Batu zaitez taldera
Etorri eta sentitu zaitez garrantzitsua. Etorri zaitez haztera. Etorri zaitez baloratzen zaituen eta zaren bezala onartzen zaituen talde baten parte zarela sentitzera, lehenengo egunetik. Etorri zaitez zoriontsu izatera eta zure ingurukoak zoriontsu egitera.

IKEA-n lan egiteko eskaera bidaltzea Billy apalategia muntatzea bezain erraza da; urratsak jarraitzea besterik ez duzu
Pozten gaitu interesatuta zaudela ikusteak. Ez dakizu nola jarraitu? Ez kezkatu. Hemen lanpostu bat nola eskatu erakutsiko dizugu IKEA-ko lan-talde gero eta handiagora batu zaitezen.
Prozesu osoan zehar, aholku lagungarri asko ere aurkituko dituzu.
Zure hurrengo lanetik 6 urratsetara zaude
1. Bilatu eta eskatu lanpostu bat
Gustuko duzun lanposturen bat aurkitu duzu? Ederki! Zure eskaera aurkezteko unea da. Lehenik eta behin, joan enplegu-atarira eta sortu zure profila. Ez ahaztu zure CVa igotzea. Gutun pertsonal batek ere zure burua aurkezteko eta zure motibazioa azaltzeko aukera emango dizu. Berezi zerk egiten zaituen jakin nahi dugu. Aurrera!
2. Hautaketa aurreko ikerketa
Hautaketaz arduratzen diren langileek eskaera guztiak berrikusiko dituzte eta eskatzen duzun lanpostuaren arabera, ebaluazio labur bat egiteko eska diezazukete. Lehenbailehen erantzun bat ematen saiatuko gara.
3. Elkar ezagutzea
Badakigu zure CVa baino askoz gehiago zarela. Hori dela eta, zu ezagutzea gustatuko litzaiguke. Azken finean, pertsonak kontratatzen ditugu, ez CVak. Zurekin harremanetan jarriko gara telefono-dei edo bideo-dei baten bidez, elkarrizketa bat izateko. Horren ondoren, aurrez aurreko edo online plataforma baten bidezko elkarrizketa bat izango duzu hautaketaren arduradunarekin edo zure etorkizuneko arduradunarekin.
4. Elkarrizketa
Ia amaitu duzu! Hartu arnasa, orain arte oso ondo joan da eta. Puntu honetan, zurekin berriro elkartu nahi genuke. Hainbat elkarrizketa-motekin egiten dugu lan, baina, normalean, elkarrizketa pertsonal bat izango duzu zure etorkizuneko arduradunarekin, gure dendetako batean edo online. Aprobetxatu aukera hau zure motibazioa partekatzeko eta zure etorkizuneko lanari buruzko galderak egiteko. Gogoan izan normala dela urduri egotea. Azken finean, lan hau zuretzat garrantzitsua dela besterik ez du erakusten.
5. Eskaintza
Zorionak! Geuk hartu dugu geure erabakia; orain, zeuk zeurea hartzeko unea da. Zurekin harremanetan jarriko gara lan-eskaintza bat aurkezteko eta haren inguruan zurekin hitz egiteko. Idatziz ere jasoko duzu, informazio guztia kontuan hartuz irakurri eta erabakia hartu ahal izan dezazun. Noski, onartzea espero dugu. Eskaintza bat egiten dugunean, soldata-berdintasunaren aldeko konpromisoa hartzen dugu. Zure esperientziaren eta titulazioaren arabera zintzotasunez ordaintzen dugu. Horrek esan nahi du zure soldata-itxaropenei buruz galde diezazukegula, baina ez dizugula inoiz galdetuko zein zen zure aurreko soldata. Etapa honetan, zure ibilbidea eta erreferentziak egiaztatuko ditugu, hala badagokio.
6. Lanean hastea
Eskaintza onartu ondoren, gure atarira sarbidea emango dizugu, IKEA markari eta negozioari, zure ekipo berriari eta bestelako datu erabilgarriei buruzko informazio gehiago izan dezazun. IKEA-ko langile gisa zure lehen egunerako prestatzeko behar duzun guztia.

IKEA-n lanpostu bat lortzeko moduari buruzko ohiko galderak
Lanpostu berri bateko eskaera- eta elkarrizketa-prozesua nahasgarria eta estresagarria izan daiteke. Hauek dira maiz egiten diren galdera batzuen erantzunak. Zorte pixka batekin, gauzak erraztuko dizkizute eta erlaxatzen lagunduko dizute zu zeu izan zaitezen.
Zure bidaia berria hastear zaude
Hartu behar adina denbora eta berrikusi eskaintzen ditugun lanpostu guztiak. Baina gustuko duzun bat aurkitzen duzunean, ez galdu denborarik. Gauzak azkar mugitzen dira, eta beti gaude prest pertsonen etxeko eguneroko bizitza hobetzen laguntzeko interesa duten pertsonekin hitz egiteko.
Ez duzu ezer aurkitu? Ez kezkatu. Sortu alerta bat eta lanpostu egokiren bat eskuragarri dagoenean jakinaraziko dizugu.