BERGMUND aulkia sortzeko, Andersek eta haren kideek aulkiak izan behar zuen forma garatzeko eta aulkiaren zein bizkarraldearen arteko angelurik aproposena zehazteko ikerketa abiatu zuten. Egiteko horretan, giza gorputzari buruzko zenbait ezagutza interesgarri eskuratu zituzten; adibidez, gizaki guztien iskionak oso antzekoak direla. "Egia da, berdin da pertsona batek 1.85 metro neurtzen duen, edo hori baino askoz ere baxuagoa den. Aulkiaren ontzi itxurako eserlekuaren geometria egokia da mundu osoko populazioaren % 99rentzat".
BERGMUND Aulkia, zuria/Hallarp beixa
Nola lortu
Bildu 16 puntuekin.
- Zur trinkoa
- Egiaztatutako pisua: 110 kg
- Estaldura garbigarria
- Estalki gehigarriak eskuragarri
Ikerketa berriei eta teknika berri bati esker, aulki iraunkor honetan, inoiz baino erosoago eseriko zara. Aldatu estiloa nahi duzunean, aulki-zorro beixaren ordez beste kolore edo modeloko bat jarrita.
Aulkiaren tapizatua poliester-zuntz zuzenez dago egina, eta hutsune txikiak daude haien artean, elastikotasun erosoa eta aireztapena emateko; horrela, tenperatura atsegin batez gozatuko duzu esertzean.
Bol formako eserlekua zure hezurrei egokitzen zaie, baita munduko biztanle gehienenei ere. Eta teknika berritzaile bati esker, eserlekuko kuxina zu ahalik eta erosoen egon zaitezen egin da.
Bizkarraldeak bizkarrerako euskarri bat du eta, eserlekuaren eta bizkarraldearen arteko angelu optimoari esker, luzeago egongo zara eroso eserita jangelako mahaian.
Zuk aukeratu aulkiaren estiloa. BERGMUND aulkia hanka zuri, beltz eta haritz-efektukoekin dago eskuragarri, eta neurrira egindako zorroak modelo, kolore eta material ugaritan daude eskuragarri.

Osagai batek baino gehiagok osatzen dute produktu hau. Osagai horien xehetasunak behean aurki ditzakezu.
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: BERGMUND
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua

Afari luzeak erosoagoak izango dira
Denbora luzeagoz eserita egoteko sortu ziren BERGMUND aulkiak, afariak ahalik eta gehien gozatzeko, hankak zurrun daitezen edota bizkarra oker dadin saihestuta. Lana arrakastatsua izan zedin, giza gorputza aztertu genuen, eta horrek lagundu zigun aulki benetan erosoa sortzeko teknika berria garatzen.
Esertzea ez da, beharbada, mugimendu aktiboa izango; baina gorputz osoa nahasten du prozesuan, hezurretatik muskulu eta tendoietara bitarte, baita kartilago eta artikulazioak ere. "Luzaroan eroso eserita egoteko, garrantzitsua da gorputzak atal egokian berme egokia izatea" azaldu du Anders Bergner sortzaileak.
Gure bereizgarria da gakoa, iskionak
Berrikuntzaren bidez erosotasuna garatu
Aulkiaren eserleku zein bizkarraldean poliesterrak zuntz bertikal txikiak ditu, zeinek nahasiagoak diren zuntzek baino malgutasun handiagoa ematen baitute. Andersek eta haren kideek teknika berritzailea garatu zuten eserlekua moldatuz haren erosotasuna areagotzeko. "Gofre bat egitea bezalakoa da. Poliester zuntzak erabiltzen dituen tresna berezi batek forma zuzena ematen dio". Zenbait urtez teknika hobetu ondoren, Andersek espero du BERGMUND aulkia lagungarria izango dela jendea eroso esertzeko eta elkarrekin une hobeak igarotzeko. "Mahaiaren inguruan guztiak eroso eserita daudenean, erlaxatu egin daitezke eta elkarri arreta handiagoa eskain diezaiokete".


















