Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara

Alfonbra handi eta ertainak

Alfonbra handiak gozamen hutsa dira oinentzat, eta etxeari estilo gehiago emateko aukera ematen dute. Leuntasun eta berotasun sentsazioa ematen dute, eta altzariekin konbinatu daitezke, besaulki eta sofekin esate baterako. Eman begirada bat gure alfonbren eskaintzari, xurgagailuz garbitzeko errazak diren ehunezko lauetatik felpazko edota ile luze eta lodietaraino.

Sailkatu eta iragazi

64 elementu
Konparatu

    Emaitzen zerrenda

    24/64 emaitza ikusgai
    Erakutsi gehiago

    Alfonbra handiak edozein gelarako beharrezko ekarpen moldakorra dira, funtzionalak zein apaingarriak baitira. Esparruak erabat eralda ditzakete, erosoago bilakatuz eta itxura osoagoa emanez.

    Alfonbra handi bat edukiz, esertzeko gunea zehaztu dezakezu, baita esparru bat zehaztu eta gela batean giro erosoa sortu ere. Nahiz eta alfonbra guztiek Aladinoren alfonbraren moduko botereak ez dituzten, edozein eremuri berotasuna, erosotasuna eta estilo-ukitua ematen diote.

    Gela batean eremu bat zehaztea

    Alfonbrek, batez ere handienek, hainbat xede izan ditzakete. Alfonbra handia edukiz, esparru ezberdinak zehaztu ditzakezu, batez ere eremu irekietan, baita altzarien kokapena mugatu ere, hala nola sofa edo jangelako mahaia, esparruari itxura txukunagoa eta uniformeago emanez.

    Alfonbra handiek ere erosotasuna ematen diete gelei, itxura atseginagoa izan dezaten. Oso erabilgarriak izan daitezke denbora askoz zutik zauden eremuetan, esate baterako, sukaldean edo laneko gunean, edo zarata-maila murriztu nahi duzun geletan ere, hala nola logelak edo laneko gunea. 

    Alfonbrak berehala bilaka daitezke gelako arretagune. Alfonbraren kolorea, estanpatua eta ehundura oso garrantzitsuak izan daitezke gela baten elementu ezberdin guztiak bateratzerakoan, esate baterako, koadroak, gortinak edo tapizeria.

    Alfonbra egokia hautatzea

    Alfonbra gela batean sartzean arreta erakartzen duen lehen gauzetako bat denez, eremua alfonbra handi batekin apaintzea etxeko apainketari ukitu berezia eta pertsonala emateko era bikaina da.

    Hala ere, gela bakoitzerako alfonbra egokia hautatzea zaila izan daiteke batzuetan, eta faktore ugari hartu behar dira kontuan, besteak beste, funtzioa eta neurriak.

    Alfonbra handia hautatzean, ziurtatu jarriko duzun eremurako tamaina egokia duela. Kontuan izan gelaren neurriak eta bertako altzarien kokapena. Hautatu gunea zehazteko nahikoa handia den alfonbra bat, baina gela gainkargatzeko handiegia ez dena. 

    Alfonbra handiak estilo askotarikoak ere izan daitezke, tradizionaletatik modernoetara, eta estanpatu, kolore eta ehundura ezberdinak izan ditzakete. Kontuan izan gelako apainketa eta hautatu horrekin bat datorren edo kontrastatuko duen alfonbra bat, guneari interes bisuala eta sakontasuna emateko.

    Azkenik, eremuari ehundura eta sakontasuna eman nahi badizkiozu, alfonbra txikiagoa jar dezakezu handiagoa den alfonbra baten gainean, kolore edo estanpatu osagarriak dituztela, edo, bestela, erabili alfonbra luzanga gelako eremu ezberdinak konektatzeko. Konbinatu tamaina ezberdinetako (sakontasuna emateko), hainbat ehunduretako (ukitu dotorea emateko) edo eskuz egindako (kolore-ukitua emateko) alfonbrak.

    Eman begiratu bat alfonbren, lanpasen eta zorurako soluzioen aukerari eta aurkitu zure gustuak eta estilo pertsonala islatzen duen hori.