Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara

Jangelako aulkiak eta aulki tolesgarriak

Politak izateaz gain, jangelako aulkiak erosoak ere izan behar dira. IKEA taldekoak otorduan eta bazkalondoan eroso izan daitezen, proportzio egokiekin diseinatu dira. Aurkitu zuri hoberen egokitzen den estiloa. Bestalde, bat datozen altzariak gustatzen bazaizkizu, konbinatu daitezkeen sortak ditugu.

Menu minimalista

Apaindu mahaia diseinu eskandinaviar eta minimalista duen altzari batekin. BUSLÄTT jangelako aulki zuria arina da, eta metalezko egitura dotorea, lerro garbiak eta pinu trinkoko eserleku oso erosoa ditu. Gainera, plastikozko hankei esker, zorua ez da marratuko gonbidatuak topa egiteko altxatzen direnean.

Metalezko egitura zuri dotoreak eta pinu trinkozko egurrezko eserlekuak dituzten jangelako bi BUSLÄTT aulkiren xehetasuna.
Metalezko egitura zuri dotorea eta pinu trinkozko egurrezko eserlekua dituen jangelako BUSLÄTT aulkia. Eskuzapi bat dago eserlekuaren gainean.

Sailkatu eta iragazi

106 elementu
Konparatu

    Emaitzen zerrenda

    12/106 emaitza ikusgai
    Erakutsi gehiago

    Jarri mahaia erosotasun osoz afaltzeko moduan

    Zein da afari bikaina lortzeko errezeta? Erosotasuna hobetzea. JUSTINA apar lodi eta bigunezko betegarriari esker, beti presaka dabiltzan horiek ere gustura jango dute. Belkroari esker, finkatzea oso erraza da, eta, gainera, hainbat koloretan dago eskuragarri, zure mahairako egokiena aukeratu dezazun. Edo, bestela, gonbidatu bakoitzak gehien gogoko duena aukera dezala!

    Ikusi aulkietarako kuxin guztiak
    Pertsona bat ikusten da aulkiko JUSTINA kuxin pila altu bati eusten. Pilaren gainean, lore-sorta bat dago.
    Belkroarekin aulki batera finkatuta dagoen aulkiko JUSTINA kuxin baten xehetasuna, goitik ikusita.
    Ikusi aulkietarako kuxin guztiak

    Erraz konbina daitezkeen jangelako altzariak

    LISABO seriea: artisau-estilo arineko mahaiak eta aulkiak, oso erraz muntatzen direnak.
    RÖNNINGE seriea: sortu etxe-sentsazioa zur leun eta arinari esker.
    NORDVIKEN seriea: leku txikietan primeran funtzionatzen duten altzari klasikoak.

    Etxetik atera gabe estilo osoz jateko jangelako aulkiak

    Hobetu zure sukaldeko esperientzia eskuragarri dugun aulkien sorta apartari esker. Gure aulkiak edozein apainketarekin primeran geratzeko eta egunero erosotasuna eta iraunkortasuna eskaintzeko diseinatuta daude.

    Nola hauta ditzaket jangelako aulkirik egokienak?

    Zure etxerako egokienak diren aulkiak hautatzeko, kontuan hartu euren forma eta beteko duten funtzioa. Jangelako aulki ezin hobeak edukiz, mahaiaren eta gelaren estetika orokorra osatzeaz gain, otorduak luzatzeko behar adina erosotasuna ere eskaini ahal izango duzu. Bilatu zure estilo pertsonala islatuko duten diseinuak, daukazun lekua kontuan izanda. Profil estuagoa duen aulki bat egokiagoa izan daiteke leku txikiagoetarako, eta aulki handiago bat, berriz, eremu garbi handiago batean ainguraleku gisa erabil daiteke.

    Zer hartu behar dut kontuan erosotasuna eta iraunkortasuna nahi baditut?

    Iraunkortasuna eta erosotasuna funtsezkoak dira sukaldeko aulkiak hautatzerakoan, horrela zurekin urte luzez egongo dira. Bilatu erraz garbitu eta zaintzen diren materialak, hala nola orbanekiko erresistenteak diren ehunak edo erraz garbitzen diren akabera leunak. Gainera, eserleku biribilduen eta euskarria eskaintzen duten bizkarraldeen moduko ezaugarri ergonomikoak ezinbestekoak dira eserita denbora luzez egon behar baduzu. Ondo egindako eta diseinu iraunkorreko aulkiek iraunkortasuna eta estilo denboragabea eskaintzen dituzte. Hortaz, etxerako inbertsio adimentsua izango dira. 

    Nahastu edo konbinatzea: itxura uniformea lor dezaket?

    Jangelako aulkiekin itxura uniformea lortzeak ez du zertan aulki guztiak berdinak izatea esan nahi. Ehundura, material edo koloreekin jolastuz, ukitu dinamikoa eman diezaiokezu jangelari. Konbinatu aulki dotore eta minimalistak estilo landatarreko mahaiarekin jangelari ukitu modernoa emateko, edo hautatu gelako elementuak islatzen dituzten xehetasun deigarriak dauzkaten aulkiak. Gakoa hautaketa guztiak lotzen dituen ildo nagusia aurkitzea da, jangela harmoniatsua eta erosoa sortzeko: ildoa kolore-eskema, diseinuaren estiloa edo materiala izan daiteke, esaterako.
     
    Jangela apaintzean, gogoratu hautatzen dituzun aulkiek bileren giroa sortzerakoan funtsezkoak izango direla. Berdin dio sukaldeko familia-gosari informalak edo jangelako afari formalak presta nahi dituzun, aulki egokiak edukiz, dena errazagoa izango da. Estiloa, erosotasuna eta iraunkortasuna kontuan hartuz, politak izateaz gain esertzera, erlaxatzera eta otordu guztiez erosotasun osoz gozatzera gonbidatuko zaituzten aulkiak izango dituzu. Aholku guzti hauek buruan edukiz, jangela funtzional eta dotorea sortu ahal izango duzu, primerakoa une zoragarriak partekatzeko.