Popularra izaten jarraitzea zaila da. POÄNG besaulki modernoak berrogei urte baino gehiagotan zehar xarma mantentzea lortu du. Aulki ezin hobea da: zur kurbatuari esker iraunkorra eta malgua da, eta daukan diseinuak gorputzaren forma jarraitzen du erosotasuna bermatzeko. Probatzen duzun lehen alditik maiteminduko zara egin dezakezun kulunka leunari esker.
Diseinu klasikoa prezio baxuagoan
Elkarri itsatsitako zurez egindako egitura kurbatuak POÄNG besaulkiari bere ukitu bereizgarria, gainazal atsegina eta erresistentzia handia ematen dizkio. Eserlekuko kuxinak kendu eta garbitu egin daitezke, erraz garbitu edo estiloa aldatu ahal izateko.
Nola aukeratu POÄNG besaulkia
1 - Aukeratu besaulkiaren egitura
Besaulki edo kulunkaulkiaren moduan, hautatu nahiago duzuna, biek baitute ezaugarri komuna: erosotasuna. Gainera, konbinazioa bat datorren oin-euskarriarekin osa dezakezu.
2 - Aukeratu egituraren kolorea
Besaulkiaren formaz gain, hainbat kolore ere hauta ditzakezu zurezko egiturarako. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna edo zure etxeari hoberen doakion hori.
3 - Hautatu kuxinaren kolorea
POÄNG kuxinei esker, besaulkia are erosoagoa izango da. Hainbat estilo, kolore eta ehunetan eskuragarri. Zorroak ateragarriak direnez, erraz garbi daitezke.
4 - POÄNG bertsio txikian
Haurrek helduak izango balira bezala sentitzeko besaulki dibertigarri eta erosoa. PÖANG besaulkiaren haurrentzako bertsioa primeran geratuko da zure etxean.
Etxean berehala
Eskatu informazioa berehalako eskuragarritasuna duten gure besaulkien inguruan, eta jaso itzazu espero baino lehen.
Egiaztatu eskuragarritasunaKuxin-sorta
Zure besaulkiaren kuxina berritzea da zure egongelaren itxura aldatzeko modurik errazena.
Ikusi POÄNG zorroak





















































