Gezurrik ez… Hazi egin nahi dugu. Baina zurekin
IKEA-k eboluzionatu, hobera egin eta hazi egin nahi du. Ibilbide honetan, ordea, ez gaude bakarrik. Gure jendea dugu alboan. Eta bai, gu hazten bagara, haiek hazten dira. Denok hazten gara. Bidezkoena da, normalena da IKEA-n.
Mantra bat dugu: pertsona hazten bada, IKEA hazten da
Partekatu egin behar dela uste dugu, irakastea eta ikastea esan nahi baitu. Horregatik, gure eskaintza hazkunde pertsonal eta profesionalekoa da. Era berean, lankide eta bezeroentzat mundu hobea sortzeko erronka onartu behar da.
Benetako garapena dakarten mundu-mailako prestakuntza-programak garatzen ditugu
My learning plataformaren bitartez, taldeko kideek euren hurrengo urrats profesionalen inguruko prestakuntza eta gomendioak jasotzen ditu. Gainera, plataforma ezberdinak erabiltzen ditugu lidergoa bezalako arloetan, benetako garapena sortzeko.
Egiten dugun lanaz harro gaude
Egiten dugun horretan sinesten dugu, eta zer eta nola egiten dugun gustuko dugu. Zentzuz, pertsonengan, gizartean eta gauden komunitateetan eragin positiboa bilatuz.
Gure jendearen talentuan sinesten dugu
Hainbesteraino, non Talentuaren astea ospatzen baitugu. Badakigu gure jendearen artean potentzial handiko profilak daudela, eta euren bertsiorik onena ematen laguntzen diegu, hainbat hazkunde-programen bidez.
Mugarik ez enpresako talentuarentzat
Hauxe da gure funtsa, horregatik da gehiago IKEA-n lan egitea. Izan ere, IKEA-n sartzen zarenean, zure etengabeko hobekuntza, eboluzioa eta hazkundea bilatzen ditugu, mugarik gabe.
Lidergoa sortzen dugu
Lidergoa sustatzen dugu pertsonen espiritu ekintzailea indartuz, bezeroentzat balioa eta talde-harreman sendoak sortzeko.
Etengabeko eboluzioa gara
Etengabe berritzen gara hobetzeko eta egungo beharretara egokitzeko. Ezarritakoa zalantzan jartzen dugu, irtenbide berriak ematen saiatzen gara, gure bezeroei balioa eman nahi diegu, eraginkorragoak izan nahi dugu.