SKYTTA ate lerragarri sistema
SKYTTA ate lerragarrien sistemari esker, toki gehiago izango duzu espazio berean, magia balitz bezala. Etxeko bulegoa jar dezakezu egongelan, edo jantzigela zabal bat logelan, lurretik sabairainoko ate lerragarriak jarrita. Pertsonalizatu zurea, gogokoen duzun kolorea aukeratuta.
Zer ezkutatzen da zure SKYTTA-ren atzean?
Gehitu sorpresa bat zure gelan. SKYTTA ate lerragarrirekin, biltegiratze-soluzio dotore bat sortu ahal izango duzu logela, atondo edo egongela batean. Erabil ezazu nahi duzuna ezkutatzeko, apalategi eta armairuetatik hasi eta horman muntatutako telebista bateraino (eta, agian, baita krispetak ere).
10 urteko bermea
Zure SKYTTA ate lerragarriak aukeratzean, bere diseinu sendoari eta kalitate handiko materialei esker, urte askoan zurekin egongo direla jakitearen lasaitasuna izango duzu.