Banbuaren abantaila jasangarriak
Banbuak erabilera anitz ditu. Behar bezala ekoiztu eta erabiltzen denean, ingurumen-abantaila ugari izan ditzake. Gero eta gehiago erabiltzen dugu lehengai gisa IKEA-ren produktuetan.

Zergatik maite dugu hainbeste banbua
Banbua berriztagarria, birziklagarria eta iraunkorra da: material aparta da asko erabili ohi diren produktu ugarirako. Hauskaitza denez, egitura-elementuak eta oholak meheak izan daitezke. Beraz, beste material batzuekin konparatuta, material gutxiago erabil dezakegu produktu bakoitzean, baliabide naturalak aurrezten dira eta garraio-kostuak murritz daitezke.

Handia den arren, banbua ez da zuhaitz bat, baizik eta landare belarkara.

Munduan bizkorren hazten den landareetako bat da banbua eta, gaztea denean, egunean metro bateraino haz daiteke.

Munduan 1200 banbu-espezie daude. Baina ez zaitez kezkatu, gure banbua eskuratzen dugun tokian ez dago pandarik.
Orri honetan egindako baieztapenak Yannick Kuehlen, Giles Henleyren y Lou Yipingen "The Climate Change Challenge and Bamboo: Mitigation and Adaption" artikulutik (INBAReko 65. lan-dokumentua) atera dira.
Forest Positive programa 2030erako
Basoek jasaten duten presioa gero eta handiagoa denez, oraindik gauza asko daude egiteke. 2030erako basoengan eragin positiboa sortzeko programari buruzko informazioa lortzeko (beste entitate batzuekin lan egingo dugu bioaniztasuna hobetzearren, basoen mende dauden pertsonen bizibideak babestearren eta aldaketa klimatikoa gutxitzearren).