Saltatu

Gure aldaketak beti dira hobera

IKEA-n lan egitea askoz gehiago zergatik den ulertzea nahi dugu. Gure misio handitik hasita (zurea ere izango da, taldera batzen bazara): bezeroekin lankidetzan aritzea, euren etxe propioa izango den espazio pertsonala sortzeko. Horrek gauden tokian gaudela eragin positiboa izatea esan nahi du. Pertsonen bizitzan aldaketa-eragileak gara. Eta aldaketa hori beti da hobera pertsonentzat, gizartearentzat eta planetarentzat.


Gizartearen parte gara

Pentsatu une batez zer den IKEA: milioika pertsonen bizitzarako pentsatutako produktuak, haien bizitza erraztuko dutenak preziorik onenean. Erronka honi erantzuten dioten produktuak garatzeak, ekoizteak eta saltzeak dakarrenaz jabetzen gara eta horren erantzule gara. 

Guztion etxea zaintzen dugu: planeta 

Gure piezak elkarren artean ongi ahokatzen diren bezala, guk planetarekin ondo ahokatu nahi dugu. Badakigu zer eragin dugun eta zer ondare utzi nahi dugun. Horregatik hartzen ditugu bizi garen ingurunea zainduko duten erabaki jasangarriak. Pertsonen etxeak zainduz hasiko gara, eta guztion etxea zainduz jarraituko dugu: planeta.

Hobera, beti hobera

Egunero botatzen diogu erronka geure buruari. Merkaturatzen dugun diseinu bakoitzak, prozesu edo teknologia bakoitzak… emaitza bakarra lortu nahi du: jendearen bizitza hobetzea. Eta beti uste dugu gure erronka gauzak hobeto egitea dela. Hobeak izatea dela.

Gure etorkizuna diseinatzen ari gara

Duela 75 urte baino gehiago jaio ginen, eta esperientzia dugu. Hala eta guztiz ere, gazte sentitzen gara, eta lehen eguneko pasio berarekin jarraitzen dugu. Hau guztia gure taldeko pertsona bakoitzari esker da. DNA honek eraman gaitu gauden 5 kontinenteetara. Eta geure buruari bota diogun erronka honek are urrutiago eramango gaitu.

Zatoz IKEA-ra. Aurkitu zure etorkizunarekin bat datorren postua