Zorro ipartarrak, maindireak eta burko-azalak
Oheko arroparen kasuan, kontuan hartu behar diren gauzarik garrantzitsuenak leuntasuna eta erosotasuna dira.Beraz, IKEA-ren zorro nordikoen, burko-zorroen eta maindireen sortari esker, hobe lo egiteko behar duzun erosotasuna izango duzu. Kotoi, liho eta lyocell-en moduko materialek hezetasuna xurgatzen laguntzen dute, gau osoan beroa sentitu ez dezazun. Hori gutxi balitz bezala, kolore eta diseinuen aukera zabala dago, horrela, zure logelaren estiloa guztiz koordinatuta izango duzu.
Zeinen gustura!
Landatarra, informala eta amets handiak betetzeko prest. BANDKNIPPE zorro nordiko berriaren diseinu ehunduradunari esker, oso itxura polita du, eta ukitzean oso leuna denez, izugarri eroso uzkurtuko zara haren azpian. Diseinu ehunduradunak sakontasuna eta epeltasuna ematen dio oheari, eta primerakoa da dekorazioa gainkargatu gabe itxura tradizionala emateko. Kotoi leun eta iraunkorrez egina dago, eta atseden hartzeko zure habiako tapaki eta kuxinekin ezin hobe konbinatuko duten kolore naturalak dauzka.
Sailkatu eta iragazi
Azkenekoz ikusitakoak
Oheko arropak nor zaren eta zer gustatzen zaizun adieraz dezake. Koloreek, ereduek, diseinuak eta ehunak ere agerian jartzen dituzte zure gustuak. Baina, alderdi estetikoa alde batera utzita, oheko arropak eta ohazalek batez ere erosotasuna ematen dute. Nola sentitzen dituzu azalean? Laguntzen al dute gauean gorputz-tenperatura mantentzen?
Material egokiko oheko arropa
Gutxi gorabehera bizitzaren erdia lo ematen duzu. Beraz, gutxi gorabehera bizitzaren erdia oheko arropan bilduta ematen duzu. Hori dela eta, oheko arropa kalitate oneko materialez eginda dagoela ziurtatzen dugu; azalean leun sentituko duzula, eta gauean gorputz-tenperatura mantentzen lagunduko dizula.
Oheko gure arropa egiteko erabiltzen ditugun material guztiak transpiragarriak dira, aireztapen ona bermatzen dute, eta hezetasuna xurgatzen dute; horrela, eroso egongo zara gau osoan.
Material jasangarriak eta ingurumenerako egokiak
Oheko gure arropa, leuna eta aireztapen onekoa izateaz gain, ingurumenerako egokia ere bada. Era askotako oheko arropa dugu, iturri jasangarrietatik datozen materialez egina. Beraz, kontzienteki aukera dezakezu zer eragin izan nahi duzun planetan. Eta berriro diogu: oheko arropa erabil dezakezu nor zaren eta zer baloratzen duzun adierazteko. Zorte pixka batekin, aukera kontziente horrek are hobeto lo egiten lagunduko dizu, bai fisikoki, bai mentalki.
Ez ahaztu maindireak
Halaber, kolore eta material askotako maindireen aukera zabala dugu, edredoi-zorroekin eta burko-zorroekin konbinatzeko. Gure maindireetako batzuek ertz elastikoak dituzte, lastairaren inguruan jartzeko. Horri esker, maindirea ez da mugituko, nahiz eta gauean jira eta bira ibili. Halaber, gutxiago zimurtzen da maindirea, ertz elastikoek tenkatuta mantentzen baitute.























































