Zuk axola diguzu
Langile bakoitzaren gainetik pertsona eta bere bizitza daude. Gertatzen zaiona. Eta eragin positiboa izan nahi dugu bere bizitzan. Lagunduz, konponbideak emanez, egoera bakoitza ulertuz. Pertsonengatik eta pertsonentzat hazten den pertsonez osatutako enpresa bat gara.
Zure bizitza hobetu nahi dugu
Pertsona askorentzat bizimodu hobea sortzen dugu. Gure bezeroentzat. Gure taldearentzat. Haientzat eta zuretzat bizitza hobea sortu nahi dugu. IKEA-n lan egitea soilik lan egitea baino askoz gehiago delako. Aldaketa eragiten duten baloreak. IKEA-ko baloreek bakarrak egiten gaituzte. Gureen antzeko produktuak egin ditzakete, gure egiteko modua antzeratuz. Baina gure kultura, ez; hori gurea eta gure jendearena da. Ezingo dituzte gure baloreak kopiatu, ezta nola erabiltzen ditugun ere.
Eredu izanda gara nagusiak
Gure jokabide-kodea gure baloreetan oinarritzen da. Jokabide desegoki orok ez du lekurik gure espazioetan. Hori lortzeko, zenbait mekanismo ditugu. Hala nola, barne-salaketa edo telefono-linea konfidentzial bat, salatu ahal den edozein gertaeraren berri ematen diguna.
Kontziliazioa errazten dugu
IKEA %100 bateragarria da pertsonen bizitzarekin. Haien ordutegiekin, familia-egoerekin, oporrekin... Gure taldearentzako horrelako politikak izateagatik gara lan bat baino zerbait gehiago.
Onura bakarrak sortzen ditugu
Gure langileek "retail" sektoreko ordainsari handiena jasotzen dute. Gainera, helburuak lortzeagatik edo pentsio-planak eta aurrezki-planak izateagatik bonus bat dute eskura. IKEA-n lan egitea inbertsio handi bat da.
Ez gara lan egiteko toki bat, lan egin nahi duzun tokia, baizik
Gure jendea zaintzen dugu prebentzio- eta osasun-zerbitzuekin. Ongizate-plan bat dugu fisioterapeutekin eta osasun emozionala sustatzen dugu, baita osasun fisikoa eta nutrizionala ere. Giro irekia eta errespetutsua dugu… Lan-giro bakarra sustatzen dugu.