Zergatik gizon guztiek aitatasun-bajaz disfrutatu beharko lukete
Aitatasun-baja hartzea erabaki garrantzitsua da. Aitarentzat behintzat bai, momentua familian disfrutatu dezakeelako, baina amarentzat ere bai, bere bikotearekin haurraren hazkuntza partekatzeko. Espainian, aitek 5 asteko aitatasun-baja eskatu zezaketen orain arte, baina IKEA taldean 2018tik baja hori 2 aste gehiago luzatzeko erabakia hartu genuen partekatutako erantzukizuna sustatzeko asmoarekin. Neurri honekin aitzindariak izatea eta gizartea alderdi honetan aurrera egitea ospatzen dugu!
2017an Malas Madres eta IKEA taldeak egindako txostenaren arabera, haurren hazkuntzarekin erlazionatutako zereginak tradizioz emakumearenak dira. Bikote gazteak erantzukizunak benetan partekatzearen garrantziari buruz jakitunagoak diren arren, zama mentala amak eramaten ohi du halabeharrez.

Zer da partekatutako erantzukizuna: benetako historiak berdintasunaren arloan
Partekatutako erantzukizuna
izen femeninoa
RAE-ren arabera, beste pertsona batekin edo batzuekin partekatzen den erantzukizuna da. Nola itzultzen da hori gure etxeetan?
Edu eta Natalia guraso izan dira duela gutxi eta biek IKEA taldean lan egiten dute. Baita Alan eta José Miguel ere. Euren haurrak jaio zirenean, aitatasun-bajak eskaintzen dituen 7 asteak hartzea erabaki zuten. Haietako bakoitza «zergatik gizon guztiek aitatasunaren baja hartu beharko lukete» esaldiaren adibide ezin hobea dira.
Eduk eta Nataliak 15 eta 5 urtez lan egin dute hurrenez hurren IKEA taldean, Sales Group Leaders moduan. 7 hilabeteko haur bat dute eta guztiz maiteminduta daude.
"Ez nuen zalantzarik izan, nire emakumearekin eta haurrarekin denbora pasatzeko aukera bakarra iruditu zitzaidan. Ziur aski, 7 aste horiek behar den moduan baloratzen ez duzun zerbait da lanera bueltatzen zaren arte", kontatzen du Eduk. "Uste dut momentu horretan konturatzen zarela zein aukera ona den eta, batez ere, nola bizi ditzakezun zure haurraren bizitzaren lehen egun horiek", esaten du nostalgiarekin.
Sinestezina dirudi zenbat gauza egin ditzakezun 7 asteetan bakarrik. 49 egun Nataliak eta Eduk haien haurraren hazkuntza berdintasunean partekatzeko.
"Umearen zainketan, erosketetan eta etxeko gainerako zereginetan, ez dago ezberdintasunik batak edo besteak egiten duenaren artean, momentu guztietan komunikazioa mantentzen baitugu. Umeari jaramon egin diogu gure arretaren beharra behar zuenean eta, aldi berean, munduarekin batera aurrera egin dugu", kontatzen digu Nataliak.
Guztia aldatzen duten 7 aste
José Miguel eta Alanek duela gutxi ere aita izateaz disfrutatu dute eta eskaintzen dugun aitatasun-bajaz baliatu dira.
Alan eta bere bikoteak asko hitz egin zuten ume bat izateak izango zituen ondorioei buruz. Zalantzarik gabe, partekatutako erantzukizun bat da, denbora asko behar duen zeregin askorekin. "Giza baliabideei aitatasun-bajaren 7 asteei buruzko informazioa eskatu nienean, ez nuen momentu batean ere ez zalantzarik izan. Gainera, nire Salmenten saileko buruaren sostengua izan nuen: oso garrantzitsua da lankideen eta buruen sostengua izatea", kontatzen du Alanek.
Gainera, bere emakumearen erditzea zaila izan zen eta motel sendatu zen. "7 aste horiek gabe dena oso ezberdina izango lirateke; hots, zailagoa. 7 aste horiek hartu ez banitu edo aste gutxiago hartu banitu, ezin izango nintzateke berarekin pediatraren edo ginekologoaren kontsultetara joan, ezta prozesu guztiaren parte izan lehenengo pertsonan", baieztatzen du gure lankideak.
Bestalde, José Miguelek, aitatasun baja 7 astez disfrutatu dituenak eta 2 hilabeteko lan-utzialdiarekin osatu duenak, zera azpimarratzen du: "nire familiarekin 2 hilabete gehigarri bizi izan ahal ditudanez, momentu bakarrak eta errepikaezinak bizi ditut". José Miguelek ere balioesten du denbora honek bere bikotekideari «ihesbide» momentuak disfrutatzeko aukera eman diola: atseden hartzeko, gimnasiora joateko, paseatzeko edo eguneroko zereginetatik deskonektatzeko.
Gure lankideak uste du aita guztiek aitatasun-baja hartu beharko luketela "bizitzan errepikatuko ez den momentu bat delako eta ahal den guztia disfrutatu behar delako. Gainera, etxean laguntzea inoiz baino beharrezkoagoa da».
Ekimen honek gure taldeak osatzen dituzten pertsonen hautematean eragin positiboa izan du; izan ere, IKEA taldean duten konfiantza sendotu da. «Aukera hori izatea zoragarria da. Horri esker, enpresarekin duzun lan-harremana ikaragarri sendotzen da», dio du Alanek.
Hain zuzen ere, gure helburuetako bat gizonen eta emakumeen arteko partekatutako erantzukizuna sustatzea eta hobetzea da. Irmoki uste dugulako berdintasunean hobeto egiten dugula lan.