Saltatu

Talentua, talentua da

Talentuak mugarik izan behar ez lukeela uste dugu. Pertsona bakoitza hobekien definitzen duen ezaugarria da. Egiten duena eta nola egiten duen. Bost axola gainontzekoak.

Benetako berdintasuna gure taldeetan. Bermatua.

Enplegagarritasunean eta berdintasunean erreferente izaten jarraitu nahi dugu. Horregatik luzatzen dugu aitatasun-baimena. Horregatik gara CV anonimoaren aldekoak. Horregatik dugu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko protokolo bat.

Desgaitasunen bat duten pertsonen talentuan sinesten dugu

Badakigu desgaitasunen bat duten pertsonek zeri egin behar dioten aurre; horregatik, araudian ezarritako % 2 gainditu nahi dugu. Ez dugu inor baztertzen gure hautaketa-prozesuetan; talentua, talentua da.

Gaitasun maila bera, jarduera maila bera, soldata bera

Sexua, arraza edo erlijioa edozein izanda ere. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak emandako “Berdintasuna enpresan” bereizgarria dugu.

Etorri IKEA-ra lanera. Zure talentuak irekiko dizkizu ateak