Saltatu

Tratu bat proposatu nahi dizugu: zergatik ez gara elkarrekin hazten?

Zu hazten bazara, IKEA-n ere hazi egingo gara. Horrela funtzionatzen dugu eta horrela are zoriontsuago izango gara. Horrek hobeak egiten gaitu. Horrek egiten du IKEA-n lan egitea, lana baino askoz gehiago. Anitzak gara, maila berean lan egiten dugu elkarrekin helburu komun baten alde, eta horrek hurbildu egiten gaitu, hobeak egiten gaituzten eta hazten laguntzen diguten loturak sortuz. 

IKEA osatzen dugun guztiok gara zoriontsuagoak. Hori bezain sinplea da

Zuk eta IKEA-k talde bikaina osatzen duzue

Ezagutzen al duzu pertsona anitz asko izatearen baina pertsona bakarra iruditzearen sentsazioa? Guretzat hori da IKEA taldea. Elkarrekin lan egiten duten eta hemen zein munduko edozein lekutan primeran egokitzen diren talentu eta erantzukizun handiko langileak. Esaten genizuna, talde bikaina.

Hazi nahi izatearen eta elkarrekin haztearen arteko ezberdintasuna

Denok hazi nahi dugu, maila pertsonalean zein profesionalean. Normala da, eta IKEA-k lagun zaitzake. Izan ere, familia honetako kide izateagatik, eboluzionatzeko, akatsetatik ikasteko eta pentsatzeko modu desberdinak garatzeko bide bat hasiko duzu... Egunero erronka bat izatea eta urrats sendoak emanez haz zaitezen nahi dugu. Agian horregatik da IKEA-n lan egitea askoz gehiago.

Berdinak gara ezberdinak garelako

Pertsona bakoitza mundu bat da, eta horrek hobeak egiten gaitu. Ikuspegi ezberdinak ditugulako. Horrek guztientzako etxeak sortzea baimentzen digu. Horregatik da IKEA inklusiboa eta anitza. Bizi garen mundua ere horrelakoa delako.Denok gara desberdinak.

Pertsonengatik eta pertsonentzat bizi gara

IKEA-n lan egitea askoz gehiago dela esaten dugunean, askoz gehiago delako da. Izan ere, IKEA-n lan egiten duten pertsonen bizitzaren parte garela ulertzen dugu. Horregatik gaude beti haien ondoan eta haien alde. Horregatik sustatzen dugu gurasoentzako baimena. Horregatik zaintzen ditugu gure lankideak, haien familiak, haien komunitateak… Pertsonekin lan egiten duten pertsonak gara.

Ikusi testigantzak

Horrelakoa da gure jendea

Ezagutu enpresaren benetako protagonistak. Kontatzeko asko dute.

Ikusi testigantzak

Hazi IKEA-n. Ibilbide bat baino gehiago eskaintzen dizugu