Saltatu

Pentsa ezazu IKEA-n. Hemendik hasiko zara nahi duzun bezain urrutira iritsi arte

Pertsonei euren etxeko eguneroko bizitza hobetzen laguntzea lan handia da eta, horrenbestez, lan-talde handi bat behar da. Hori dela eta, badakigu zuri hobekien egokitzen zaizun lana aurkituko duzula hemen.

Honaino iritsi bazara, segi irakurtzen, zer arlotan lan egin nahi duzun aukeratzear zaude eta.

Pertsona bat IKEA-ko erosketa-orgatxoen ilara bat bultzatzen IKEA denda batean.

Aukeratu hobekien egokitzen zaizun lan-arloa

Arlo jakin batean esperientzia duzu edo lan-erronka berrien bila zabiltza? 

Ikusi zeintzuk diren gure lan-kategoriak eta eman begiratu bat libre dauden lanpostuei.

Janaria

Ba al zenekien munduko seigarren elikadura-katerik handiena garela? IKEA Food-eko langileei izugarri gustatzen zaie zapore suediarrak planetako txoko ezberdinetara eramatea. Gure errezetaren osagaiak gastronomiarekiko grina, talde-lana eta ikasteko gogoa dira. Probatu nahi?

Salmentak

Txoko bat guztiz erabat eraldatzen duen dekorazio-xehetasun horretatik hasi eta hutsetik sortutako proiektu handi bateraino. Laguntzeko bokazioa baduzu, lagunkoia bazara eta dekorazioari buruz ikastea interesatzen bazaizu, salmenten-arlotik gure bezeroak etxebizitza huts batekin iritsi eta euren etxe propioarekin nola irteten diren ikusiko duzu.

Bezeroen arreta

Beti dago guztiarentzako konponbidea. Bezeroen Arretarako Saila bezeroei laguntzeko modurik onena aurkitzen espezializatuta dago; adibidez, produktuak aldatuz, entregak antolatuz, ordezko piezak emanez edo, besterik gabe, orientatuz. Hemen, gure produktu, zerbitzu eta bezeroetan aditua bihurtuko zara. IKEA-ko espezialista batean.

Dekorazioa

Ongi etorri, edozein lekutarako irtenbide irudimentsuak bilatzen dituzten pertsonok. Sail hau barne-diseinatzaileek, visual merchandiser-ek eta espezialista grafikoek osatzen dute. Gure bezeroentzat inspirazioa gara, xehetasun bakoitza nabarmentzea lortzen dugu. Hemen ikusten al zara? Gure bete gabeko lanpostuak kontsultatzera gonbidatzen zaitugu. 

IT

Urtero milaka milioi bisita jasotzen dituenez, IKEA-ren webguneak IT talderik onena behar du: hainbat diziplina teknikotan esperientzia duena, garapen-eta diseinu-arloko adituak dituena… Oso digitalak gara. Pertsonei laguntzea ingurune digital bat sortzea ere bada, non dendan bezain gustura sentituko diren.

Logistika

Gure bezeroek eskuragarri dauden produktuak edonon aurkitzea espero dute. Euren bizitza errazteko alderdi garrantzitsua da hori. Horregatik dago artikuluak eramaten dituen, produktuak ordezkatzen dituen, eskaera guztiak egiten dituen eta gure zerbitzuak posible egiten dituen talde bat. Sail hori gabe, IKEA ez litzateke posible izango.

Administrazio-zerbitzuak

IKEA denda bat ikusten duzuna baino askoz gehiago da. Horregatik behar ditugu sistema eta prozesuek funtzionatzen dutela ziurtatzeko langileak, pertsona bakoitzak behar duena izan dezan, hain zuzen ere. Hau izan liteke zeure lekua?

Lanaldi partziala

IKEA leku perfektua da, ezin hobeto konbinatzen baitu zure bizitzarekin. Horregatik diogu IKEA-n lan egitea askoz gehiago dela. Hemen zure bizitza ulertzen dugu, eta lana zure bizitzako beste alderdi batzuekin uztartzen lagunduko dizugu, zure proiektuekin aurrera egin dezazun. Eta beti izango duzu lanaldi osoa hautatzeko aukera.

Zatoz IKEA-ra, zure ametsetako lana izan liteke