendako produktuen eskuragarritasuna ezin da kontsultatu.
Produktu bat eskuragarri dagoela ageri bada ere, baliteke eskaera prestatu bitartean agortu izatea. Halakoetan, zurekin harremanetan jarriko gara konponbide bat aurkitzeko.
Kontuan izan stocka 60 minutuz behin eguneratzen dela.
IKEA-n iritziz alda zaitezke!
Erraza da; hemen kontsulta ditzakezu gure itzultze-politikari buruzko xehetasun guztiak.
Aukeratu zer gailutatik erosi eta nola jaso eskaera.
Edozein gailutatik egin dezakezu erosketa, eta zure eskaera non eta nola jaso nahi duzun erabaki. Zalantzarik duzu nola funtzionatzen duen? Sartu online erosteko orrialdean, eta ikusi zer aukera eskaintzen ditugun. Eskaera bat hasteko, hautatu nahi dituzun produktuak eta gehitu orgatxoan.
Ondoren, nahi duzun entrega-modalitatea aukeratu beharko duzu:
- Etxean entregatzea: eskaera zuk aukeratutako helbidera bidaliko dizugu. Etxean entregatzeko eskatuz gero, entregatzeko lekuaren posta-kodea eskatuko dizugu.
- Click & Collect: zure eskaera gure IKEA dendetan, Iruñeko entregatzeko gunean edo enpresa laguntzaileen edozein jasotze-puntutan jasotzeko.
Espainiatik kanpo bizi bazara eta Click & Collect hautatzen baduzu, 99999 posta-kodea idatzi behar duzu zure datu pertsonaletan, erosketa egiten jarraitu ahal izateko.
Ordainketa egin aurretik, eskaera osoa ikusiko duzu, produktuen eta aukeratutako zerbitzuaren azken prezioekin, Click & Collect zerbitzuaren bilketa-datarekin edo etxean entregatzeko hautatutako entrega-zerrendarekin.
Ordainketa egin ondoren, berehala jasoko duzu eskaeraren berrespena posta elektronikoaren bidez. Erosketa jasotzeko, beharrezkoa da erosketaren unean eman duzun nortasun-agiria aurkeztea. Click & Collect zerbitzuko eskaeretarako, nortasun-agiriari eskaera berresteko mezua aurkeztu behar zaio.
Gure webgunean agertzen diren prezioak igo edo jaits daitezke, dendaren arabera.
*Konbinazioz eta 3x2 eskaintzaz osatutako Estatuko edo tokiko sustapenetan, bezeroak deskontu gabe ordainduko du prezioa. Deskontua 72 orduko epean ordainduko da, eta erosketa egiteko erabilitako ordainketa-bide beraren bidez. Gure prezio guztiek BEZa barne dute.
Noski! Gehitu Click & Collect zerbitzua eta aukeratu non jaso nahi duzun. Zure eskaera prest dagoenean jakinaraziko dizugu.
Click & Collect aukerarekin, zure online eskaera prest egongo da 3 ordu geroago IKEA denda batean jasotzeko, eta 3 egun geroago, jasotze-puntu batean. Informazio eta puntu guztiak esteka honetan aurki ditzakezu: Click & Collect.
Eskaera entregatzeko erakusmahaian izango dugu, edo, erabilgarri badago eta nahiago baduzu, Click & Car kanpoko jasotze-puntuan. Aurreko estekan ikus dezakezu nola funtzionatzen duen.
Jasotze-puntu gisa hautatzeko aukera ere badira Locker-ak (armairuak). Gure denden kanpoaldean aurkituko dituzu, eta 24 orduz eskura izango dituzu.
17 denda, 35 jasotze-puntu eta Correos-eko 2.300 bulego zure zerbitzura.
Bai horixe! Gure webgunean daukazu zure entregari buruzko informazio eguneratua.
Kudeatu eta egin zure eskaeraren segimendua, azkar eta erraz. Eskaera-zenbakia eta lotutako helbide elektronikoa edo telefonoa idatzi besterik ez duzu, zein egoeratan dagoen jakiteko.
Paketeak entregatzeko, gure webgunean zure eskaeraren egoera ikusi ezin baduzu, jo ezazu SEUR-en eskaera baieztatzeko mezu elektronikoan/SMSan aurkituko duzun estekara edo haren webgunera.
Kontsulta ezazu zure IKEA dendari buruzko informazio guztia: helbidea, ordutegia eta ekintzak.
Zure IKEA denda gustukoenaren inguruan dena jakin nahi baduzu, esteka honetan topatu ahalko duzu: .
Bertan, denda bakoitzaren ordutegia, helbidea, jatetxearen ordutegia eta programatutako ekintzak nahiz ekitaldiak aurkituko dituzu.
Gainera, etxeko txikiei dagokienez, kontsultatu ahalko duzu ea gurekin ospa dezaketen urtebetetzea, zein den SMÅLAND-en ordutegia eta zeintzuk diren haurrentzako jolas-gelara sartzeko betekizunak.
Eskaera eta kontratatutako zerbitzuak bertan behera utz daitezke.
Eskaera eta kontratatutako zerbitzuak bertan behera utz daitezke. IKEA-k esteka bat emango dio bezeroari eskaera baieztatzeko mezu elektronikoan, bertan behera uzteko. Eskaera bertan behera utzi ahal izango da ordubetez, eskaera egin eta gero, baldin eta entrega-eguna baino 48 ordu lehenago ezeztatzen bada. Kasu horretan, IKEA-k erosketaren zenbateko osoa itzuliko du, garraioaren kostua barne.
Epe hori igarota, IKEA-k ez du bermatzen eskaera gure instalazioetatik atera ez denik. Hala bada, zenbatekoa itzultzean, aurrez ordaindutako salgaien garraio-kostuak kenduko dira.
Eskaera sortutakoan, ezin izango da produkturik gehitu edo kendu.
Orain erosten baduzu online, produktuak datozen egunetan jasoko dituzu. Ukitu, probatu edo hobeto ezagutu nahi dituzu? Zatoz IKEA denda batera, sofetan eseri ahal izango zara edo kolaboratzaile bati lastairei buruzko informazioa eskatu ahal izango diozu bat erosi baino lehen.
Etxe ezin hobea zuretzat ezin hobea dena da. Horregatik, 10.000 produktu baino gehiago eta etxean altzariak jartzeko ideia eta zerbitzu asko eskaintzen dizkizugu.
Jar zaitez eroso dendetan ditugun giro ezberdinetan. Probatu tapizeriak, ukitu Ekialdeko alfonbrak, probatu ohe-sofak eta ireki armairuak kalitatea ikusteko. Prezioaren etiketan produktu bati buruz jakin behar duzun guztia aurkituko duzu; adibidez, dendako zein lekutan jaso dezakezun.
IKEA taldeko altzari gehienak pakete zapaletan gordetzen direnez, etxera erraz eraman ahal izango dituzu dendan erosi eta gero.
Online erosten baduzu, nahi dituzun produktuak etxera edo enpresara eramango dizkizugu.
Nahiago baduzu, zure ordez jaso, entregatu eta munta ditzakegu. Nahi duzun sukalde berria ere instala dezakegu. Lortu informazio gehiago eskaintzen ditugun zerbitzu gehigarri guztiei buruz edo hitz egin IKEA taldeko lankide batekin dendan.
Kreditu- eta zordunketa-txartelak, IKEA Business eta IKEA opari-txartelak onartzen ditugu. Noski, online ordaintzen duzunean transakzioa guztiz segurua da. Epeka ordaintzea nahiago baduzu, hainbat finantzaketa-aukera eskaintzen dizkizugu.
Lasai, zerbait eramaten baduzu etxera eta iritziz aldatzen bazara, 365 eguneko epea duzu itzultzeko. Erosketa-tiketa gorde besterik ez duzu, produktua errazago itzultzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Itzultze-politika.
IKEA Store aplikazioa oso lagungarria da bisita bat egin nahi badiguzu. Ikusi produktuak, sortu erosketa-zerrenda bat eta jaso tokiko dendako eskaintza eguneratuak. IKEA Store aplikazioa deskargatzeko aukerak: Google Play (Android) edo Apple (iOS).
IKEA dendetan egiten dituzun erosketa guztietan faktura sinplifikatu bat ematen dugu, tiket-formatuan. Gainera, BEZetik salbuetsita bazaude, salbuespena nola eskatu azalduko dizugu.
Eskuratu erraz eta azkar zure IKEA faktura kutxan bertan edo, erosi ondoren, Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren erakusmahaian edo gure webguneko inprimakian.
IKEA-n egiten dituzun erosketa guztietan, tiket-formatuan faktura sinplifikatua egiten dugu, zure datu fiskalak sartu gabe. Faktura arrunt bat behar baduzu (zure datu fiskalak barne), ordaindu aurretik eskatu behar duzu, kutxan bertan. Lege-arrazoiak direla-eta, ezin dugu tiketen kopiarik eman.
Faktura arrunt bat behar duzu?
Hainbat modu dituzu lortzeko:
1. IKEA Family klubeko kidea ez bazara, edo tiket zahar bat baduzu, egin klik esteka honetan: "Fakturen eta kopien eskaera", erantsi zure erosketa-tiketaren eta NANaren argazki bat, eta, bi aste barru, gutxi gorabehera, faktura arrunta jasoko duzu posta elektronikoz (tiketak posta bidez bidaltzeko gure zerbitzua desgaituta dago aldi baterako, gaur egungo egoera dela eta).
* Balear Uharteetako edo Kanarietako IKEA dendetan erosi duzu? Bisitatu denda.
2. Zoaz hurbilen duzun IKEA dendaren Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren atalera erosketa-tiketarekin eta zure datu fiskalekin, faktura arrunta eskatzeko.
Zerbait galdu al duzu gure denda batean? Objektu hori aurkitzen lagundu nahi dizugu.
Horretarako, aurkitzen dugun guztia iLost izeneko webgunean jartzen dugu. Tresna berri honekin, galdutako objektu bat bila dezakezu IKEA-n.
Webgunean erregistratzean, pribatutasun-politika onartu behar duzu eta iLost izango da zure datuen arduraduna. Ohiko dendara ere joan zaitezke, erregistratu beharrik gabe, galdutako objektu bat aurkitzeko. Horretarako, jo Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren erakusmahaira.